2026(e)ko martxoaren 19(a), osteguna

Poble Neu Ebro Trabucador -casa Fusta btt

Poble Neu edo Aldeanueva del Ebrotik bizikletaz buruturiko ibilbide laburra Tabucador hondartzara eta itzuleran hainbat aintzira bisitatuz, Fustaren etxeraino eta berriz herrira. 21 kilometro pasatxo eta ia desnibelik gabekoa. Ebroko bokala eta bereziki hegaztiak ezagutzeko interesgarria den txangoa, hori bai, kontuz udan egiten  bada beroarengatik  edo eta ilunabarretan eltxoekin. Oso gomendagarria da prismatikoak eramatea.


Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen

Powered by Wikiloc


Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea.
Ibilbidea

Poble Neu aparkatu eta bizikleta prestatu ondoren ibilbide lau laburra burutzera abiatuko naiz. Herritik itzuli txiki bat emanik, Fusta etxerako errepidera ateraz. 

Poble Neu eliza
Poblenou del Delta edo Poble Nou del Delta Amposta udalerriko udalerri bat da, Montsiá eskualdekoa, Tarragonako probintziakoa (Katalunia, Espainia). Pedania estatus legala du, eta alkate pedaneo batek ordezkatzen du.
José Borobio arkitektoak 1954 eta 1956 artean diseinatutako Instituto Nacional de Colonización erakundeak proiektatu zuen eta 1957an inauguratu zen Villafranco del Delta izenarekin. Izen hori 2003. urtean aldatu zen.
Flamenkoak
Herriari itzulia eman ondoren Casa Fustarako errepidea hartu eta bi aldeetara aintzira ezberdinak daude. Normalean hegaztiak ikusgai izaten dira. Hori dela eta bizikletatik jaitsi eta argazki batzuk aterako ditut.
Hegaztaik
Atzera begiraturik Pobleneu ikusgai da.
Poble Neu
Pedania dagoen lekuan bertan, gatz eta arrantza bilketaren berri ere badago, guztiak XVI. eta XVII. mendeetan garatuak.
Herria inguruko arrozetan lan egiten zuten nekazarientzat bizileku izateko helburuarekin sortu zen. 1952an estolderia eta bideak instalatzen hasi ziren, baita 1957an prest egon behar zuten eraikinak ere. Inguru hura saneatu ondoren, 96 kolono-familiaren artean banatu zuten, eta herriari Villafranco del Delta izena jarri zioten. Kataluniako Generalitateak, 2003. urtean, Poble Nou del Delta aldatu zuen, memoria historikoaren legea aplikatuz.
Poble Neu
Hegaztiak
Gaurko ibilbidearen helburu nagasuena hegaztiak ikusi eta argazki batzuk egitea izango da. Urtarrila da eta ez dago hondartzen bainatzeko tenperatura.
Hegaztiak
Hegaztiak
Paduran barna Fustaren etxeraino iritsiko naiz. Zenbait behatokietatik pasatuz.
Padura
Behatokia
Padura
Hegaztiak
Fustaren etxera iristean behatoki altu bat dago. Bertatik ikuspegiak zabalagoak direnez hara igoko naiz.
Fusta etxeko behatokia
Fusta etxeko behatokia
Fusta etxea
Gaurkoan ez naiz iritsi bazkal orduan baina toki ederra da bertan arrozak jateko.
Fusta etxea
Informazio ohola
Fusta etxea
Fusta etxea
Berriz ere bidegurutzera itzuli eta oraingoan zuzen jarraitu.
Hegaztia
Apurtxo bat aurrerago bertze behatoki batetara iritsiko naiz.
Behatokia
Panoramika bidegurutzetik
Segituan bidegurutze batetara iritsiko naiz, ubideen gaineko zubitxoa igaroz. Eskuin aldera jarraituz
Ubidea
Ubidea
Padura El Clot
Metro gutxiren buruan ezkerretik abiatzen den pistatik jarraitu beharko da.
Eskuineko bidetik segi
La Tancada padurako aintziran barneratuko naiz.
La Tancada
La Tancada
Bertze behatoki batetara iritsiko naiz. Bizikleta utzi eta behatokiko etxolara joko dut hegaztiak behatzeko.
Behatokia
Behatokia

Hegaztiak ikusi ondoren berriz pistatik jarraituko dut errepidera atera arte.
Padura
Pistaren bukaera
Inguru horretan nekazarien etxola zaharren ereduak ikusgai dira.
Etxola
Errepidea eskuin aldetik jarraituko dut Trabukador hondartzaren bidegurutzeraino.
Errepidean
Informazio ohola
Bidean bertze behatoki bat dago.
Behatokia
Nekazarien etxola
Nekazarien etxola
Inguru honetan ere hegazti ezberdinak behatzeko aukera dago.
Padurako hegaztiak
Padura eta Saint Jaume
Trabucador hondartza itsasoan sartzen den hareazko beso bat da, Ebroko Delta eta La Banyako Punta lotzen dituena. Beraz, lasaitasun-oasi honetan itsasoa bi aldeetan ikus dezakezu, baita Mediterraneoko ur bero eta bareez gozatu ere.
Gaur egun, hareazko apendizeko ibilbidea 2km-ko tarte batean bakarrik egin daiteke ibilgailuarekin, eta 6,5km-tan bizikletaz edo oinez.
Bidegurutzera iritsi eta ezkerretatik Trabukador hondartzara joko dut. Itzuleran errepidetik zuzen jarraituko dudalarik.
Trabukadorreko bidegurutzea
Trabukadorretik panoramika
Trabukadorretik panoramika
Bertatik Foradada eta San Carles de la Rapita ikusgai dago.
Padura
Foradada
Foradadako mendi ibilbidea bertan ikusgai. Mendiko osterak: Foradada Zirkularra.
Barne itsasoa
Barne itsasoa
Trabukadorreko zurezko pasealekua.
Barne itsasoa
Trabukador hondartza
Trabukador hondartza
Bisitaren ondoren itsaso zabaleko hondartzara gerturatu eta berriz pistatik itzuli.
Aukeran dago lur adarretik edo istmotik jarraitzea gatzagetara. Niri berandu egin zaidanez gaurkoan ez dut egingo.
Trabukador
Trabukador
Hegaztiak
Errepidetik aurrera jo eta Tancadako behatokira iritsiko naiz.
Tancada
Tancada
Hegaztiak
Camping baten aurretik igaroko naiz herrira iritsi aurretik.
Errepidetik Pobleneura
Hegaztiak
Pobleneura iritsiko naiz ibilbide eder eta erraza honen ondoren. 
Poble Neu
Poble Neu

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina