Iruñatik abiatu eta zuzenean hilerri aldera joko dut, bertatik Arga ibaiko pasealekua hartzeko. Ibaiaren ertzetik, eta zenbait oinezkoentzako zubia gainditu ondoren, Arazuri herriko zubi zaharrera iritsi arte.
Arga ibaiai
Eulza azpiko lorategian eskuineko bidea hartu Argako bertze ertzera eramango gaituen zubira iristeko
Eulza azpiko parkea
Landabenerako zubia gainditu eta Argako bertze ertzetik jarraituko dut.
Oinezkoentzako zubia
Aurrerago trenbidearen azpitik igaroko gara eta handik gutxira Elortz ibaiak Aragarekin bat egiten duen gunera.
Trenbidearen azpitik
Azkenik Arazuriko zubi zaharrera iritsiko gara eta bertatik Arga ibaiko bertze ertzera igaro.
Arazuriko zubi zaharra
Zubia igaro eta ezkerreko pistatik tartetxo batetan jarraitu beharko dugu, araztegia inguratzeko.
Zubitik ezkerretara
Araztegia inguratzeko topatuko dugun aurreneko bidegurutzean eskuinetik jo beharko da.
Eskuinera
Bertatik Araztegiaren aurreko aldean dagoen pistara iritsi eta oraingoan ezkerretik hau jarraituko dugu.
Ezkerretik pista segi
Pista hau apurtxo bat aurrerago utzi beharko da, eskuinetik gorantz abiatzen den bidetxo batetatik.
Eskuineko bidetik ibilbidea laburtzeko
Bidexka honetatik pista batetara aterako gara eta zatitxo batetan, eskuinetik, jarraitu ere.
Eskuinerantz
Igoerako bidea
Metro batzuk aurrerago, gaurkoan, laburbidetxo bat hartuko dut, mendi ertzera iristeko. Aukeran dago pistatik jarraitzea eta hau bukatzen den tokitik zuzenean Gazolazeko tontorrera iristea.
Ezkerretik abiatzen den bidexkatik igo
Bidegurutzean
Bidea nahiko malkartsua da eta berez ez da oso gomendagarria buztita topatzekotan.
Bide malkartsua
Azkenik goiko pistara aterako gara, pinaditik irtetzean eta eskuin aldetik Gazolaz mendira zuzendu ere.
Pistara atera eta eskuinetik
Igoerako bidea
Tontortxo batetara iritsiko naiz eta duela urte batzuk mendia erre egin zenez, soilik eskuin magalean izango dira pinuak ikusgai.
Gazolaz mendirantz
Mendi lepora jaitsi.
Etxauri aldera
Igoeran, pista jarraitu ordez, zuzenean abiatzen den bidexka batetatik laburtuko dut apurtxo bat.
Laburtzeko bidexka
Gazolatz mendi tontorrera iritsi eta bertan otartekoa hartu ostean atzera jo beharko dut Zizurrera iristeko.
Panoramika Gazolatzeko mendi tontorretik
Eremu soildua
Erretako pinuekin osaturiko apur multzoak
Pistatik behatoki batetara iritsiko naiz.
Behatokia
Behatokitik
Futbol zelaia dagoen puntura iritsi eta bertan, ezkerretik beherantz doan bidea jarraituko dut gaurkoan.
Ezkerretik beherantz
Apurtxo bat beherago pista batetara iritsiko naiz, baina zuzen beherantz jaisten jarraituko dut.
Zuzen beherantz
Autopistarantz
Autopista mugatzen duen hesira iritsi eta eskuinetik jarraitu.
Eskuinera jo
Bertatik Zizur Nagusitik jaisten den pistarekin bat egin eta autopistaren azpitik dagoen tunela gurutzatuko dut.
Autopistako zubia
Hnadik Elortz ibaiko zubira jo eta hau gainditurik, zuzenean Barañainera igo eta bertatik Donibanera itzuliko naiz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina