2024(e)ko martxoaren 29(a), ostirala

Castillo de Acher

Sarrera honetan Ozako ohianara gerturatu, bere inguruetako toki berezienetarikoak bisitatzeko asmoz osaturiko ibilbide luzea baina polita aurkeztuko dut. Castillo Acherrerako igoera ezagunaren ostean, Secus aldera jo eta Achar de los Hombres mendi lepotik Aguastuertaseko haranara jaitsiz. Itzulera haran berezi honetatik ondoren pistatik Ozara itzuliz. Ibilbide zirkularra  27 km inguru eta 1.500 metro inguruko desnibela.

Ibilbideko xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria.

Castillo Acher Aguas Tuertas ibilbidea
Ibilbidea 3 D formatuan ikusgai:

Altimetria
Ibilbide luze hau burutzeko goizean goiz ateratzea gomendagarria da, batetik aldapa edo eremu malkartsuena bero gehiegirik gabe burutzeko eta bertzetik kilometro eta desnibel nahikoko txangoa delako.
Horretarako Ozatik eguneko aurren argiekin abiatuko naiz.
Ozatik Castillo de Acher
Aparkalekutik eguneko aurreneko helmuga ikusgai da. Castillo de Acher mendiko goiko aldea geologikoki eremu berezia da, bertan harantxo bat osatu delako eta erdiko aldean tontorra ikusgai da.
Castillo de Acher
Eguzkiaren aurren izpiak Txipeta mendiak argitzen dituzte, Ozako basoaren eremuari disdira berezia eskainiz.
Txipeta mendiak
Aparkalekua Lenito eta Peña Forcaren bidearen hasieran dagoenez, ibaia garaitzean mendi hauetan eguneko aurren argiak ere ikusteko aukera izango dut.
Peña Forca eta Lenito
Ibaiaren bertze aldera igaro eta eskuinetik abiatzen den igoerako bidea hartuko dut. Hasieran basotik altuera gehiegi irabazi gabe doa bidea. Baina apurtxo bat aurrerago bidegurutze bat izango dugu, bertan ezkerretik igotzen jarraitu beharko dugu, Puente Silerako bide zaharra utziz.
Ezkerretik gora bidegurutzean
Bideak pista batetara eramango gaitu. Hau gurutzatu eta zuzeneak igotzen jarraitu.
Zuzen igotzen jarraitu
Basoan zehar altuera irabaziz joango gara eta tarteka, zuhaitzen artetik inguruko mendiak ikusgai izaten dira.

Basoa kolore anitzez osaturik

Udazkeneko basoa
Basotik igotzen garenez, haizeaz eta eguzkiaz babesturik izango gara aurreneko kilometroetan zehar.
Ozako oihana

Ozako oihana
Gorago Espata errekatxora iritsiko gara.
Espatako errekatxoa
Azkenik altuera nahikoa irabazita, basotik irtengo gara eta Ozako oihanaren eta inguratzen duten mendien eremua bere osotasuneaz gozatzeko aukera izango dugu.
Rincón de Alano eta Lenitoak 
Goiko haranera iritsi aurretik basoaren goiko aldeko arbolak kolore bereziak eskaintzen dituzte udazkenean.
Basoko azken zuhaitzak
Altuera nahikoa irabazi dugu jada, inguruko mendien tontor nagusiak bereizi ahal izateko eta Castillo de Acherren itzaletik arras ongi ikusgai izango ditugu.
Atxerito, Ansaber eta abar

Txipetak eta picos de la Raya

Ansabereko haitzak eta Petretxema

Rincón de Achar, Peñaforca, Estribiella eta Txipetak

Ansabereko haitzen xehetasuna

Poliki poliki Castilloren magaletik gora joko du bideak. Baso aterpea eta haranetik edo Borregil de Acher trokatik doan bidea utziz, ezkerreko aldetik igotzen segituko dugu.
Castillo de Acher

Peña Aguerri aldera
Lenitoak eta Alano eta Peña Forca


Costaliza eta gibelean Punta Aguerri

Costaliza
Zelai zabal hauetan sarrio bat ikusteko aukera izango dut.
Sarrioa
Costaliza eta Acherren arteko harrien kolore ezberdinak paisaiari berezitasuna eskaintzen dio.
Costaliza

Gorago bidegurutze batetara iritsiko gara. Castillo de Acherrera igotzeko zuzen gora jarraituko dugu eta jaitsieran bertze nortza segituko dut Achar de los Hombres mendi-lepora gerturatzeko.
Zuzen igotzen segi Castillorantz
Aurrerago harri gorrizkako estrato batetara iritsiko gara eta kolorea kontraste ederrak eskaintzen ditu inguruko kareharriarekin.
Igoerako bidea

Lenitoak eta Achar de Forca
Gutxina Castilloren hormetara hurbilduko gara eta bat batean korridore txiki bat ikusgai izango dugu, igotzeko bide naturala osatzen duena.
Hormen arteko igoera
Azken ahaleginen ostean mendi-lepora ikusterik izango dugu eta ondoren paisaia guztiz aldatuko da.
Mendi Lepora iritsi aurretik

Mendi lepotik tontorrerako ikuspegia
Mendiaren goiko partean harantxo batez osaturik dago eta inguruetan Gazteluaren hormak osatzen duten tontor ezberdinak ikusgai dira. Mendi honen berezitasuna hauxe da, ez bai da ohikoa goiko partera iristea eta halako sakonune bat topatzea.
Castillo de Acherreko tontorreko sakonunea edo harantxoa
Sakonune eta tontortxoen xehetasuna
Panoramika Hego aldeko Tontorretik

Hego aldeko tontorrerako bidean

Punta Aguerri
Hego tontorretik igaro eta tontor nagusira iristeko harantxoaren bertze isuri aldera igaro eta bidetik igotzen segi.
Tontor nagusirako magaletik Rincon, Lenito eta Peña Forca

Tontorrerako bidea
Azkenik Castillo de Acherreko tontor nagusira iritsiko naiz eta bertatik diren ikuspegi zabalak itzelak direla erran daiteke. Inguruko mendi altuenetarikoa eta gaztelu bat bailitzan eremuaren kontrolarako gunean gaudela antzeman daiteke.
Tontorra

Buzoia
Gailurretik panoramikak bi aldeetara ikuspegia nolakoa den ikusi ahal izateko.
Panoramika tontorretik

Panoramika tontorretik
Bertatik atera daitezkeen argazkiak, inguruneko edertasunaren isla izan daitezke.
Rincon eta Ozako oihan aldera

Ipar alderako ikuspegia

Ipar Ekialderantz

Ipar Ekialdean Pirinio axiala

Bisaurin aldera

Midi aldera

Midiren xehetasuna

Balaitous ingururantz

Infiernos aldera

Bisaurin

RinconPeña Forca eta Lenitoak
Infiernoak
Indarrak berritu ondoren jaisten hasiko naiz, baina kostata, eremu honetatik paisai eder hauetaz blaitu nahiean. 
Hasierako zatian Bisaurin mendia izango dute lagun eta gidari.
Bisaurin Secus

Leporako bidea
Eguzkiak tarte bat irabazi egiten du eta Castillo de Acherreko haranean argi-itzal ederrak eskaintzen dizkit.
Atxerito, anie aldera

Castillo argiturik eta itzalean gainontzeko tontorrak
Argi itzalak
Mendi lepora iritsi eta haitzen arteko bidetik beherat.
Korridorearen hasiera
Korredorean bukaeran
Behean eta ezker aldera gerora jarraitu beharko den bidea

Secus eta Achar de los hombres mendi lepoa

Azkenean igoerako bidegurutzera iritsi eta oraingoan zuzen jarraituko dut, Ozara jaitsi ordez.
Zuzen mendi magaletik segi

Aurrerago iturburu iturri bat topatuko dut.
Iturburu iturria
Magaletik altuera apurka irabazten eramango gaitu bideak.
Anatera Alta eta Secus
Harantxoaren bertze aldeko paretak Costaliza mendikoak dira.
Punta Costaliza

Xehetasuna
Castillo de Acher mendiari itzulia ematean Hego aldeko tontorra eta bertatik igotzen den Hegoekialdeko tximinia ikusgai.
Hego aldeko tontorra eta tximinia
Aurrerago Collada de lo Barcal mendi lepora iritsiko naiz.
Collada de lo Barcal

Collada de lo Barcaletik Peña de Marcantón eta Anatera Alta
Eremu hau berriz ere harri gorrizkaz osaturik dago eta honek Castilloko kareharrearekin kontraste ederrak eskaintzen dizkit.
Castillo de Acher Hego

Castillo de Acher Hego

Peña Marcantón
Apurtxo bat aurrerago bertze mendi lepo batetara iritsiko naiz, eta bertatik ere Ozako trokara jaitsierak omen daude.
Castillo aldera. Oraingoan bi tontorrekin

Mendi lepotik Aguas Tuertas trokarantz

Mendi lepotik
Panoramika mendi lepotik

Castillo
Anatera Altako magaletara iritsi eta bertatik sortzen diren troka edo errekatxoen abiapuntutik igaroko naiz. Ura daramana Borreguirel de Achert troka da.
Borreguirel de Achert troka 
Troka igaro eta azken aldapak burutu beharko dira mendi lepora iristeko.

Achert de los Machoseko magaletik harantxoa

Azkenik Achar de los hombres mendi lepora iritsiko naiz.
Achar de los hombres mendi lepoa

Secus Achar de los hombres mendi lepotik

Castillo Achar de los hombres mendi lepotik

Aguas Tuertas aldera Achar de los hombres mendi lepotik

Achet de los Hombres eta Castillo

Anatera Alta Achar de los hombres mendi lepotik

Midi Achar de los hombres mendi lepotik

Midi D´Osseau Achar de los hombres mendi lepotik

Balaitous

Infiernoak Achar de los hombres mendi lepotik
Mendi lepoan atsedenalditxo bat eta hainbat argazki egin ostean, bertze magaletik beharat abiatuko naiz Aguas Tuertas haranera iristeko.
Rincón de Secus aldera
Altuera galtzen joan ahala, inguruko mendien profilak nabarmentzen hasiko dira eta haitz gaindi ezinen irudia hartzen ditutuzte.
Jaitsieran harantxo ezberdinetara iritsiko gara, glaziazioaren arrasto fosilak.
Rincón de la Rueda ingurua
Magal hauetatik Midi beti aitzindari izango dugu eta bere egitura bereziak jaitsieran gidatuko gaitu.
Midi


Eguzki loreak

Midiren izango dugun azken ikuspegia
Aurrerago bidegurutze bat izango dugu. Zuzenean jaisten jarraituz eta eskuineko bidea utziz.
Zuzen jaisten segi

Behi baten gorpu hilda

Beherago, ezkerretik Aguas Tuertasera zuzenean jaitsi ordez, hots, Barranco de la Ruedatik jaitsi ordez, eskuin aldetik tontortxoetatik jarraituko dut.
Tontortxoetatik jaitsi gabe eskuinetik segi

Aguas Tuertas inguratzen duten mendiak

Aguas Tuertas
Paquiza de la Frontaza eremura gerturatuko naiz, Aguas Tuertasen goiko aldean dagoen aterpe zaharrera iristeko.
Aguas Tuertas

Paquiza de la Frontaza aterpea

Aterpea
Aterpetik Erreka aldera gerturatuko naiz, bertatik Aguas Tuertas haranera iristeko.
Aguas Tuertas

Ur jauzi txikia
Azkenean haranera iritsi eta Aragón Subordan ibaia gainditu beharko dut haranetik doan bidea jarraitzeko.
Aragón Subordan

Ibaitik jaitsitako mendi lepoa

Aguas Tuertas

Aguas Tuertas

Aguas Tuertas
Haranaren erdi aldera iristean, bidetik apurtxo bat desbideratuko naiz El Solano trikuharria bisitatzeko.
Aguas Tuertasen historiaurreko hainbat megalito daude, trikuharri eta cromlech eta tumuluak.
El Solano trikuharria
Aguas Tuertas izena nondik datorren agerikoa da meandroak ikusirik.
Haranaren bukaera ezker aldeko magaletik gertu egin beharko da.
Aguas Tuertas
Ezkerretik, mendi magaletik gertu burutuko dugu azken partea.
Aguas Tuertas
Azkenean, Aragón Subordan utzi beharko dugu ezker aldetik haranaren hasierako aterpera jotzeko.
Aguas Tuertas
Aguas Tuertas goiko parteko mendiak

Azkenean aterpera igo eta bertatik abiatzen den bidetik pistara jaitsi beharko da.
Aterpea
Bide erdian ataka bat gainditu beharko da eta oraindik pistara jaisteko laburbidetik segitzeko aukera izango da.
Ataka
Aragón Subordanek sorturiko troka edo harana ikusgai izango dugu. Kontraste ederra goiko haran laua eta honen artean.
Aragón Subordaneko harana

Atxerito eta Pico de la Raya



Basoak kolore bereziak eskaintzen dizkigu
Haranaren hasieran ur jauzi handiak daude, goiko barealdiaren alderantzizkoa.
Ur jausia




Atxerito

Pistaren aparkalekura iritsiko naiz. Baina oinez ibilbidea burutzeko zenbait kilometro falta dira Ozara iristeko.
Aparkalekua


Quimboa eta Petraficha
Quimboak
Azkenik La Mina aldera iritsiko naiz. Bertan Aragón Subordanera Acheritoko errekatxoa elkartzen zaio. Bertatik Acheritoko ibonerako igoera abiatzen da, bertze hainbat ibilbedeekin batera.
La Mina

Atxerito

Picos de la Raya
Behe Quimboa
Aragón Subordán

Basoko koloreak

Ozako Oihana

Ozako Oihana

Ozako Oihana
Azkenean Ozako Oihanaren kanpinera iritsiko naiz. Jada gutxi falta da kotxera iristeko.
Ozako Kanpina
Castillo de Acher
Castillo de Acher

Chipetak

Picos de la Raya
Ozara iritsiko naiz, neke baina ibilbide eder bat burutu dudalaren sentipenarekin.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina