Ibilbide honetako berezitasun nabarmenena, Aturriko bokalaren inguruan Atlantikwallkeko aztarnak dira. Bertan topatuko dugu Bigarren Mundu Gerran alemandarrek osaturiko gotorleku eta defentsa edo hormako eredu berezienetariko bat, 'Hochleitstand' "Barbara" edo S 487a. Eraikin altua eta behatzeko eta Aturriko sarrera kontrolpean izateko. Bere inguruan bunker ezberdinez osaturiko egitura ere ikusgai izango dugu.
Ibilbide laua eta 32 kilometro ingurukoa.
Ibilbidearen xehetasunak wikilocen
Ibilbidearen xehetasunak wikilocen
Powered by Wikiloc
Ibilbideko bideotxoa:
Ibilbidea
Labenne Oceaneko kanpinetik irtengo naiz.
Bidegorrira iritsi eta ezkerreko aldetik Labenne Oceaneko hondartza aldera jo.Errepidera iritsi, zeharkatu eta zuzenean doan bidegorritik jarraitu.
Aurrerago zurezko zubi bat topatuko dut, bihurgune batean. Le Boudeigai kanala zeharkatu eta zuzen jarraitu.
L´Anguilleri kanalaren gaineko zubi berria igaro beharko dut.
Ondres hondartzara doan errepidera iritsiko gara eta eskuin aldera, hondartzarantz doan norantza segituko dut metro batzutan zehar.
Apur bat aurrerago, errotonda baten ostean, errepidea zeharkatu eta hondartzara joan ordez, bidegorritik segi.
Bertan bizikletak alokairuan dagoen dendatxo bat dago.
Berriz ere basoan murgildu eta kilometro baten ostean errepidera iritsiko gara. Puntu honetan errepidea zeharkatu eta bertze aldetik, tren bidearen aldamenetik doan bidegorritik ibiliko naiz.
Errepidea tentuz zeharkatu.Aurrerago, eta bertze errotonda batetara iritsi aurretik, errepidearen bertze aldera pasa beharko naiz.
Basoan murgilduko naiz zuzenean doan pistatik. Aurrerago bidegurutze bat izango da eta ezkerreko norantza jarraituz,
aintzira baten aldamenetik igaroko naiz.
Tarnoseko hondartzen aparkalekura iritsiko naiz.
Errotonda inguratu
eta basotik zuzen doan bidegorritik jarraitu.
Bidetik dunak ikusgai eta militarrek erabilitako eremuan gaudenez ezin gehiegi bertatik barneratu.
Kilometro batzuren ondoren errepide bidegurutze batera iritsiko naiz. Bertan eskuinetik aldapan gora duna gainditzera zuzenduko naiz.
Aldaparen ostean, beherat egin eta hondartzara iritsiko naiz. Errepide zaharra eskuinerantz badoan arren, nik ezkerreko norantza segituko dut Aturriren bokalera gerturatzeko.
Inguru honetan blokhaus aunitz topatuko ditugu. Kontzentrazio ederra eraiki zuten bertan, kontutan izanda Aturri ibaiaren bokala zabala dela eta hondartzak ere lurreratze baterako onak zirela. Webgune HONETAN mota eta eredu ezberdinen informazioa biltzen da.Adurreko bokaleko dikea
Errepidea utzi eta ezkerreko errepide zaharretik abiatu.
Halako informazioa irakurri daiteke bunkersite webgunean:
Konplexuko bereziena S 487a da. Bokala bisitatu ostean bertara gerturatuko naiz.
Hondartzaren aldamenetik eta arearen gainetik ibiltzea erraza ez den arren, aurrera segitzerik dago.
Azkenean bokalera eramaten duen errepidera iritsi eta eskuinetik itsasorantz barneratuko naiz.
Aturri ibaiaren bokalaren aldamenean hondartza txiki hau dago.
Kai-muturrera iritsi eta bertan bizikleta utzi eta gora igoko naiz argazki batzuk ateratzera.
Barraderaren ikuspegia eta Aturri ibaiaren bokala.
Bidart herria
Bokala
Bokala utzi eta arean barna S 487 bisitatzera hurbilduko naiz. Aurrerago jarraituta errepidez gerturatzerik dago baina gaurkoan aretik bizikletaz iristen ahaleginduko naiz. Ezinezkoa suertatu zait eta zatitxo batzuk txirrindula bultzatzen bete beharko ditut.
Barbara edo 'Hochleitstand' S 487.
Industria gunera zuzendu eta errepide zaharrera iristerakoan, ezkerretik segi.
Itzultzeko bidea, etortzeko erabilitako bidegorri bera izango da.
Itzultzeko bidea, etortzeko erabilitako bidegorri bera izango da.