2024(e)ko otsailaren 28(a), asteazkena

Cariño

Cariño herritik buruturiko ibilbidea. Cariño herria Ortegal lurmuturretik gertu dagoen herri polit bat da. Inguruetan Ortegal lurmuturraz gain, Herbeirako labar garaiak dira, 600 metrotik gorako labarrak, eta hauetan San Andres de Teixeiro santutegi ospetsua. Ibilbide labur honetan, hondartzak, labarrak eta herria ezagutzeko aukera izango dugu.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria

Cariñoko ibilbidea
Ibilbidea 3 D formatuan:

Altimetria
Cariño herria ezagutzeko buruturiko ibilbidea. Hondartzako aparkalekutik abiatuko gara, polikirolekuan bertan dagoena.
Hondartza eta errekatxoaren artean dagoen pasealekutik itsasorantz bideratuko gara aurrenik.
Panoramika espigoitik
Bertatik herria eta hondartzak ikusi ondoren, gure aldameneko hondartzara jaitsiko gara eta bertatik labarretara bideratu.
Labarrak hondartzatik
Hondartza are finekoa da eta bainatzeko aukera izango dugu arratsaldean.
Labarretatik Estaca de Bares lurmuturra aldera
Labarretatik ikusgai dugun azken puntua Punta do Serron da, eta bere gibeletik Ortigueirako itsaz adarra dago.
Punta do Serron
Inguruko dunetako landaredia kuriosoa da. Eremu bitxia duna hauena.
Dunen landaredia

Dunen landaredia
Gauean hondartzara berriz ere gerturatuko naiz, espigoitik argazki batzuk ateratzeko.
Hondartza eta itsaz adarra gauean

Gaueko argazkia
Hondartzara iristeko zurezko pasarela ezberdin batzuk aurkituko ditugu, dunak garaitzen laguntzen dutenak. Dunen eremu honetan padura zatitxo bat egon daiteke marea goretan.
Oinezkoentzako pasealekua

Dunak

Azken dunaren ostean hondartza

Dunak eta labarrak

Basteira hondartza
Basteira hondartzatik pasatzen jarraituko dugu labarretara iritsi arte.
Basteiro hondartza

Goizean marea baxua topatuko dugunez, labarren beheko partetik Punta do Serrónera gerturatzen ahaleginduko gara.
Labarrak
Kontuz eta azkeneko tartean oraindik tentu gehiago ibiliz, itsasoak aukera eskaintzen duen puntura arte iritsiko gara.
Labarrak

Labarretako oinezkoentzako azken puntua
Labarretatik gehiago aurrera egiterik ez denean, agudo itzuliko gara hondartzara, marea igotzen hasia da eta.
Cariño labarretik

Labarretatik
Hondartzara iritsi eta topatuko dugun aurreneko paseolekutik barruko aldera joko dugu.
Dunen arteko bidea
Dunetatik karrika batetara aterako gara.
a
Dunetako landareak
Pista horretatik herrirantz joko dugu.
Pistatik herrira

Herrira eta aparkalekura iritsi aurretik harrizko zubi zahar bat ikusgai izango dugu.
Zubia
Hortik itsaz pasioa jarraituko dugu A Concha hondartzara iristeko.
A Concha hondartza

A Concha hondartza
Aurrerago turismo bulegora iritsiko gara non herriko informazio eta plano bat eskuratu dugu.
Turismo bulegoa
Bertatik portua ezagutzera joango gara.
Porturako bidea

Cariñoko portua

Labarrak portutik

Berriz portutik irten eta eskuinetik karrika batetarik herriko goiko aldera bideratuko gara.
Karrikatik gora
Kale batzuetatik Punta do Castrora igoko gara. Bertan ikuspegi zabalak izateaz gain, garai bateko Castro bat egondako eremura joko dugu.
Punta do Castro

Punta do Castro

Punta do Castroko behatokia

Punta do Xoana

Berriz herriko kaleetara atera eta oraingoan Rua Antica karrikako behatokira gerturatuko gara.
Rua Anticako behatokia

Rua Anticako behatokia


Behatokia


Berriz atzera jo eta bertze behatoki batetara gerturatuko gara, oraingoan depositoen ingurukora.
Bertze behatokitik


Azkenik herriko goiko kaletik aurrera jarraituko dugu hilerri inguruan dagoen bertze behatokia bisitatzeko. Hori baino lehenago Praia Mallorquinerako jaitsierako aldapara joko dugu.

Herriko etxeak
Azkenik hilerriaren karrikan, eta hondartzaren gainean dagoen behatokira gerturatuko gara.
Behatokia

Hilerrira
Centeas kaletik beherantz joko dugu plaza batetara iristeko. Plaza Marina Española izenekoa.
Plazako eskultura

Plaza
Handik errepidera jaitsiko gara eta Cariñoko biltegi historikoen gunera joko dugu.
Lonjak
Eraikin industrial berritu hauetatik berriz itsaz paseora edo Bakearen etorbiera eta hondartzatik abia puntura itzuli.

Inguruan egun bateko bisitaren proposamen honetak, Ortegal lurmuturra bisitatuko dugu, handik itzuli eta Herbeiraseko behatoki eta mendietarako errepidea hartuz, labar altu hauetako bisitetaz gozatu eta azkenik San Andrés de Teixeidoko santutegi ospetsua bisitatu.

Ortegal lurmuturra

Panoramika Ortegal lurmuturrean

Panoramika Ortegal lurmuturrean

Panoramika Ortegal lurmuturrean

Herbeirako behatokitik

Herbeirako behatokitik

San Andres de Teixeido santutegia

San Andres de Teixeido santutegia

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina