2024(e)ko otsailaren 24(a), larunbata

Las Médulas ibilbide zirkularra

Médulak ezagutzeko ibilbide zirkularra. Erromatar garaiko meatoki gune itzela ulertzen lagunduko digun ibilbide ederra. Honetarako inguruko tontor batzuetatik igaro eta zenbait meatoki eta galeria bisitatzeaz gain, ubide nagusi baten aztarnetatik igaro eta Meduletako behatoki nagusira gerturatuko gara, ondoren uzturiko eremutik bueltatuz.11 kilometroko luzeera eta bortzehun metrotako desnibelarekin. Inguru hori "Interes Kulturaleko Ondasun" izendatu zuten 1996an, interes arkeologikoa zuelako. 1997an Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen, 2002an "Monumentu Natural" titulua eman zioten eta 2010ean "Kultur Gune".

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria

Las Médulas ibilbide zirkularra
Ibilbidea 3 D formatuan ikusteko:

Altimetria
Las Médulas herrira gerturatuko gara bertatik meatokien eremua ezagutzeko ibilbide zirkularra egiteko asmoz. Herrira iritsi aurretik aparkaleku handi bat dago errepidearen eskuin aldean. Bertan aparkatzea gomendatu egiten da, herrian bertzela toki gehiegirik ez bai daude.


Aparkalekutik beretik mendi soilduak ikusgai

Aparkalekua zabala denez, bertan autokarabana utziko dugu eta denbora egin beharko dugu ekaitza bat pasatu arte. Gero motxilak prestatu eta ibiltzen hasiko gara.
Aparkalekua
Aparkalekutik errepidera igo eta eskuinetik herrirantz bideratuko gara.
Errepidetik herrira
El Bierzon daude, Aquilanos mendien ipar-mendebaldean eta Sil ibaiaren haranaren ondoan. Las Médulas Espainiako paisaia-ingurune ikusgarria da, erromatar ustiapen auriferoen ondorioz sortua.
Erromatar Inperio osoko aire zabaleko urre-meategi handientzat hartzen da; urrea ateratzeko egin zen ingeniaritza-lanak nabarmen aldatu zuen inguruko ingurumena, eta, ondorioz, gaztainondoz eta haritzez estalitako harea gorrixkaz osatutako ezohiko paisaia sortu zen.
Herrira iristerakoan informazio ohol batzuk ageri dira, ingurunea ezagutzeko aukera eskaintzen dutenak.
Informazio oholak
Herriko karrika nagusitik jarraituko dugu harraska dagoen plazara iritsi arte.
Las Médulaseko herri arkitektura
Herri honetan oraindik ikusgai izango ditugu eraikin tradizional batzuk. Pezuz osaturiko hormak dituen etxe hau bezalakoak
Etxe tradizionala
Harraska dagoen plazara iritsiko gara. Eraikin kuriosoa eta ongi zaindua.
Harraska
Herritik inguruko tontor batzuk ikusgai dira eta benetan ikusgarriak direla argi da. Geroago ezagutuko ditugun eremuen aitzindari.
Herritik ikusterik dagoen tontorretariko bat
Herriko harraska kuriosoa da bertan iturria dutelako eta egun eremu estalia da. Gure ingurukoak ez bezala, zeinetan erdiko eremua altua den, eta honeal garbitzaileak ez du zertan belaunikoz derrigorrez egon behar, honetan erditik igarotzen den ura eta arropa igurtzeko harriak lurrean bertan daude.
Harraska

Iturria eta harraska
Harraskatik aurrera jarraitu ezkerreko karrikatik.
Ezkerreko karrikatik jarraitu
Aurrerago bertze bidegurutze bat dago eta oraingoan zuzen jarraitu beharko da interpretazio zentrora iristeko.
Zuzen jarraitu
Apurtxo bat aurrerago interpretazio zentroko ataritik igaroko gara, baina gaurkoan itxita dago ordu honetan beraz gure ibilbidearekin jarraitzeko zuzen joko dugu.
Interpretazio zentroa
Interpretazio zentroko webgunea: BERTAN.
Zurezko atea gainditu eta zuzen, Las Médulaseko parkean barneratuko gara.
Zuzen pistatik
Metro gutxi aurrerago, bihurgune batean, pista nagusia utziko dugu eta eskuinetik abiatzen den bide bat jarraitu beharko dugu.
Eskuinetik pista utzi
Bide zabaletik igotzen jarraituko dugu, basoan barneratuz. Eremu eder honetan naturak gizakiaren antropizazioa estaltzeko aukera duela argi ikusteko beta izango da.
Bidetik zuzen igo
Gaztainondo bereziak ikusgai izango ditugu eremu honetan.
Gaztainondo zaharrak


Campo de Braña eta Alto Reiriegoko ipar magaletik igotzen den bidea eroso eta polita da, basotik burutzen delako.
Basotik ateratzean pista batetara iritsiko gara. Bertatik eta ezker aldean, goian Rieregoko gaina ikusgai izango da.
Rieriego mendia
Pistara atera eta ezkerretik jarraitu beharko da
Bidegurutzean

Bidegurutzean ezkerretik
Laurehun metro inguru pistatik ibili ondoren mendi-lepo batetara iritsiko gara. Bertan pista utzi eta ezkerretik Rieriego mendiko magaletik gora jarraitu beharko da.
Bidegurutzeko zutoina

Mendi-lepoan pista utzi
Ezkerretatik igoera hasi aurrera ura apur bat edan eta aldapei aurre egiteko prest
Talde argazkia

Bidea estua da eta aldapatsua baina ikuspegi zabalak eskaintzen ditu.
Rieriegorako igoera
Ekaitz berri bat datorkigu gainean, trumoiak entzuten dira baina behintzat aldapei aurre egiteko ez dugu bero gehiegirik izango.
Ekaitza Cabrera ibaiaren haranetik datorkigu


Azkenean Rieriego mendiko tontorrera iritsiko gara eta bertatik Las Médulaseko meatoki ingurua bere osotasunean ikusteko aukera izango dugu. 
Las Médulas Rieriegotik
El Bierzon daude, Aquilanos mendien ipar-mendebaldean eta Sil ibaiaren haranaren ondoan. Las Médulas Espainiako paisaia-ingurune ikusgarria da, erromatar ustiapen auriferoen ondorioz sortua.
Erromatar Inperio osoko aire zabaleko urre-meategi handientzat hartzen da; urrea ateratzeko egin zen ingeniaritza-lanak nabarmen aldatu zuen inguruko ingurumena, eta, ondorioz, gaztainondoz eta haritzez estalitako harea gorrixkaz osatutako ezohiko paisaia sortu zen.
Inguru hori "Interes Kulturaleko Ondasun" izendatu zuten 1996an, interes arkeologikoa zuelako. 1997an Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen, 2002an "Monumentu Natural" titulua eman zioten eta 2010ean "Kultur Gune".
Las Médulas jatorrian urrezko erromatar esplorazio bat izan zen aire zabalean. Erromatarren aurreko herri indigenek aztarnategia ustiatu bazuten ere, Octavio Augusto enperadorearen garaian inguru horretan lanean hasi zirela kalkulatzen da, K.a. 26 eta 19 urteen artean iparraldeko herriak konkistatzeko ekintza gehienak berak zuzendu baitzituen.
Plinio Zaharra, gaztetan, meategien administratzailea izan zen, eta berak ziurtatzen zuen urtean 20.000 libra urre inguru ateratzen zirela handik, 1.635.000 kilo gutxi gorabehera.

Las Médulas Rieriegotik

Las Médulas Rieriegotik
Tontorrera iritsi eta ekaitza pairatuko dugu. Hala ere ez dugu zorte txarrik izan, ekaitza nagusia apur bat desbideratu delako eta gehiegi ez garelako buztiko.
Las Médulas Rieriegotik

Las Médulas xehetasuna
Tontorrean informazio ohol bat dago, inguruko tontor eta tokiak kokatzen laguntzen duena
Informazio ohola
Bidea zuzen jarraituko dugu, tontorretik jaisteko.
Las Médulas Rieriegotik

Las Médulas Rieriegotik

Las Médulas
Jaitsieran ikusgai izango ditugu bisitatuko ditugun meatokien galeriak eta gerora igo beharko dugun Placias mendia ere.
Beherago, eta mendi erpinetik jaisten, baso eremura iritsiko gara. 
Puntu batean aldapa nahiko malkartsua denez eta eskuin aldean meatokien hormak daudenez soko bat topatuko dugu jaitsiera errazteko.



Geologikoki, Médulak aintzira-hondoa edo Tertziarioko Miozeno garaian sortutako ibai-paleokautza dira. Uholdeak, gutxi gora-behera, lodiagoak edo lodiagoak izan, lodi edo lodiagoak izan ziren, eta geroago fosildu egin ziren, Las Médulas osatzen duten geruza desberdinak osatuz.
Ekarpen horiek urrea dute pipitetan edo hautsetan, Lehen Aroko Kanbriar eta Siluriko garaietako inguruko formazioetara ibai-higaduraren ondorioz erauzi zirenak. Bere pisuagatik, Las Médulasen urre kantitatea zuzenki proportzionala da formazioan duen sakontasunarekiko. Zenbat eta sakonago, orduan eta urre gehiago.
Hirugarren Aroan izandako tolestura alpetarrak paleokauce hau inguruko formazioen gainetik igo zuen. Arkeologiari dagokionez, Las Médulas kultura-paisaia bat da, gure aroko lehen bi mendeetan zehar bertan dagoen urrearen ustiapen erromatarraren emaitza. Era berean, meatze-ustiapenaren erakuslerik onena dira, montium hondamendiaren eta Europako aire zabaleko meategi erromatar handienaren erromatar prozeduraren bidez.
Jakina, aztarnategi hori ustiatzeko, ura ekarri, kanalizatu eta biltegiratzeko azpiegitura bat behar zen, mendia eraisteko eta, ondoren, lohiak garbitzeko; azpiegitura hori meategien azterketan ere sartzen da bete-betean.
Mendi lepotxo batetara iritsiko gara eta bertan, eskuin alderako bidea jarraituko dugu meatoki batetara joateko eta aldameneko galeria bat ezagutzeko.
Meatokia
Galeria bisitatzeko bidea atondoa dago.
Galeriarako bidea

Erromatar garaiko galeriak
Galerietatik kanpoko aldera ikusita.
Meatokiaren sarbidean atsedena hartu, ura edan eta paisaiaz disfrutatuko dugu.
Meatokiaren sarbidea


Galeria arakatzen
Galerietan erromatar garaian erabilitako tresnen aztarnak ikusgai dira.
Galerian

Galerian


Galeria

Galerien bisita egin ondoren berriz kanpoko aldera atera eta aurreko mendi-lepora itzuli beharko dugu ibilbidea jarraitzeko eta bertze mea eta galeria batzuk bisitatzeko.

Bidea ikusgai


Ruina mortiumen aztarnak

Bertze galeria honetako tunelak bertze alderaino iristen da.
Tunela

Galeriatik irteten


Meatik irten eta ezkerretik, pareten beheko partetik jarraituko dugu.

Apurtxo bat aurrerago beherantz doan galeria batetara iritsiko gara. Bertan ongi ulertzen da industu egiten zituzten galeria malkartsuak nolakoak ziren eta hauek urez betetzerakoan, presioak ruina mortiuma sortzeko ahalmena.
Galeria
Aurrera jarratiuko dugu tarte batez konglomeratuz osaturiko pareten oinetik.
Bidea hormen azpitik doa

Paretak gainditurik Placias mendiko erpinera igoko gara eta berriz ere Las Médulaseko bertze aldeko eremua ikusgai izango dugu. Baina bide honekin eremua zabalagoa dela ezagutzeko aukera izan dugu, magal honetako ikuspegiak behetik ez direlako.
Las Médulas

Las Médulas

Las Médulas


Las Médulas

Las Médulas Orillaneko behatoki eremua
Poliki poliki Placias mendiko tontor nagusira iritsiko gara, aurretik tontor baxuagotik igarota. Garaian erpin geodesiko bat dago.
Placias

Erpin geodesikoa

Orellanako behatokia ikusgai
Mendia bertze magaletik jaitsiko dugu pista nagusi batekin topo egin arte. Bertan, eskuin aldera askaltokira gerturatuko gara.
Eskuinetik askaltokira
Askaltokiaren beheko partean erromatar garaiko ubide luze baten aztarnak daude.
Askaltokia
Berriz ere pistara itzuli eta bidegurutzea gaindituz Placias mendiko ekialdeko magalera pasako gara. Bertan erromatar garaiko bertze ubide baten aztarna industuak bisitatzera joko dugu. Canal Peña Escribida izenekoak. 
Erromatar ubidea

Informazio ohola
Bertan ubidearen metro batzuk agerian utzi dituzte. Ubidea harrokan industua dago.
Ubidea
Berriz ere pistara igo eta bertatik Placias mendiko lepo batetara jaitsiko gara. Bertatik abiatuko da gerora hartuko dugun bidea. Baina oraindik Orellanako behatokira joan behar dugu eta horretarako pistatik jarraituko dugu.
Bidegurutzetik

Pistatik ikuspegi ederrak dira Medulas meatoki-eremura
Aurretik topatuko dugun behatokia
Aurrerago jarraituko dugu eta azkenik Orellanako behatokira iritsiko gara.
Orellanako Las Médulaseko behatokitik

Las Médulas

Informazio ohola
CSICek prestaturiko animazio honetan ikusgai.
Ruina mortium
Meatze-mozketa edo montium hondamendia (mendien erorketa) izan zen Las Médulaseko langileen sistemarik ikusgarriena.
Urre gehien zuten mailetara batera iristeko erabili zen. Maila horiek nahiko lodiak ziren, baina urre gutxiago zuten, eta material konglomeratiko asko kendu behar zen.
Prozedurarako bi azalpen eman daitezke: 
1) Kanpoko irteerarik gabeko putzu eta galerien sare bat eraikitzen zen, eraitsi nahi zen masa guztia txikitzen zuena, biltegian biltegiratutako ur-emari guztia bertan sartzen zuena eta "ariete-kolpe" efektua sortzen zuena, minatutako multzo osoa erortzea lortuz.
2) Kanpoko irteerarik gabeko putzu eta galerien sare bat eraikitzen zen eraitsi nahi zen material-masaren oinarrian, eta pixkanaka urez betetzen zen, beheko maila guztiak bete arte eta, horrela, minatutako masa osoa behera erortzea lortu arte.



Orellanako Las Médulaseko behatokitik

Behatokian
Bertze animazio honetan sistema ezberdina ikusgai. 
Sekzio Bat mugatzen zuen planoan kokatutako ubide-sare baten bidez eraitsi nahi zen mendiaren sekzioa hautatzen zen.
Egun batzuetan, adierazitako eremua urez betetzen zen, biguntzeko, eta, hala, haustura-plano bat sortzen zen.
Ondoren, gutxi gorabehera esferikoa zen eremu bat uxatu zen "hondamendia" sortzeko aukeratutako mendian. Aipatutako barrunbearen behealdetik presiozko ura sartzen zen, eta horrek biltegiratutako airearen konpresioa eragiten zuen. Horren presioa handitu egiten zen bolumena gutxitzean, Boyleren legearen arabera. Barne-presioak lurraren erresistentzia gainditzen zuenean, "montium hondamendia" sortzen zen, eta aire konprimituaren hedapena Pliniok adierazten duen aire-desplazamendu sinestezin batekin gertatzen zen.
Leherketek eragiten zuten indarra uraren presiotik zetorren. Presio hori ugaria zen, eta koba nagusiko presioa nahikoa izateko beharrezko altueran zegoen. Ur hori edukitzeko, erromatarrek ubide-sare zabal bat eraiki zuten (corrugi), hirurehun zentimetro baino gehiagokoa, eta ura ekartzen zuten Akiliar Mendietako kotarik altuenetatik, baita Sil eta Duero ibaien arroetatik ere. Las Médulaseko kota altuetan zeuden urtegietan (stagna) biltzen zen ura, Pliniok nabarmentzen duen bezala.


Panoramika behatokitik
Toki aproposa eta ederra Las Médulas ezagutzeko. Baina honetatik gertu arte kotxez igotzerik dagoenez, zenbait momentutan jendez gainezka egon daiteke. 
Orellanako Las Médulaseko behatokitik

Orellanako Las Médulaseko behatokitik

Berriz ere etorritako bidetik itzuliko gara jaitsierako bidea hartu arte.

Panoramika bidegurutzeti
Paisai berezi honetaz gozatzez ez gara asetuko.
Pistako bihurgune batean izango dugu jaitsierako bideko bidegurutzea. Oraingoan eskuinetik bidetik, jarraitu beharko dugu berriz ere meatokiaren erdiko eremua ezagutzeko.
Bidegurutzean eskuinetik

Zutoina
Berriz ere basoan murgilduko gara. Bide honetati jende apur gehiago igotzen den arren, ez dugu inor topatuko. Argi da kotxez bisita egiterik izatean, jende gehienak goiko behatokira gerturatu eta eremua ezagututzat ematen duela. 

Beherago pistan bilakatuko da bidea eta apurtxo bat aurrerago bertze pista batetara aterako gara. Eskuinetik jaisten jarraituko dugu.
Bidegurutzean eskuinetik
Pistak altuera galtzen doa eta berriz ere ruina mortiumek sorturiko paretekin bat egingo dugu.


Azkenik Cuevona deritzon meatoki handira iritsiko gara.
Cuevona

Cuevona

Cuevona bisitatu ondoren berriz pistara jaitsiko gara Las Médulas herrira jaisteko.
Pistatik jarraitu
Oraindik pareta handi batzuen ingurutik igaro beharko dugu herrira iritsi aurretik.




Azkenean herrira iritsiko gara. Hainbat litro ur eraman ditugun arren, egarri iritsiko gara eta herriko taberna ur botilak erosi eta ia trago batez edango ditugu. Indarrak berreskuraturik, aparkalekura joko dugu ibilbide xarmagarri honi amaiera emanik. Guztiz gomendagarria den ibilbidea, zenbait eremu jenderik gabe bisitatzeko beta eskaintzen duelako eta magal ezberdinetatik joatean meatoki-eremuaren benetako zabaleraz hausnartzeko aukera eskaintzen digulako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina