2026(e)ko martxoaren 19(a), osteguna

Deltebre bizikletaz

 Deltebre  herritik bokalerainoko ibilbide zirkularra bizikletaz. 30 kilometrotik gorakoa eta ia desnibel gabekoa. Aurreneko zatia bidegorritik bokalera iristeko eta ondoren pista edo trafiko urriko errepidetxoetatik burutuko dena.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea.

Deltebre herrira gerturatu eta elizaren parean aparkatu ondoren bizikleta atera eta ibilbidea hasiko dut.

Herriko webean informazioa: https://deltebre.cat/ 

Aparkalekua
Gaur egungo Deltebre populazioaren eraketan funtsezko egitate bat izan zen Ebro ibaiaren ibilbidea XVII. mendean Migjorn auzorantz aldatu izana. Ibaiak alde batera utzi zituen Markesa eta Golerótik — egungo Riet Saida eta Riet Fondo — isurtzen zuten meandro zaharrak, eta zuzen itsasoratu zen, gaur egun egiten duen bezala. Ibaiaren ibilguaren orientazio aldaketa hori ibaiaren bihurgunearen (Deltebre herrigunearen erdian) eta behealdean, herriaren eta Catxaren artean, kokatutako baltsa batzuen artean ubide edo kaba bat eraikitzeak eragin zezakeen. Hortik erator liteke Cava toponimoaren jatorria.

Deltebreko eliza
Deltebre 1977ko maiatzaren 20an eratu zen ofizialki, Tortosa udalerriko Jesus eta Mariaren eta Cavaren pedaniak bereiztearen ondorioz. Ezkerreko hemideltan kokatua, Deltebre Ebroren Deltako udalerririk zabalena da, 107 km²-ko azalerarekin, eta ibaiaren bokaletik hurbilen dagoena. Udalerriko zati dira Gracia eta Sant Antoni uharteak, bai eta Riumar herrigunea ere, udalerriko gune turistiko nagusia baita.
Eliza
Jesus eta Mariaren eta Cavaren sorreraren jatorria zalantzazkoa da oraindik. Gaur egun Deltebek eratzen duen lurraldearen okupazioari buruzko lehen erreferentzia dokumentatuak XII. mendearen erdialdeko kristau-konkistari buruzkoak dira, Tortosatik bultzatua. Une horretatik aurrera, Delta Tortosako bizilagunen "erabilera eta probetxurako lurralde" gisa hartzen zen, eta aberastasun-iturri bihurtu zen eskaintzen zituen baliabide naturalei esker, hala nola gatza, arraina, larreak, sosa, erregaliza edo garia.
Elizatik errotondara atera eta zuzen Ebro ibaiko bidegorrira zuzenduko naiz.

Ebroko bidegorria
Cava eta Jesus eta Mariaren partidetarako aldaketa garrantzitsuena ureztatze-kanalen eraikuntzarekin etorri zen, batez ere 1912an inauguratu zen ezkerreko kanalarekin. Une horretatik aurrera, arrozaren laborantza lurraldeko baliabide ekonomiko nagusi gisa finkatu zen, eta horrek hazkunde demografiko nabarmena ekarri zuen Deltako ezkerraldeko herrietan. Garapen hori indartu egin zen 1955ean Cámara Arrocera de la Cava sortu zenean eta, ondoren, Arrocera de Jesús y María kooperatiba sortu zenean.

Urte askotan zehar, bide eta errepideen falta eta egoera txarraren ondorioz, ibaia izan zen komunikazio-bide nagusia, eta llaütak erabili ziren salgaien garraiorako eta lurruna bidaiarientzako. Mugikortasunaren eraldaketa handia Carrilet inauguratu zenean etorri zen, 1927an, udalerria kanpora zabaldu zenean. Errepide-sarea pixkanaka hobetzearekin batera, ibai-garraiobide horiek desagertzen joan ziren.

Ebroko bidegorria
Ebroko bidegorrira iritsi eta ezkerretik itsaso aldera edo bokalerantz abiatuko naiz.
Ebro
Behatoki batzuetatik igaroko naiz eta bertatik Ebro ibaia, bertan arraz zabala ikusteko aukera dago.
Ebro
Ebro
Ebro
Aurrerago autokarabanentzako area baten aurretik igaroko naiz.
Area
Area
Eta geroago Sant Jaume D´Envejatik datorren zubi berriaren azpitik igaroko naiz.
Zubia
Geroago ibilbideko bitxikerik batetara iritsiko naiz. Espainiako gerrako metrailadora habi baten aurrietara.
Metrailadora gunea
Bunker hau 1938koa da, eta errepublikanoek eraiki zuten, ibaian zehar kilometro batzuk hartzen zituen defentsa-lerro baten barruan, Camposoto hondartzan amaitzen zena. Bertan, bunker batzuen hondarrak aurki daitezke oraindik, egoera onean, ibaiaren eskuineko ertzetik zihoazen tropa matxinatuen aurka babesteko.
Egia esan, bunker horiek ez ziren oso erabiliak izan; izan ere, Gandesa eta Corbera de Ebro inguruetan izandako Ebroko bataila odoltsuan garaitu ondoren, matxinatutako tropak erraz eta erresistentzia txikiarekin iritsi ziren posizio horietara, non armada errepublikar izugarri higatua Bartzelonara atzera eginda baitzegoen, indar frankistak askoz ere handiagoak baitziren kopuruz eta baliabidez. Egun gutxi geratzen ziren gerra amaitzeko.

Bunkerra
Herriaren bukaera partera iritsi eta ezkerretik errepidera atera beharko naiz. Bertan errotonda bat dago. Bokalera iristeko eskuinetik jarraituko dut eta itzulera zuzen datorren bidetik burutuko dut.
Errotonda
Errotondatik ezkerretik errepidetik jarraitu.
Errepideko bazterbidetik
Aurrerago bertze monumentu bat bisitatzeko aukera izango dugu. Pons de Rei
Mairuaren edo erregearen zubia
Askaltokia
Askaltoki eder bat dago atsedenalditxo bat hartzeko modukoa.
Informazio ohola
Mairuaren edo erregearen zubia
Zubi izenekoak funtzio hidrauliko hutsa zuen. Esklusa-lana egiten zuten putzuetako edo gatzagetako ur-maila erregulatzeko. Ubide baten gainean dago, Riumarreko errepidetik gertu, piknik eremu baten ondoan. Ondo ebakitako eta eskuairatutako harlandu handiz egina dago, eta inposta molduratu bat du gainean.

Mairuaren edo erregearen zubia
Bisita labur honen ostean berriz ere errepidera atera eta eskuinetik jarraitu beharko da. Bidegurutze batetara iritsi eta eskuineko errepidetik jarraitu beharko da.
Bidegurutzea
Segituan eskuin aldetik jarraitu beharko da portura iristeko.
Eskuinetik
Portura iritsi aurretik aparkaleku zabalak daude.
Aparkalekuak
Deltebreko portura iritsi eta berriz ere ibai ertzetik jarraituko dugu.
Deltebreko portua
Aurrenik ontziralekutik igaro eta ondoren portutik igaroko naiz.
Ontziralekua
Deltebreko ontziralekua
Ebro
Apurtxo bat aurrerago portua dago. hara gerturatu eta ondoren inguratzen duen bidegorritik segi.
Portua
Portua
Aurrerago kanping handi baten atetik pasako naiz eta eskuin aldetik bidegorritik jarraituko dut.
Kanpina
Azkenik bokalean dagoen ziguratera edo dorrera iritsiko naiz.
Bokaleko panoramika
Bokala toki berezia da. Bertan zurezko dorre bat dago eta goraino igotzen ikuspegi zabalagoak izango dira.
Bokala
Bokaleko dorrea
Panormaika
Bokaleko dorretik
Ebroko bokaleko dorretik
Ebro dorretik
Ebro ibaia, Espainiako luzeena eta emaritsuena, paisaia ikusgarri batean amaitzen da: Ebroren Deltan. Aparteko lurralde hau 25 km-tan zehar hedatzen da, Ampostatik Ebroren bokaleraino. Puntu honetan, paisaia berezia, ingurune natural ikusgarriz inguratutako ibai zabala eta arroz-soro ugari ditugu. Naturaren edertasuna eta aniztasuna bere adierazpen gorenean islatzen duen eszenatoki paregabea.
Panoramika dorretik
Ebroko bokaleko dorretik
Delta del Ebroko parke naturala (katalanez eta ofizialki, Delta de l 'Ebre parke naturala) Espainiako naturagune babestua da, Ebro ibaiaren bokalean kokatua, Tarragonako probintzian (Katalunia, Espainia), Behe Ebro eta Montsiá eskualdeen artean. 1983ko abuztuan parke natural izendatu zuten, eta 1986an handitu. Gaur egun 7736 ha-ko azalera du (3979 ha eskuineko hemideltan eta 3757 ha ezkerrekoan). HBBE eremua da, Ramsar hitzarmeneko gunea, eta Ebroko Lurren biosfera-erreserbaren parte da.
Sedimentatutako materialen kopuruak 320 km² baino gehiagoko azalera sortu du, eta bertan habitat ugari sortu dira. Deltaren egungo forma ondo marraztutako «gezi» bat da, eta 22 km inguru sartzen da itsasoan. Horrela, Mediterraneoko hirugarren deltarik handiena sortzen da, Niloren deltaren (24.000 km²) eta Rodanoren (500 km²) ondoren.

Ebroko bokaleko dorretik
Ebroko bokala
Bokala eta itsasoa
Bokala eta itsasoa
Bokala eta itsasoa
Bisita ederraren ondoren dorretik jaitsi eta bizikleta berriz ere harturik, oraingoan bokaletik doan pistatik jarraituko dut. Apurtxo bat aurrerago bertze behatoki bat dago, hegaztiak ikusteko.
Behatokia
Bokala
Bokala
Eta metro gutxi aurrerago ontziraleku bat dago.
Ontziralekua
Tarte hau marea gorarekin urez bete daitekenez, zurezko pasealeku batzuk daude igaro ahal izateko.
Pasarelak
Aurrerago bertze behatoki bat dago Garxalekoa.
Behatokia
Behatokia
Bokala
Azkenik Riumarrera aterako naiz. Bertan errepidea zuzen jarraituko dut dunen paretik eta hondartzarako ikuspegiak izanik.
Riumar
Bidegorria
Hondartzara gerturatuko naiz. Neguko haizeteak pasealekua hareaz bete du.
Harea
Riumar
Riumarreko hondartza
Riumarreko hondartza
Riumarreko hondartza
Riumarreko hondartza
Panoramika hondartzan
Pasealekua bukatzen den tokian, herrira apurtxo bat sartu eta aurreneko karrikan eskuinetik jarraituko dut.
Eskuineko karrikatik segi
Metro batzuk aurrerago pista errepidetxo batetara iritsiko naiz. Bertan arroza eremua zabaltzen da. Ezkerretik jarraituko dut.
Ezkerretik
Geroago bertze bidegurutze batetara iritsiko naiz eta oraingoan ere eskuinetik jarraituko dut.
Eskuinetik
Inguruan ubideen esklusak ikusgai izango dira.
Bonbeatzeko eremua
Segituan bertze bidegurtze batetara iritsik eta oraingoan ezkerreko errepidetik jarraituko dut.
Ezkerretik
Eta ondorengo bidegurutzean eskuineko errepidea jarraituko dut.
Eskuin

Errepidea
Azkenik ezkerretik pista hartu eta errepideko errotondara aterako naiz.
Ezkerretik
Errepidera atera, errotonda gurutzatu eta berriz ere bidegorritik Deltebrera jarraituko dut ibilbidea amaitzeko.
Egun freskoa baina aproposa bizikletaz ibiltzeko, pena haize nahikoa izan dela.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina