Sarrera honetan Playa de Arniatik Itsasoko Andramari baselizaraino eta itzulerako ibilbidea aurkeztuko dut. Kostalde Hautsitik edo Costa Quebradaren labarretatik buruturiko ibilbide lineal honek itsaz paisai ederrak eskainiko dizkigu. Labarretatik itsasoa eta inguruko hegaztiak eta irlatxoak behatzeko aukera eta hondartza batzuetan bainua hartzeko beta ere izango dugu.
|
Ibilbideko altimetria |
Bertako kanpinean gaua igaro dugu eta beraz goizean goiz motxilak prestatu eta ibiltzera aterako gara zuzenean.
|
Arratsaldeko argiak |
Kanpina zeharkatu eta bertze aldean dagoen atetik irten eta eskuinetik hondartzarantz joko dugu.
|
Kanpinean |
|
Eskuinetik hondartzara |
Hondartzaren goiko partean taberna batzuk daude eta bertatik abiatuko gara, labarren gainetik, hondartzara jaitsi gabe.
|
Bidearen hasiera |
|
Arniako hondartzako haitzak |
Bidea estua izan arren, ongi dago eta labarren goiko partetik doanez, etengabe itsasoaren eta irlen ikuspegi zabalak izango ditugu.
|
Castroko irla |
Bideak labarretik goiko partetik, altuera nabarira doanez, ikuspegi ederrak eskaintzen ditu hasieratik.
|
Arniako hondartzako estratoak |
|
Arniako haitzak |
|
Isla del Castro |
Arniako hondartza gure gibelean utziko dugu, baina bertatik itsaso irekitik babesturik dagoela oso agerikoa da.
|
Arnikao hondartza |
Covachos behatokietara gerturatzean, aurrerago burutu beharko den labarretako ibilbidea ikusgai izango dugu.
|
Covachostik labarrak |
|
Covachos hondartza behatokitik |
|
Irla eta informazio ohola |
Covachos behatokitik ikuspegi ederrak izango ditugu.
|
Talde argazkia |
Goiko partetik jarraitu eta hondartzarako jaitsierara gerturatuko gara.
Hondartzaren bertze aldean bertze behatoki bat dago, informazio ohol batekin.
|
Hondartz |
|
Hondartzarako eskaileretan |
Labarretik aurrera jarraituko dugu.
|
Bidean |
Inguruan, itsasoaz gain bertze animaliak ikusteko aukera izango dugu
|
Txoria |
|
Bidean |
|
Bertze txori bat |
Aurrerago Casuca mendira iritsiko gara. Ibilbideko tontortxoa eta altuera garaiena.
|
Castroko irla Casukatik |
|
Casuca mendiko erpin geodesikoa |
Peñon herria eta hondartza bertze aldean ikusgai.
|
Peñon |
Casuca menditik bide zabaletik lurmuturraren ertzera bideratuko gara.
|
Casukatik |
|
Irla eta labarrak |
|
Talde argazkia |
|
Hondartzara jaisten |
|
Lur muturreko haitzak |
|
Casuca mendia |
Hondartzara iritsi aurretik
Santa Cruz de Bezana behatokira gerturatuko gara bertatik hondartza eta itsaz adarra ikusteko eta hamarretakoa hartzeko.
|
Santa Cruz de Bezana behatokia |
|
Santa Cruz de Bezana behatokia |
|
Santa Cruz de Bezana |
Hortik bide zabaletik hondartzara gerturatzeko aukera izango dugu
|
Casuca hondartzarako bidea |
|
Jortin hondartzako behatokia |
|
Casuka hondartzako lorategietan |
|
Jortin behatokia |
|
Jortin hondartzako behatokitik |
|
Jortin hondartzako behatokia |
Behatokitik itsas adarra eta zurezko zubia ikusgai dira. Bertatik bertze ertzera igaro beharko dugu labarretatik jarraitu ahal izateko.
|
Zurezko zubia |
|
Jortin hondartzan |
|
Zubian |
Labarretik jarraitzean Casuca hondartza eta Peñon.
Bidetxoa eremu karstiko batetan barneratuko da hemendik aurrera.
Bide honetatik, poliki poliki Isla de la Virgen del Marrera gerturatuko gara.
Pico del Sol deritxon haitz batzuetara iritsiko gara eta bertatik hondartza aldera joko dugu.
|
Pico del Sol |
|
Virgen del Mar irlako baseliza |
Hondartzara iritsi aurretik aparkaleku handi bat izango dugu eta ondoren irla eta lurmuturra arteko tartetxo txiki batean ura, mareen arabera eta bertze aldean hondartza zabala.
|
Isla Virgen del Mar |
Zubi bat dago irlara igaro ahal izateko, marea gora dagoenean, bertzela beheko partetik ere igarotzerik izaten da.
|
Zubia |
|
Irla eta lurraren arteko eremua |
|
Hondartzarako pasa leku naturala, marea behean |
Aukera paregabea izango dugu, eguzkia atera delarik, bainu ederra hartzeko.
Freskatu eta bainuaren ondoren, berriz gauzak hartu eta zubitik irla bisitatzera joango gara. Bidetxo ezberdinetik irla guztia ezagutzeko aukera izango da.
|
Irlarako zubia |
|
Baseliza |
Baselizaren gibeletik dagoen bidetik jarraituko dugu irla ezagutzeko.
|
baseliza |
|
Irla |
Irlaren bisita bukatu eta berriz bidetik itzuliko gara. Oraingoan Pico del Solen ondotik, zuzen pista batetatik joko dugu Rincón Canal urbanizaziora zuzenago iristeko.
|
Informazio ohola |
Bertatik bidexka bat izango dugu, errepidea ekidituz, berriz ere labarretara gerturatzeko.
Zubira iritsi eta berriz Casuca hondartzara.
Hondartza honetan bertze bainu bata hartu eta bazkaltzeko aukera izango dugu ere.
Arratsaldean Casuca mendirako aldapari aurre egin eta berriz labarretara iritsiko gara, goizeko bide beretik itzultzeko.
Itzultzean marea baxuago harrapatzen dugunez, Castro irlarako bidea arez beteta topatuko dugu.
|
Castro irla, tombolo bat bailitzan |
Ibildea polita eta bainatzeko aukera ezberdinak eskaini dizkigu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina