2019(e)ko urtarrilaren 27(a), igandea

Aguille Saint Agueda Hego arista

Urteko aurreneko egunean buruturiko ibilbide ederra plazaratuko dut sarrera honetan. Benicasimetik abiatuta, Aguilles de Saint Aguedarako igoera, baina oraingoan Hego aristatik. Jaitsiera bide normaletik burutuko dut, ibilbidea zirkularra egiteko asmoz. 10 kilometro ingurukoa eta 500 metrotako desnibelduna. Aristatik ibiltzea arras polita da, baina tentuz ibili beharra dago, batetik bidea galtzea erraza delako eta bertzetik zenbait guneetan pasabide arriskutsuak izango ditugulako. Sokarik ez da behar baina amildegiak direla eta kontu handiz zeharkatzeko tarteak izango ditugu.
Ertz edo arista hau ederra oso da, bereziki pinadi eta harri gorrizkaren arteko kontrasteak eta haizearen higadurak harrietan sortutako forma bereziengatik. Zenbait tarteetan ere oso aereoa da eta gainera paisaiaren kontraste ederrak eskaintzen ditu itsasoa arras gertu duelako.
Guzti honengatik zailtasun ertaineko edo zaila bezala sailkatuko dut bidea.

Ibilbidearen xehetasunak wikilocen

Powered by Wikiloc

Ibilbideko eta ertzaren bideoa:


Ibilbidea eta altimetria.

Benicasim herriko kanpinetik goizean goiz hasiko naiz ibiltzen. Bertatik ikusi egiten da gaurko txangoaren zati nagusia, hots, ertza.

 Aguillesen gailurra eta hego ertza ikusgai.
 Gaurkoan jende gutxi topatuko dut kontutan izanik bart urte amaierako gaua zela eta batek baino gehiagok parranda egin izan duela.
Kanpinetik irten eta eskuin aldera abiatuko naiz, herriaren erdialdera, tren zaharraren eskultural edo enparantzaren azpitik igarotzeko.
Herrira iritsi eta Carrer de Santo Tomasen, turismo bulegoaren parean, eskuin aldeko karrika hartuko dut. Bertan enparantza txiki bat iturri batekin dago eta han ibilbide ezbedinen informazio ohola ere.

 Aguilles palmondoen gibelean.
Karikatik errepide nagusiaren azpitik igarotzen den tunelera iritsiko naiz.
Errepidea zuzenean jarraituz, eskola batetara iritsiko naiz eta gorago bidegurutze bat izango dut. Eskuinetik errepidea tren bideen gainetik igaro egiten da.

Errepidea pista batean bihurtu egiten da eta autopista alderat gorat egiten du.
Autopistaren parera iritsi eta tunel baten bitartez bertze aldera igaroko naiz.

Pistak gora jarraituz antena batetara iritsiko naiz, altu batean kokaturik dago.

Aldapa beherat egin eta bidegurutze bat topatuko dut, oraingoan ezkerreko aldetik jarraituko dut.
Bidea aurrera eginez Montorneseko gaztelua dagoen menditxoa ikusteko aukera dut. Bertze sarrera honetan, http://mendikosterak.blogspot.com/2018/01/benicassim-mortornes-gaztelua-bartolo.html, ibilbide bat duzue gaztelua bisitatzeko.
 Gaur igo beharreko hego ertza ere ikusgai da.

Apur bat aurrerago bidegurutze bat izango da, eskuinetik pista nagusia utziz.

Metro gutxi batzuk ibili eta igoera normaleko bidegurutzea izango da. Gaurkoan aldiz eskuinetik jarraitu beharko dut ertza edo aristaren hasierara iristeko.

Eskuineko pistatik 200 bat metro segi eta ertzaren aurreneko hormak ikusiko ditugu. Bertan harri multzo edo kahir bat ikusgai da. Hemendik aurrera hasiko da ertzaren igoera. Erne ibili bidea ez galtzeko. Zenbaitetan ez da soberan argia, baina arista gehienean zehar kahirnak bilatzerik izango dira, edo bertzelakoan logika aplikatuz bidea somatu daiteke. Hala ere bidea galtzekotan berriz ere erreferentzia argiko puntura itzuli, bertzelakoan posible liteke zenbaitetan horma edo amildegietara iristea eta zailtasun galantak topatzea. Traka eramateak lagungarria izan daiteke ere.

 Bidea bertan utzi
 Bertatik nator
 eta hemendik sartu beharra dut
 Aurreneko haitzak eta bidea topatu beharra.
Ertz honek, arestian aipatu bezala ederra oso da pinuek eta gainontzeko landareak sortzen duten kontrastea dela eta. Ez da bide oso ibilia eta normalean jenderik gabekoa. Ez da beharrezkoa sokarik eramatea, ez dago gailurretik aurrerako tartean bezala kordarekin pasabiderik, baina gorako bideak bere zailtasunak ditu. Zenbait tontor era bat aereo edo estraplomatuetara igotzeko aukera eskaintzen dit. Igoera osoan zehar paisai bereziak eta argazki ederrak egiteko beta izango dut. Eremu batzuk natur gune babestuak dira era, bere mikrolandaredia dela eta. Honek paisai berezi batetan zehar gora egiten dudalaren isla da.
Igoeran bi edo hiru gailurtxo bisitatuko ditut. Pausu batzuk destrepe ederrekoak eta zenbait igoera plaken bitartez egindo ditut.
Oro har ederra oso, esperientzia galanta eta berezia.
Eta azalpenik gabe, igoerako argazki sorta ederra eskaintzen dizuet, zuek ere paisai hauetaz goxatu ahal izateko.
























































Eta azkenean Aguilles de Saint Aguedaren gailurrera iritsiko naiz.




 Gailurrera iristsi eta bide normaletik igo diren bi bikoterekin topo egingo dut.


 Atsedenalditxo baten ostean eta paisaietaz goxatu eta gero jaitsierarekin hasi beharra. Horretarako bide normalak, tximinia edo bi gailur nagusien arteko hormen arteko pasabidera hurbildu beharko naiz.

Apur bat beherago soka bat dago plaka baten igoera edo jaitsiera laguntzeko.
Bidea estua da baina markatuagoa da alde honetan, normala denez.

 Aguilleseko gailurra bertze aldetik ikusita. Eskuin aldeko haitza da gailur nagusia, eta bien arteko pasabidea tximinia.
 Ibilitako hego ertza ikusgai.


Mendi-lepo batetara iritsi, bertan harriz osaturiko monumentutxo bat dago.
Bertatik, gaurkoan ezker aldetik laburbidea hartzea erabaki dut. Jaitsiera ez da ona eta gailera oso malkartsua, baina presa dut bazkaria prestatu beharra dut eta.


Azkenean bide normalera irten eta ezkerretik jaitsierarekin jarraituko dut.


Beherago, ertzaren hasieran, borda edo korta zahar baten aurriak daude.

Handik gutxira igoerako bidegurutzera iritsi eta pistara irtengo naiz.
Tren bideetara iristean, azpitik dagoen urarako tuneletik bidea laburtzeko asmoz igaroko naiz.


Azkenean Benicasimera iritsi, eta bertatik kanpinera bazkaria prestatzera.
Ibilbide ederra oso, eta nola ez ba, urtea hasteko modurik egokiena.