2023(e)ko abuztuaren 29(a), asteartea

Purujosatik ibilbide zirkularra

Purujosatik ibilbide zirkularra barranco Valcongostotik igo eta barranco Cuartúnetik eta De la Virgenetik jaitsiz eta herria bisitatuz. Ibilbide polita eskualde gutxi ezagutu batetatik. Ibilbidean zehar zenbait troka ezberdinetatik barneratuko gara eta aurrenekotik, hots, Congostotik ura jaisten da beraz ibilbidea osatzeko bermatu aurreko egunetan ekaitzik edo elurra urtzerik ez dela izan, bertzela eragozpenak izan daitezke troka horren zati estuenak garaitzeko.Eremu honetan natura izango dugu nagusi, bereziki hegaztiak ikusgai direlako eta bertze puntu batzuetan garai bateko nekazari eta artzaien bizitokiak ezagutzerik ditugulako, borda eta kobak.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria.

Purujosako troken ibilbidea

Ibilbidea 3 D formatuan trokak ikusi ahal izateko:

Altimetria
Gaur goizean goiz abiatuko naiz ibilbidea burutzeko asmoz. Neguan gaude eta eguna benetan hotza dela eta hasierako zatian behintzat ez dut eguzkia ikusiko. Aurrerago ikusgai izango da tenperatura baxuen zenbait lekuko.
Purujosako autokarabanentzako aparkalekua
Errepidean izango da ibilbidearen hasiera eta tarte batez errepidetik beherantz ibili beharko da, beraz kontuz izan, nahiz eta trafiko urriko errepidea izan, nahiko estua da.
Errepidetik beherantz jarraitu
Purujosa Aranda eskualdean dago, Isuela ibaiaren erriberan, jaiotzetik oso gertu, Moncayoren inguruan. Aragoiko azken herria da Soriako lurretara iritsi aurretik, eta udalerriaren zati handi bat Moncayoko Parke Naturaleko gune babestuaren barruan dago. Deigarria da biztanleriaren silueta, haitzaren harkaitzekin nahasten baita, Aragoiko geografiako estanpa ederrenetako bat sortuz.
Kaleak lurraren erliebetara egokitzen dira, hirigintza musulmana jarraituz. Izan ere, lekua bereber tribu batek sortu zuen VIII. mendean, ondoko Oseja kokalekuan bezala. Etxe guztiek eraikuntza-teknika bera dute: harlangaitzezko horma lodiak, altuera txikia eta paretan irekidura gutxi, eguraldi txarra saihesteko.

Eguzkia Purujosako herria argitzen du
Metro gutxi batzu aurrerago Barranco del Cuartal o de la Virgenera iritsiko gara. Itzuleran troka honen azken partetik ibiliko naiz baina gaurkoan Congostotik izango dut igoera.
Barranco del Cuartal o de la Virgen

Apur bat gehiago errepidetik jaitsi eta bihurgune batetara iristean Barranco Valcongostora iritsiko naiz. Bertan errepidea utzi eta trokarantz bideratuko naiz. Ikusgai da aurrekoan ez bezala gaurkoan ura jaisten dela troka honetatik beraz kontuz ibili beharko dut hainbatetan errekatxoa zeharkatu beharko delako. Estimatu eta gomendatu egiten da mandiko bastoiak eramatea, bere laguntzarekin hobeto gaindituko dudalako errekatxoa.
Barranco Valgongosto

Trokaren hasiera

Barranco Angostoko fauna eta landarediaz:
Amildegiaren inguruan hegazti-espezie ugari ikus daitezke, batez ere harrapariak, hala nola sai arrea edo belatz zuria. Bertan dauden beste espezie batzuk hegazkin arruntak eta harkaitz-hegazkinak, errege-sorburua eta belatxinga mokogorria dira. Ugaztunen artean orkatza nabarmentzen da. Anfibioen eta narrastien fauna apoak eta ur-sugeak irudikatzen dute. Ibaiari eusten dioten pareten mehartasunak eta bertikaltasunak ez dute ibaiertzeko landarediaren garapena ahalbidetzen, alubioi-haizemailetik gertu dauden eremuetan izan ezik, bai eta Isuelako bokalearen inguruan ere, zuhaixka-komunitateak, ihiak eta orla espinoso bat baitaude, sastraka nagusi dela.
Troka edo arroilaren horma altuak
Aipatu bezala etengabe aritu beharra dago errekatxoa alde batetik bertzera garaitzen eta hauxe izango da eguneko aurreneko aldia.
Errekatxoa

Trokan barneratzean paretak altuagoak dirudite eta isiltasun honekin hegaztiak ikuteko aukera izaten da.
Arroilaren haitzak

Saia
Aurrera egin ahala, troka edo arroila estutzen doa eta segituan estugune batetan murgildu beharko da. Errekatxoa ez darama ura gehiegirik eta tarteka harriak ageri dira uraren gainetik edo eta ertzeetatik ere aurre egiterik dago.
Troka estutu egiten da arroila batean bilakatuz

Troka

Troka
Troka edo arroila asko estutu egiten da eta zenbait tokitan metro gutxi batzutako zabalera bertzerik ez du. Horietatik harriz harriz eta makiletaz baliatu aurrera egingo dut. Ura oso hotza dago, kanpoko tenperatura ere eta tentuz ibili beharra dago oinak buzti nahi ez badira.
Arroila
Argazki haueta ikusterik dago zergatik ibilbidea egin aurretik uraren maila kontutan izan behar den. Ez dut pentsatu nahi zer izan daitekeen ekaitza bat bertan pairatzea.
Pasrte estuak

Zati estuaren puntu batean tenperatura zein den jabetzeko adibideak izango ditut. Ertzeetako landare eta adarrak hormaz inguraturik daude eta.
Landareetan horma geruza ederra ageri da

Horma nonahi

Izotzaz inguraturik
Arroila estua izaten jarraitzen baduen arren, bidetxo bat topatzerik izango da zenbait tarteetan, bertzeetan aldiz, alde batetik bertzera eta uraren gainetik ibili beharko da.
Trokan landaredi oparoa

Horma

Halako batean telefonoa uretara eroriko zait baina agudo atera eta uraren tenperaturarekin, gezurra iruditu arren oraindik martxan da. Hori bai eskukoa ere sartu behar izan dut uretan eta buztita zegoenez, kendu eta motxilan eskegi dut. Handik gutxira zaratatxo bat entzuten nuen eta eskukoa hormatuta izatean motxilarekin jotzean sortutako soinua zen.
Izotza

Belar izoztuak
Aurrerago arroila apurtxo bat gehiago zabaltzen doa eta bidetxo bat topatuko dut.
Arroila
Baina segituan berriz ere hormak gerturatu egiten dira eta berriz ere komeriak izango ditut aurrera joateko.
Troka

Azkenean troka zabalduko da eta goiko paretetan eguzkia ikusgai izango dut, nahiz eta oraindik itzaletik ibili eta hotz ikaragarria egin.


Belar izoztuak

Izotza gehiago
Azkenean harantxoa zabalduko da Hoya Barrán troka bertan elkartzen delako. Puntu honetan ezkerretik eta bigarren trokatik gora abiatzen den bidetik jarraituko dut.
Hoya Barrán eta Barranco Valgongosto elkartzen diren puntua
Bi troka elkartzen diren tokian, ezkerretik gora Hoya Barránetik jarraituko dut.
Hoya Barránetik gora

Bidegurutzean konturatuko naiz bastoiak, erreka zeharkatzeko hainbatetan erabili ditudanak, tenperatura hotzen lekuko direla ere. Arrigarria den arren, bastoiak hormaz inguraturik dira, hau xelebrekeria, inoiz gertatu ez zaidana. Neguan eta elurretan inoiz ez ditut honela bastoiak ikusi izan.
Bastoiak ere hormatu dira
Bide eroso batetarik troka honetatik gora jarraituko dut.
Hoya Barrán

Hoya Barrán
Goiko partean aintziratxo batetara iritsiko naiz eta bertatik pista batetara atera ere.
Aintziratxoa
Pistara iritsi eta ezker aldetik beherantz jarraituko dut.
Pistara atera eta ezkerretatik

Peña del Tolmo de la Cina
GR 90 edo Sendero Ibérico zaragozanora atera naiz. Ibilbide Handi honen informazioa Bertan.
GR 90
Aurrerago mendilepo batetara iritsiko naiz. Puntu horretan pista utziko dut, nahiz eta hau laburbide bat izan eta zuzenean Cuartúm trokara jaitsi.
Mendilepoa
Baina eremu honetako artzaien etxolak ikustera joatea erabaki dut eta horretarako eskuin aldetik borden aldera bideratuko naiz. Zati hau ez dago oso garbia, lanbide erdi galduaren lekuko. Sasi eta ereintzeko terraza batzuk topatuko ditut tartean, baina komeria gehiegirik gabe bordetara iritsiko naiz.
Mendilepotik eskuin magaletik bordetara

Eskuinetik jo

Haitzen zubi bat ikusgai

Borda zaharren aurriak

Borda zaharrak

Borden goiko partean pista bat dago eta hau ezkerretik jarraituko dut.
Pistatik ezkerretik beherantz

Cerro Gordo
Azkenean bertze pista batekin bat egingo du. Baina metro gutxi gorago mendilepo bat dago eta hara joko dut, eguzkitan atsedena hartzeko eta bazkaltzeko. Goizeko tenperaturarekin alderatuz, oraingoan karibean bai nego dirudi.
Mendilepoa

Zutoina

Cuartún borda zaharrak

Aldameneko haitzak


Pistara itzuli eta Cuartún aldera jaisten hasi
Pistatik Cuartún troka estutzen hasten den puntura iritsiko naiz. Bertan pista utzi eta trokan barneratzen den bidea hartuko dut, eskuinetik.
Cuartún trokan eskuinetik barneratu

Zutoina


Metro batzuk jaisten hasi eta ezker aldean, apur bat gorago Cuartúneko koba dago. Hara igoko naiz koba, aterpe, ikuilu bitxi hau bisitatzeko.
Cuartún koba

Cuartún koba

Cuartún koba

Cuartún koba

Cuartún koba

Cuartún kobako eraikinak

Cuartún koba

Cuartún koba

Cuartún koba

Cuartún koba

Cuartún koba

Cuartún koba

Cuartún koba

Cuartún kobako borda

Cuartún koba
Koba bisitatu ondoren berriz trokara itzuli eta ezkerretik bidexka batetarik trokatik jaisten jarraituko dut.
Cuartún Troka
Azkenean Barranco del Cuartal edo de la Virgenera iritsiko naiz. Bertatik ezkerretik, Purujosara hurbiltzeko.
Trokak ekartzen diren tokia

Cuatúmeko trokaren bukaera

Barranco del Cuartal edo de la Virgen

Oroigarria

Oroigarria Barranco del Cuartal edo de la Virgenean

Barranco del Cuartal edo de la Virgen

Purujosa Barranco del Cuartal edo de la Virgenetik

Borden aurriak
Purujosa herriko azpiko aldera iritsi eta eskuinetik bidetxo bat herrira igotzeko ageri denez, bertatik jarraituko dut troka utziz.
Bidetxoa eskuinetik herrira igotzeko

Aldaparen erdi aldean korta eta borda zaharren aurriak ikusgai dira.

Borda koba aterpeak

Barranco del Cuartal edo de la Virgen
Azkenean herrira iritsiko naiz eta eskuin aldean, amildegiaren gainean baseliza ikusgai dago. Eskuin aldetik dagoen karrika estu eta eder batetatik hara bideratuko naiz.
Constantin baseliza
Herriaren inguruan baseliza bat dago Konstantingo Ama Birjinari eskainitako kobazulo batean. Izen hau, Konstantino enperadorea bera ermita honen babesle bezala kokatzen duen tradizioari zor zaio. Bere birjina eseriaren irudia, egurrez zizelkatua, XIII. mendeko erromaniko estilokoa da.
Informazio ohola

Constantin baseliza

Constantin baseliza

Constantin baselizaren behatokia

Constantin baseliza

Constantin baseliza

Constantin baselizaren kanpaia

Constantin baseliza
Bide beretik atzera jo eta herriko karriketara gerturatuko naiz. Edonondik ikuspegi ederrak eta estrategikoak dira troken gainetik eta oraingoan Isuela haranera.
Purujosako kale bat
Herrirako ibilgailuen sarbidea zaila da, eta kale nagusitik baino ezin da egin; izan ere, kale estuak, desnibelera egokitzeko, eskaileraz eta zokoz beteta daude. Herri honetan San Salbador parrokia-eliza ere ez da gainerako eraikuntzen gainetik nabarmentzen da, kanpai gorputzak eta ezkaratzak bakarrik hautematen baitute kanpoaldea. Jatorriz erromanikoa zen. Oinplano angeluzuzena du eta kanoi zorrotzeko gangaz estalita dago.
San Salvador eliza
Karrika horretatik San Salvador elizara iritsiko naiz eta ondoren herriko karrika estuetatik goiko parteko behatokietara bideratuko naiz, herria ezagutzeko asmoz.
San Salvador eliza

Behatokia Isuela haranera

Informazio ohola
Purujosa herriaren inguruko informazio gehiago ezagutu nahi bada, bertako baten BLOGa bisitatu.
Purujosa
Goiko behatokia hondartza geologiko batetan dago.
Behatokia

Purujosa

Barranco del Cuartal edo de la Virgen

Azkenean bertze behatoki eta sasi plazatxo batetara iritsiko naiz.
Behatokia

Behatokia
Herria bisitatu eta gero, berriz ere Isuela errekara edo herriaren azpiko aparkalekura itzuliko naiz, ibilbideari amaiera emanik. Benetan berezia suertatu da gaurko txangoa.