Cariño herria ezagutzeko buruturiko ibilbidea. Hondartzako aparkalekutik abiatuko gara, polikirolekuan bertan dagoena.
Hondartza eta errekatxoaren artean dagoen pasealekutik itsasorantz bideratuko gara aurrenik.
|
Panoramika espigoitik |
Bertatik herria eta hondartzak ikusi ondoren, gure aldameneko hondartzara jaitsiko gara eta bertatik labarretara bideratu.
|
Labarrak hondartzatik |
Hondartza are finekoa da eta bainatzeko aukera izango dugu arratsaldean.
|
Labarretatik Estaca de Bares lurmuturra aldera |
Labarretatik ikusgai dugun azken puntua Punta do Serron da, eta bere gibeletik Ortigueirako itsaz adarra dago.
|
Punta do Serron |
Inguruko dunetako landaredia kuriosoa da. Eremu bitxia duna hauena.
|
Dunen landaredia |
|
Dunen landaredia |
Gauean hondartzara berriz ere gerturatuko naiz, espigoitik argazki batzuk ateratzeko.
|
Hondartza eta itsaz adarra gauean |
|
Gaueko argazkia |
Hondartzara iristeko zurezko pasarela ezberdin batzuk aurkituko ditugu, dunak garaitzen laguntzen dutenak. Dunen eremu honetan padura zatitxo bat egon daiteke marea goretan.
|
Oinezkoentzako pasealekua |
|
Dunak |
|
Azken dunaren ostean hondartza |
|
Dunak eta labarrak |
|
Basteira hondartza |
Basteira hondartzatik pasatzen jarraituko dugu labarretara iritsi arte.
|
Basteiro hondartza |
Goizean marea baxua topatuko dugunez, labarren beheko partetik Punta do Serrónera gerturatzen ahaleginduko gara.
|
Labarrak |
Kontuz eta azkeneko tartean oraindik tentu gehiago ibiliz, itsasoak aukera eskaintzen duen puntura arte iritsiko gara.
|
Labarrak |
|
Labarretako oinezkoentzako azken puntua |
Labarretatik gehiago aurrera egiterik ez denean, agudo itzuliko gara hondartzara, marea igotzen hasia da eta.
|
Cariño labarretik |
|
Labarretatik |
Hondartzara iritsi eta topatuko dugun aurreneko paseolekutik barruko aldera joko dugu.
|
Dunen arteko bidea |
Dunetatik karrika batetara aterako gara.
a
|
Dunetako landareak |
Pista horretatik herrirantz joko dugu.
|
Pistatik herrira |
Herrira eta aparkalekura iritsi aurretik harrizko zubi zahar bat ikusgai izango dugu.
|
Zubia |
Hortik itsaz pasioa jarraituko dugu A Concha hondartzara iristeko.
|
A Concha hondartza |
|
A Concha hondartza |
Aurrerago turismo bulegora iritsiko gara non herriko informazio eta plano bat eskuratu dugu.
|
Turismo bulegoa |
Bertatik portua ezagutzera joango gara.
|
Porturako bidea |
|
Cariñoko portua |
|
Labarrak portutik |
Berriz portutik irten eta eskuinetik karrika batetarik herriko goiko aldera bideratuko gara.
|
Karrikatik gora |
Kale batzuetatik Punta do Castrora igoko gara. Bertan ikuspegi zabalak izateaz gain, garai bateko Castro bat egondako eremura joko dugu.
|
Punta do Castro |
|
Punta do Castro |
|
Punta do Castroko behatokia |
|
Punta do Xoana |
Berriz herriko kaleetara atera eta oraingoan Rua Antica karrikako behatokira gerturatuko gara.
|
Rua Anticako behatokia |
|
Rua Anticako behatokia |
|
Behatokia |
Berriz atzera jo eta bertze behatoki batetara gerturatuko gara, oraingoan depositoen ingurukora.
|
Bertze behatokitik |
Azkenik herriko goiko kaletik aurrera jarraituko dugu hilerri inguruan dagoen bertze behatokia bisitatzeko. Hori baino lehenago Praia Mallorquinerako jaitsierako aldapara joko dugu.
|
Herriko etxeak |
Azkenik hilerriaren karrikan, eta hondartzaren gainean dagoen behatokira gerturatuko gara.
|
Behatokia |
|
Hilerrira |
Centeas kaletik beherantz joko dugu plaza batetara iristeko. Plaza Marina Española izenekoa.
|
Plazako eskultura |
|
Plaza |
Handik errepidera jaitsiko gara eta Cariñoko biltegi historikoen gunera joko dugu.
|
Lonjak |
Eraikin industrial berritu hauetatik berriz itsaz paseora edo Bakearen etorbiera eta hondartzatik abia puntura itzuli.
Inguruan egun bateko bisitaren proposamen honetak, Ortegal lurmuturra bisitatuko dugu, handik itzuli eta Herbeiraseko behatoki eta mendietarako errepidea hartuz, labar altu hauetako bisitetaz gozatu eta azkenik San Andrés de Teixeidoko santutegi ospetsua bisitatu.
|
Ortegal lurmuturra |
|
Panoramika Ortegal lurmuturrean |
|
Panoramika Ortegal lurmuturrean |
|
Panoramika Ortegal lurmuturrean |
|
Herbeirako behatokitik |
|
Herbeirako behatokitik |
|
San Andres de Teixeido santutegia |
|
San Andres de Teixeido santutegia |