Esteriro hondartzara gerturatuko gara, bertatik ibilbidea hasteko. Bertan hondartza ederra dago eta eguraldia laguntzen badu, bainatzeko aukera bikaina izango da, ibilbidearen bueltan, izerdia kendu ahal izateko.
Hondartzara bideratuko gara eta hau bisitatu ondoren, eraikinak dauden tokira igo, bertatik ikuspegi zabalagoa izateko.
|
Autokarabanentzako aparkalekua |
|
Esterio hondartza |
|
Hondartza |
Goiko behatokitik errepidera itzuliko gara, bertatik herrira igotzeko.
|
Behatokia |
|
Hondartza taberna baten behatokitik |
|
Esteriros hondartza goitik bere osotasunean ikusgai |
Ceranzos auzoan, bihurgune batetara iristerakoan, errepide nagusia utziko dugu, ezkerretik bertze hondartzara bideratzeko.
|
Ezkerretik beherantz |
Hasieran errepidetxotik segi, gerora pista batean bihurtuko den arren.
|
Muiñello hondartzarantz |
|
Muiñello hondartza |
Muñiello hondartza txikiagoa den arren, badu bere xarma ere.
|
Muiñello hondartza |
|
Muiñello hondartza |
Hondartza bisitatu ondoren, pistatik zuzen jarraituko dugu.
|
Hondartzatik zuzen |
Bidegurutze batetara iritsiko gara, non pista utzi eta zuzen jarraitu beharko dugu basorantz bideratzeko.
Pistara atera eta ezkerretik jarraituko dugu.
|
Ezkerretik segi |
Bidean, zuhaitzen artean paisai ikusgai izango dugu.
Apurtxo bat aurrerago Punta Meitonera iritsiko gara eta oraingan ekialdeko itsaz adarra eta geroago bisitatuko dugun Punta Mansa ere ikusgai izango dugu.
|
Punta Meitona |
|
Punta Meitonatik |
Pista zabaletik jarraituko dugu ondorengo bidegurutzea arte. Bertan, ezkerreko pista hartu beharko dugu. Itzuleran aldiz, bertze pistatik bueltatuko gara.
|
Ezkerreko pista hartu |
Pista zabal honek, itsazoa inguratuko du badia txikia inguratuz.
Aurrerago aziendarako erabilitako eraikin baten paretik igaroko gara.
|
Aziendarako abeltegia |
|
Panoramika bidetik |
Pista honen bukaeran Punta Mansara iritsiko gara. Gune estrategikoko lurmuturra.
|
Punta Mansa |
Punta Mansan, labarrak baxuagoak direnez, itsaz aldera zerbait gerturatzerik izango dugu. Puntu honetan gainera ekialdeko labarrak ere ikusgai izango dira.
|
Punta Mansan |
|
Panoramika Punta Mansan |
|
Punta Mansa |
Atsedenalditxo bat hartzeko beta izango dugu bertan, paisai eder hauetaz gozatzeko eta zertxo bat jateko.
Pista bukatzen den tokitik, gora jarraituko dugu belardian zabalduriko bidetik.
Monte Maiorrerako igoeran, labar ezberdinak ikusteko aukera ematen digu. Ehun metro inguruko altuerako menditxoa izanik, ikuspegi zabalak eskainizko dizkigu.
|
Panoramika Monte Maiorretik |
|
Tontorrean |
Tontortxora iritsi eta antenara jo ordez, zuzen jarraituko dugu, bidetik beherantz eginik.
|
Zuzen jaisten segi |
|
Tontor inguruko harria |
|
Menditik jaisten |
Beherago pista batetara iritsiko gara eta oraingoan eskuinetik jarraituko dugu.
|
Pistan eskuinetik jarraitu |
Aurrerago bertze bidegurutze batetara iritsiko gara eta oraingoan ezkerretik jo beharko dugu, berriz ere labarretara gerturatzeko.
|
Bidegurutze honetan ezkerretik jo |
Apurtxo bat aurrerago bertze bidegurutzean ezkerretara jo beharko dugu berriz.
|
Ezkerretara |
Eta zenbait metro aurrerago bertze bidegurutze bat topatuko dugu. Oraingoan eskuineko norantza jarraitu.
|
Eskuineko bidetik |
|
Eskuinetik |
Honela labarren goiko aldera aterako berriz eta oraingoaz pista zabal baten antzeko batetarik Coido badiarantz bideratuko gara.
|
Labarretara |
|
Labarretatik |
Ekialderantz jotzean, esteinekoz gure helmuga ikusgai izango dugu, hots, Roncadoira lurmuturra eta bere itsaz argia.
|
Gibelean Roncadoira |
|
Coidoko badia |
|
Roncadoira itsaz argia |
Coido mendirantz bideratuko gara, badia inguratuz.
|
Coidoko badia |
Coido mendira edo mendiko puntara iristeko apurtxo bat desbideratuko gara pistatik.
|
Coido mendira |
Pico Coidotik dauden ikuspegiak ederrak oso dira, Punta hau haitz bat bai da.
|
Punta Coidon |
|
Punta Coido |
|
Punta Coido |
|
Punta Coidotik badia |
Pistara berriz itzuli eta menditik jaisten hasiko gara.
|
Roncadoira |
Pistatik jaitsiera erosoa izango da.
|
Punta Coidotik jaisten |
Coido hondartzara bideratuko gara.
|
Coido hondartzara |
|
Coido hondartza |
Coido hondartza harrizkoa da.
|
Coido hondartza |
|
Coido hondartza |
Coidoko hondartzatik gora ekingo dugu bidetxo batetatik, pista batekin topo egin arte.
|
Pistara atera eta ezkerretik gora |
Metro gutxi batzuren ondoren, bidegurutze batetara iritsiko gara eta bertan pista nagusia utziko dugu ezkerretik igotzen jarraitzeko.
|
Ezkerretik igotzen jarraitu |
Pistatxo honetatik altuera irabaziko dugu.
|
Pistatik gora |
Goiko partera iristean, Roncadoira itsaz argia ikusiko dugu. Gure helmuga gertuago dago.
|
Roncadoira |
Pista honetatik errepidera aterako gara. Bertan bidegurutze bata dugu. Oraingoan ezkerretik, errepidez itsaz argirantz joko dugu. geroago menditik bueltan berriz hona aterako garalarik.
|
Errpidera atera eta ezkerretik |
|
Errepidetik jarraitu |
|
Roncadoira itsaz argia |
Roncadoira itsaz argiko aparkalekura iritsi eta bertan, eskuinetik dagoen pasealekutik itsaz argirarte joko dugu.
|
Itsaz argia |
|
Roncadoiratik Cueto mendiko punta |
Berriz aparkalekura itzuliko gara eta bertan haizeaz babesturik bazkalduko dugu.
|
Punta Roncadoiratik |
Bazkaldu ondoren, Castelo mendira igoko gara. Horretarako errepidearen bihurgunetik abiatzen den belarrezko bidetik gora joko dugu.
|
Igoerako bidetik Punta Roncadoira |
|
Castelo mendikok behatokia |
|
Informazio ohola |
|
Castelo mendia |
|
Castelotik Peña sombrereira |
Itzuli aurretik ekialderantz jaitsiko gara
Peña sombrereira bisitatzera. |
Peña sombrereira |
|
Peña sombrereiratik |
|
Peña sombrereira |
|
Peña sombrereira |
Oraindik apurtxo bat gehiago jaitsiko gara behatoki batetara.
|
Behatokia |
|
Behatokitik |
Behatokitik berriz pistatik igo Castelo aldera, eta bide honetatik errepidera ateratzeko.
|
Errepiderantz |
Errepidera atera eta berriz ere hau gurutzatuz Coido hondartzarantz joko dugu, aurretik buruturiko bide beretik. Baina oraingoan pistara iristerakoan, ezkerretik pista nagusia jarraituko dugu Vilachá herrira iristeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina