2026(e)ko martxoaren 29(a), igandea

Sarriguren Malkaitz Tangorri zirkularra

Sarrigurenetik abiatuta Malkaitz eta Tangorri mendietara ibilbide erdi zirkularra goiz batean burutzeko modukoa. Iruñerriko mendietarako txango honetan 14 kilometroko distantzian, 500 metrotako desnibela burutuko dugu.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria

Ibilbidea
Altimetria

Sarrigureneko institutuan kotxea utzi eta ibilbidiea hasiko da. Auzo edo hiritxo osoa zeharkatuz.

Institutuko aparkalekua
Karrika beretik gorantz bideratuko naiz. Segituan autokarabanetarako areara iritsiz.
Autokarabanetako area
Zuzen igotzen jarraitu eta azkeneko eraikina elbarrituentzako egoitza bat da.
Egoitza
Azkeneko karrikan ezkerretara joko dut ibaira iristeko.
Ezkerretatik
Bertako zubia igaro eta apurtxo bat aurrerago Aranguren haraneko errepidera ateraz.
Zubia
Errepidean, eskuinetik metro batzuk burutu beharko dira.
Eskuinetik jarraitu
Goizeko lainoak
Segituan Malkaitz mendia eta Tanburri ikusgai izango dira.
Malkaitz eta Tangorri
Metro batzuk errepidetik segi eta ezkerretara eraikin bat ikusgai dago. Errepidea bertan abiatzen den pistatik utziko dut.
Errepidea utzi eta pistatik gorantz segi
Pista gorantz abiatuko da Ardanatz herrira bideratuz.
Pistatik gorantz
Pisten bidegurutzera iritsi aurretik ezkerretatik bidetxo bat hartuko dut laburbidetxoa.
Ezkerreko bidexkatik pistara ateratzeko
Pista zabalago batetara atera eta oraingoan metro gutxi batzuk ezkerretik beherantz burutu beharko dira.
Ezkerretatik beherantz
Segituan eskuinetik pista zabala utzi eta mendi erpin aldera bideratu beharko dut.
Eskuinetik pista nagusia utzi
Mendi erpinera iristeko hesi bat gainditu beharko da eta ondoren bidetik gora jarraitu.
Bidea
Ataka gainditu eta zuzen
Gorago pista batetara iritsiko naiz, baina oraingoan ere zuzen bidetik jarraitu beharko da mendi erpinetik igotzeko.
Zuzen bidetik segi
Altuera irabaztean Iruñerria ikusgai izango da.
Iruñerria
Egueseko Ardanatz
Goitik Zolinako urmaela ere ikusgai izango da.
Zolinako urmaela
Eta azkeinik Malkaitz mendira iritsiko naiz. Kasu honetan erpin geodesikoa ere izango da.
Erpin geodesikoa
Buzoia
Tontor honetatik ikuspegiak ez dira oso zabalak, zuhaitzen inguraturik bai dago.
Malkaitzetik
Mendi erpineko bidexkatik jarraituko dut hesi batetara iritsi arte. Bertze aldean herritik datorren pistara aterako naiz. Aukeran bada herritik Malkaitz igo gabe bertatik igotzeko.
Ataka
Pistatik jarraitu ordez, ezkerretik abiatzen den bidexkatik igotzen jarraituko dut, tontorretatik jarraitzeko.
Ezkerreko bidetxotik igo
Segituan Donatsai mendira iritsiko naiz. Oraingoan antena erraldoi bat dago.
Donatsai eta antena
Iruñerrirako ikuspegia zabala da bertatik.
Tontorretik
Tontorretik
Pistatik jaitsiko naiz eta Ardanatzetik igotzen den pistarekin bat egingo dut. Bertatik igotzen jaraituz.
Bertze tontorra
Aurrerago bertze tontortxo batetatik igaroko naiz.
Malkaitz eta antena
Pistatik baztertuz bertze tontor batetara ere gerturatuko naiz.
Bertze tontorra
Bertatik jaitsi eta pistaren bihurgune batetara aterako naiz. Baina zuzen bidetxo batetik igotzen segituko dut.
Tontorra
Tanburri
Zuzen bidetik segi eta aurrerago pistara aterako naiz. Bertan Tangorri
Elomendi
Buzoia pistaren ertze batean dago.
Tangorri
Tangorri
Tangorri

Tangorritik panoramika
Tangorritik ikuspegiak zabalagoak dira eta Pirinioak ere ikusgai dira.
Tangorritik
Apurtxo bat beherago ehiztarien aterpetxo bat dago.
Aterpea
Eta metro gutxi batzuren ondoren ezkerretatik abiatzen den pista hartuko dut. Erne eta ez bidegurutzea pasa.
Eskuinetik pista nagusia utzi
Pistatik jaisten jarraitu eta aurrerago bertze bidegurutze bat izango da. Oraingoan zuzen segi.
Zuzen segi
Baina metro gutxi egin ondoren eskuinetik doan pistatik jarraitu beharko da.
Eskuinetik desbideratu
Apurtxo bat igoko naiz eta segituan basotik apurtxo batez atera ere.
Geroago metalezko ate bat topatuko dut. Hau gainditu eta bidetik jaisten jarraitu.
Atea
Basotik jaitsi eta topatuko dudan aurreneko bidegurutzean eskuineko bidexkatik aterako naiz.
Eskuineko bidetxoa jarraitu
Bost metroren buruan berriz bertze bide batetara aterako naiz eta oraingoan ere eskuinetik jarraituko dut.
Eskuinetik
Bidetxo hau pista batean bilakatuko da eta mendi magala zeharkatuko du.
Mendi magala zeharkatuz
Basoko toki batetatik ikuspegia
Hesitxo bat gaindituko dut bidea jarraituz.
Hesia
Eta azkenik Eguesibarreko Ardanatz herrira iritsiko naiz.
 Eguesibarreko Ardanatz
 Eguesibarreko Ardanatz
 Eguesibarreko Ardanatz
Herriko iturri eta elizarantz bideratuko naiz eta ondoren errepidera.
 Eguesibarreko Ardanatz
Iturria
Iturria
Eliza
Iturri zaharra
Xehetasuna
Errepidetik metro batzuk egin eta azken etxeetara iristean, eskuinetik abiatzen den bidetik errepidea utziko dut.
Eskuineko bidetik segi
Bertatik igoerako pistarekin bat egingo dut eta bertatik Sarrigurenera itzuliko nai, ibilbidea amaitzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina