|
Altimetria |
LLanes herriko Mendebaldean aparkaleku handi bat dago.
Bertatik mendebaldera bideratuko gara eta karrika batzuen bukaeran bidetxo bat abiatuko den tokitik, asfaltoa utziko dugu.
|
Karrika bukatzean zelaietatik segi |
|
Bidea soroen artetik |
Tarte honetan soroen artetik Poo herrirantz bideratuko gara. Kantauri mendikatea aurrean dugularik.
|
Mendiak |
Apurtxo bat aurrerago pista batetara aterako gara eta ezkerretik jarraituko dugu Poora iristeko.
|
Pistatik ezkerretara |
Bidegurutze batetara iritsi eta oraingoan eskuinetik gora joko dugu, errepidea ekiditzeko.
|
Bidegurutzean eskuinetik |
|
Maiatza soro batean |
Segituan garaixe bat ikusiko dugu. Asturiaseko garaixe eder baten eredua, nahiz eta hau nahiko berria iruditu.
|
Graixe |
Pista honetatik hondartzara daraman errepidera iritsiko gara. Eta bertatik hondartzara jaisteko aukera izango dugu.
|
Errepidetik hondartzara |
Pooko hondartza kuriosoa da. Berez marea gorarekin hondartza urritu egiten da baina marea beheran toki asko dago ibiltzeko. Berez Vallina errekatxoaren bokaleko hondartza bat da. Olatuetatik babesturiko hondartza da, baina bokalera gerturatzean, itsasoaren indarra nabariagoa izaten da.
|
Pooko hondartza |
|
Pooko hondartzaren bokala |
Marea behera dugunez, errekatxotik gora joko dugu tarte batez.
|
Pooko hondartza |
|
Panoramika Pooko hondartzan |
|
Errekatxoaren goiko partera jotzeko aukera dago |
|
Marea beherak agerian utzitako errekaren zatia |
Berriz aparkalekura itzuli eta taberna dagoen tokira eskaileretatik igo ondoren, eskuinetik abiatzen den bidexka jarraituko dugu.
|
Pooko hondartza goitik ikusita |
Bidetxo honek labarren ertzetik bokalera eramango gaitu, beraz toki ezberdinetan ikuspegi ederretaz gozatzeko aukera izango dugu.
|
Pooko bokala |
Aurrerago aurreneko behatoki naturalera iritsiko gara, oraindik itsaso irekira iritsi aurretik dagoen batera.
|
Behatokian |
|
Errekatxoa eta itsasoa bat egiten duten bokaleko puntua |
|
Panoramika behatokitik |
|
Almenada edo Pooko irla |
Aurrerago jarriatuko dugu eta bertze behatoki natural batetara iritsiko gara, oraingoan bokalaren hasieran dagoenez, itsasora ematen duena eta bokalaz gain, inguruko irlak ikusteko aukera eskaintzen duena.
|
Labarra eta Almenada edo Pooko irla |
|
Bokala eta irlak |
Eskuin aldera begiratzerakoan Castro de Poo irlatxoak dauzkagu
|
Castro de Poo irlatxoak |
Labarretik aurrera jarraituko dugu bidexkatik.
|
Behatokitik |
Bideak labarren ertzetik apurtxo bat baztertuko da eta hesi bat gainditu beharko dugu. Berez, soroen arteko alanbrea da.
Hau gainditurik, berriz ere labarren ertzetik jarraituko dugu eta ikuspegiak arras politak izango dira. Labarrak soberan altuak ez izan arren, zenbait puntuetan estraplomatuak dira, eta itsasoko olatuak gogoz astindu egiten dituzte paretak.
|
Labarra eta Castro de Pooko irlatxo edo harrokak |
Labarren goiko partetik, gerora ibili beharreko bidea ikusgai dugu. Zenbaitetan jaitsiera eta igoera tarteak dituelarik.
Aurrerago bertze hesi bat topatuko dugu, baina erraz igaroko gara bertze aldera bidearekin jarraitzeko.
|
Hesia gainditzen |
Puntu honetan labarrean irekitako harroka zubitxo zabal bat dago eta beheko aldean itsasoaren urak barneraino sartzen direla entzuten da.
|
Harroka zubia |
|
Harroka zubia |
Gorago etxola batetara iritsiko gara.
|
Etxola |
Eta geroago bertze hesi batetara iritsi eta gainditu beharko dugu.
|
Hesia |
Labar eremu honetako puntu altu berri batetara jo beharko dugu.
Baita harrizko horma bat gainditu ere.
|
Harrizko hormatik |
Eta azkeneko aldapari ekin, Jarri edo Dorreko tontortxora iristeko
Punta honetan dorre zahar baten aurriak daude. Egun dorrearen hormaren zatitxo bat bertzerik tente irauten ez baduen arren, oinean bere egitura somatu daiteke.
|
Dorrea |
Bertatik LLanes herria ikusgai izango dugu.
|
Dorrea eta gibelean Llanes |
|
Llaneseko labarra eta pasealekua |
Puntatik jaitsi eta harrizko horma batetara iritsiko gara, baina badu igarotzeko tokia.
|
Harrizko horma |
|
Dorrea |
Aurrerago bertze dorre batetara iritsiko gara. Behatoki naturala eta defentsakoa.
|
Dorrearen barruko aldea |
San Pedroko pasealeku-begiratokia, muino natural batean kokatua, Llanes hiribilduaren gainean dago, eta haren ikuspegi zehatza eskaintzen du, baita portuarena, Sablon hondartzarena, kostaldearena ekialderantz eta mendebalderantz, eta Cuera mendilerroarena ere.
|
Llanesko pasealekua eta labarra |
Pasealekuan barneratuko gara. Gune atondua paseatzeko.
|
Panoramika pasealekutik |
San Pedro pasealekua eroso eta zabala da eta oso ongi zainduta dago. Bertatik labarreko puntara arte iritsiko gara.
|
Pasealekutik Dorreko Punta |
|
Panoramika San Pedro pasealekutik |
Aurrera egin ahala, Llanes herriko ikuspegiak hobeagoak izango dira.
|
Llanes |
Pasealekuaren bukaera aldera harrizko zubi batetara iritsiko gara. Oraingoan urbanizaturiko behatoki natural batetan integratuta.
|
Harrizko zubia |
Handik paseoko puntan dagoen bertze defentsarako dorrea dago. Oraingoan zahar berritua eta ondorioz goaraino igotzeko aukera eskaintzen duena.
|
Dorrea |
|
Punta de Guruñatik |
Punta de Guruñatik Sablóneko hondartza eta herria eta portuko malekoia ikusgai.
|
Sablón hondartza |
|
Eliza |
Hondartzara jaisteko eskailera eta bide urbanizatua izango dugu.
|
Hondartzara jaisteko bidea |
|
Eskaileretan |
|
Panoramika Punta de Guruñatik |
|
Hondartza |
Gaur egun Llanes izenez ezagutzen dugun kokalekua oso zaharra da, eta Erdi Aroan, Alfontso IX.a Leonek emandako hiri-gutunaren aurretik, gune administratibo, militar eta erlijioso nabarmena zen, portu garrantzitsua eta tokiko nobleziaren presentzia nabarmena izateaz gain. Benetako pribilegio baldintza horiek balizko inbasioetatik defendatu eta babestu behar zen kokagune bihurtu zuten. Hori dela eta, hiri-esparrua erabat harresituta egon zen. Garai hartakoa da harresiaren iparraldeko oihala – Asturiasko handiena –, baita XIII. mendeko dorre sendo eta biribila ere, eraikuntza militar soila izan zena.
|
Eliza eta harresia |
Aurrerago hiriaren harresira iritsiko gara. Puntu honetan nahiko ongi kontserbatu egiten den harresi-oihala dago.
|
Harresia |
|
Harresia |
Erdi Aroko hiribildua da, Erdi Aroko harresiaren eta sarrerako ate zaharren aztarnari eusten diona. Harresiak Espainiako iparraldeko horma-atal garrantzitsuenetako bat du zutik.
Dorretxea; Juan Parienteren etxea - Llaneseko zaharrena - kale nagusian kokatua; Riverotarren jauregia edo Gastañagakoa; Posada Herrera jauregia edo Estradako Dukearen jauregi deigarria, barroko garaikoa eta tamaina handikoa, fatxada nagusian bi dorre karratu dituena, hirigune historiko honen mugarrietako batzuk dira.
|
Harresia |
Beratik portura zuzenduko gara eta hara iritsi aurretik gotorlekuko eremua izango dugu.
|
Gotorlekuan |
|
Gotorlekuko kanoiak |
Handik portura jaitsiko gara. Bertan Agustin Ibarrolaren kuboak bisitatzerik dago.
|
Portua |
Eszenatoki naturalak markatutako morfologia estua du portuak, eta Carrocéu ibaia itsasoratzen da bertan. Cuerako bere bista zoragarriengatik. San Pedroko begiratoki-paseoaren hurbiltasunetik.
XX. mendearen amaieran izan zituen handitze-lanek eszenatoki mota horretan ezohiko esku-hartze artistiko oso originalarekin amaitu zuten: Portuko harri-lubetan, Agustin Ibarrola artistak bere lanik ezagunenetako bat diseinatu eta gauzatu zuen, Memoriaren Kuboak izenekoa. Lan honen bidez, artistaren memoria, artearen memoria eta lurraldearen memoria ezagutuko dituzu.
|
Portua |
Buelta eman eta bertan Reguera Carrocedok sortutako bokalean txalupak geldirik eta ikusgai izango dira.
|
Portua |
Portuko karrikatik herrian barneratuko gara eta inguruko dorretxe batzuk ikusiko ditugu.
|
Dorretxea |
Aurrerago oinezkoentzako zubi batetara iritsiko gara eta bertatik herriko bertze ertzera igaro ere.
|
Zubian |
Eta aurrerago bertze zubi batetatik Llaneseko bertze aldera igaroko gara berriz ere eliza, baselizak eta bertako karriketan barne aritzeko.
|
Zubia |
Karrika batzuetatik Magdalenako baselizara gerturatuko gara. Alde zaharra giro itzela du, turistas josita dago gaurko arratsaldean.
|
Magdalena baseliza |
|
Magdalena baseliza |
Llanesko Basilika, gotiko estilokoa eta XIII. mendean hasitakoa – horregatik ditu erromanikoaren berezko elementuak –, eta buganvilla ikusgarri bat du kanpoko hormetan, beste leku berezi horietako bat da. Honako hauek osatzen dute ibilbidea: Cercáu etxea; Magdalena kapera, izen bereko plazan kokatua eta XIII. mendekoa; eta Santa Ana plaza, Santa Ana kapera dagoen Hirigune Historikoaren plaza. Kapera hori harresiaren esparrutik kanpo zegoen, San Nikolas atearen ondoan, eta gaur egun Santa Ana da marinel lautaden zaindaria.
|
Basilika |
Basiliza edo eliz nagusira joko dugu geroago, bertan plaza zabala eta dotorea topatuko dugularik.
|
Eliz nagusiaren sarbidea |
|
Plazako bertze eraikina |
Txoko polita topatuko dugu eliz nagusiaren plazan eta gibeleko karriketan.
Azkenik Cuentoseko dorrerantz juango gara. Dorrea tente dirauen eraikina da.
Dorrerako pasealekua harresietatik burutu egiten da.
Eta dorrea bisitatu ondoren, kale nagusira jaitsiko gara eta errepidetik hasierako puntura itzuli, ibilbideari amaiera emanik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina