2024(e)ko otsailaren 5(a), astelehena

Bidankotze Igariko mendatea

Bidankotzetik Igariko mendaterako ibilbide zirkularra, presoen omenaldiaren egunean. Bidankotze eta Igari arteko errepidea gerra ondoren presoek eraiki behar izan zuten eta bertan emandako denboretako bizi baldintzak kaskarrak oso izan ziren. Urtere ekainan errepidea eraiki zutenei omenaldia eskaintzen zaie Igariko mendatean, paraturiko oroigarrian. Ibilbide laburra, menditik igota eta errepidetik itzulia eginik.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria

Ibilbidea Bidankotzeko herritik

Altimetria

Esteka honetan informazioa irakurgai duzue.

Memoriarenbideak webean urte ezberdinetako omenaldien informazioa eta bertan lana egindako preso ohikoen testigantzak. https://memoriarenbideak.eus/ 

Errpidetik baseliza
Plazara gerturatuko gara bertatik ibilbidea hasteko. Omenaldiaren ostean bertan herri bazkaria ospatuko dugu eta.
Zubitik igaro eta baselizara daramaten eskailera eta aldapatik jarraituko dugu.
Baselizarako aldapa
San Miguel baselizara iritsi eta bere aldamenean dagoen etxearen atari nagusira gerturatu, etxearen paretatik abiatzen den bida hartu beharko dugu eta.
San Miguel baseliza

Baselizaren aldameneko etxea
Zuzen jarraitu ordez, etxearen hormaren parean hesi bat dago.
Hesia gainditu eta zuzen igotzen jarraitu
Atea gainditu

Zuzen igotzen jarraitu
Ekaineko egun berotsua dugu gaurkoa eta horregatik guardasolak erabiltzea erabaki dugu.

Apur bat gorago pista batetara iritsiko gara. Hau zuzen zeharkatu eta igotzen jarraitu.
Pista antenetara igoko da
Gorago antena dagoen eremura iritsiko gara.
Antena
Zuzen daraman pistatik gora jarraituko dugu.
Pistatik gora

Goiko partean belardi eta zelai batzuetara iritsiko gara tontortxo batetan.
Zelaietan

Aurrera jarraituko dugu bidexka batetatik pinadirantz.
Azkenean mendi erpinera aterako gara eta bertan erronkariean abelbidearekin bat egingo dugu. Zati honetatik artalde gutxi ibiltzen da eta horregatik abelbidea zabalera izan arren nahiko sasiz beteta dago.
Oraingoan beherantz mendaterantz joko dugu.
Erronkarien abelbidea
Azkenean mendatera iritsiko gara eta bertan oroigarriaren aldamenean karpa batzuk atondu dituzte gaurko eguzkitik babesteko. Omenaldiaren unea iritsi da.
Abelbidetik

Mendatera iristean

Panoramika omenaldian

Errepide horren helburua NA-2130 eta NA-2132 errepideak lotzea zen, Igaletik Bidankozeraino, eta 2.354 presok lan egin zuten, gehienak Asturias, Bartzelona, Bizkaia, Granada eta Jaendik. Lau urtez, preso horiek errepide horretako kutxa irekitzen aritu ziren 1941eko maiatzean eta ekainean amaitu zen arte, eta beste leku batzuetara eraman zituzten.
Otsagiko dantzariak

Omenaldia



Aurrezkua
Otsagabiko dantzarien bideoak:
Otsagabiako jota:
Otsagiko dantzariak jota dantzatzeko prest
Omenaldia bukatu egiten denean, presoek egindako errepidetik jaistea erabaki dugu.
Presoen errepidetik beherantz
Azkenik, izerdi patzetan Bidankotzera iritsiko gara.
Bidankotze
Bainu bat Ziberrian hartu ondoren, herriko plazan ospatuko den herri bazkarira joango gara.
Herri bazkaria
VMREko Chantal adiskidearekin
Eta jaia amaitzeko dantzaldia.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina