Madotzera gerturatu eta errepidearen aldamenean kotxea utzi, motxila prestatu eta ibilbideari abia emango diot. Gaurkoan Aralarreko eremu berezietatik egingo dut buelta, helburu jakin batekin, monumentu megalitiko bitxiak ezagutzeko.
Kale honetatik herrian barneratu, aurrerago eskuinetik iturrira daraman karrika hartzeko.
Dolina batean zelaitxo bat dago eta bere buruan iturria.
Gorantz doan pistatik jarraitu beharko dugu, hau bide batean bilakatu arte. Ondoren bidetik basoan barna jarraitu.
Basoan murgiltzean, bidea estutu egiten da, pista hondaturik bai dago.
Aurrerago hesi bat topatuko dugu, atakatik gainditu eta segituan basotik irtengo gara.
Atako harana bertan zabaldu egiten da eta pista berriz zabalduko da eta arazorik gabe Errolanen Harrira eramango gaitu.
Zatitxo bat pistatik egin eta mendilepotxo baten inguruan, gure ezkerretara Errolanen Harria topatuko dugu.
Aralar mendilerroan dagoen Atako belardian, Errolan-arriya "Roldaneko harria" izeneko haitza dago. Hiru metroko altuera duen harri bat da, partzialki lurrean sartuta dagoena. Batzuek menhirra dela uste dute. Irudi antropomorfoa du, zehaztugabe samarra. Horregatik, eta dolmenezko eskualde batean dagoelako eta, beharbada, inguruko trikuharriekin zerikusia duelako, hileta-estatua eta Euskal Herriko disko-formako hilarrien kate ebolutiboko lehen katebegitzat hartu izan da. Herrian kontatzen denez, Roldanek Madozeko herriaren kontra jaurti zuen San Migel Excelsiskoaren gainetik, baina, arropa besoan korapilaturik, herri hartatik bereizten zuen distantziaren erdia salbatzeko baino ezin izan zion bulkada handirik eman. Harria, beraz, Atako lokarrian erori zen. Aurpegi batean sei ildo ditu, artifizialak diruditenak eta Roldanen behatzen inpresio gisa hartzen direnak.
|
Errolanen Harria |
www.euskal-herria.org jasotako informazioa
|
Errolanen Harria |
2009, Abuztua 17 - 22:29 — Juan Iturralde eta Suitek topatu omen zuen (egiaztatu gabe)
Mendi haietara egin nuen hirugarren edo laugarren espedizioan, Atako palaxuan gelditu nintzen, Erroldan-arriya inguruan indusketa bat egiteko asmoz. Nire gidariak hasi zuen, baina nik uste nuenaren kontra, triangelu-harria, bere forma mantenduz, sakonera handian sartzen zen lurrean. Hau landare-lur mehe-mehe, trinko eta garbiz osatua zen, eta ez zen harri txikirik ageri bertan; metro bateko sakoneran, lurra are trinkoago ageri zen; altzairuaren kolore beltzaran urdinxka zuen, eta aitzurrari itsatsita ateratzen zen mokoa zati leun, distiratsu eta finetan, buztingintza mekaniko bateko lokatz prentsatuenaren antzera. Indusketak aurrera jarraitu zuen, eta harriari forma berria zeriola ohartu nintzen, zeinu misteriotsuek ateratzen duten ertzetik adar edo beso moduko bat sortuz, ertz horri itsatsia, zeinaren zatirik lodiena behealdean baitago, alderantzizko estatua baten sorbalda balitz bezala. Laster iritsi zen 1,87 m-ko sakonerako indusketa, eta, harriak oraindik jarraitzen bazuen ere, ezin izan nion egindako lanari jarraitu, lurra hondotik ateratzeko zailtasuna ekiditen zuelako saskirik edo lurrekorik gabe, eta beste baterako aplikatu nuen miaketa oso bat egiaztatzea, indusketa, bitartean, betetzen saiatuz.
Indusketa bertan behera utzi zenetik, harriak 3 metroko luzera hartzen zuen eta lurrean hondoratzen zen, beti ere triangelu-formari eutsiz, aipatu dudan besoa izan ezik.
Bistan denez, ez zen historiaurreko muga, nik uste nuen bezala, hain monumentu bitxia, eta bere garaiera apartekoa ikusita, menhirra dirudi, oso gutxi baitira, hau bezala, inskripzio edo zeinu grabatuak dituztenak.
Baina menhirra izanik, nola mantentzen da posizio bertikalean lurperatuta? Lur-maila, alde txikiarekin, gaurkoa izan balitz eta ustezko menhirra erori izan balitz, horizontalean egongo zen. Bere klaseko beste monumentuek bezala, bere lekuan jartzen bada, orduan lur-maila nabarmen aldatu da, altuera bi metro edo gehiago handituz, ia lurperaturik utzi arte; baina sinesgarria da lurraren maila handitze hori ondoko altueretako lur-jausien ondorioz izan balitz, zutik geratuko litzatekeela hain oinarri gutxiko (0,56 m) eta hain goratasun handiko harri hori.
Hori ez da sinesgarria, eta susmatzen dugu harria monumentua eraikitzean lurperatu dutela, agian gaur egun ezagutzen ez dugun erritu, sineskeria edo sineskeriaren arabera, eta agian goiko aldean grabatutako ildo misteriotsuak azalduko zituztela, hori baita agerian geratzen den bakarra.
"Nafarroako monumentu megalitikoak" liburutik
|
Errolanen Harria |
Toki berezi honetatik ateratzeko, gaurkoan metro gutxi atzera joko dut pistatik, segituan ezker aldeko mendi magaletik gora egiteko.
|
Ata |
Basotik irten eta gorantz ekingo dut Akier mendiko magaletik hesiarekin topatu arte.
|
Ezker magaletik gora |
Hesira iritsi eta zuhaitz batetatik gertu gainditzeko aukera izango dut. Ondoren magaletik eskuin aldera igotzen jarraitu.
|
Hesia gainditu |
Altuera irabaziz joango gara eta bertatik Artxueta eta Aralar hobeto ikusteko aukera izango dugu.
|
Aralar |
|
Panoramika Akier mendiko magaletik |
Apurtxo bat gorago Artxueta eta Aralarreko Mikel Deunaren santutegia ikusgai
|
Artxueta |
Akier mendiko aurreneko tontor batetara iritsiko naiz. Harriz beteriko eremua da beraz traka jarraitzea gomendagarria da ez bai dago bidea soberan argia.
|
Akier mendiko aurreneko tontorra |
|
Akier |
|
Beriain Akierretik |
|
Tontorra harriz osatuta
|
Mendi ertzetik apurtxo bat aurrerago jo eta segituan buzoi dun tontor nagusira iritsiko gara.
|
Akierreti |
|
Akier mendiko buzoia |
|
Akier |
Tontorretik bertze magaletik zuzen jaisten hasi pista batekin topo egin arte.
|
Pistara iritsi eta eskuinetik jaisten segi |
Pista honetatik metro batzuk jaistean, bidegurutze batetara iritsiko naiz. Oraingoan eskuinetik, pista nagusienetik jo beharko dut Oderitzera iristeko.
|
Bidegurutzean eskuineko pistatik segi |
Pista eroso honetatik Oderitz herrira gerturatzeko ez da inolako zailtasunik izango.
|
Oderitz |
Herrira iristean errepidera aterako naiz eta ibilbidearekin jarraitu aurretik herriko iturrira zuzenduko naiz, bertan ura hartzeko eta zerbair jatera.
|
Errepidera atera eta iturrira joan |
|
Herriko iturria |
|
Oderitzeko eliza eta eskola zaharrak |
|
Oderitz |
Atseden apurtxo bat izan ondoren berriz ere errepidetik metro gutxi batzuk egin eta herritik irten aurretik ezkerretik abiatzen den pistatik desbideratuko naiz.
|
Ezkerreko pistatik errepidea utzi |
|
Zutoinak norantzak adierazten ditu |
Aurrerago pista ataka batetara eramango gaitu, hau gainditu eta zuzen igotzen jarraitu.
|
Ataka gainditu eta zuzen bidetik segi |
Altuera irabazterakoan Maioak ikusgia izango dira.
|
Maioak |
Apur bat aurrerago bertze hesi eta ataka bat izango dugu. Gainditu eta zuzen jarraitu.
|
Ataka |
Gorago trokaren erdian aska bat topatuko dugu.
|
Aska |
Eta zuzen gora egin ondoren bide zabalago batekin elkartuko gara, eskuinetik jarraitzeko.
Ingurua neguan ikusi nahi izatekotan Sarrera honetan buruturiko ibilbidean ikusgai da.
Bidegurutze honetara iristean aukera bi dira, baina gaurkoan zuzen jarraituko dut, laburragoa bai da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina