2024(e)ko martxoaren 30(a), larunbata

Goñitik Peña Blanca zirkularra

Urtea ongi hasteko ibilbidetxo bat. Goñi herritik abiaturik, San Miguel Baselizara igo eta handik Trekuko trikuharria bisitatu ondoren Elordia mendira igo, Andiaren bertze aldera jotzeko eta Peña Blanca mendia bisitatuz. Itzulera zirkularra egiteko asmoz, Treku mendira igo eta borda zaharretatik herrira jaitsiz. 

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilideko bideoa: 

Ibilbidea eta Altimetria

Ibilbidea
Ibilbidea 3 D formatuan ikusgai

Atimetria

Urtarrilaren batean eta bazkaltzeko gosea egiteko asmoz, Goñiherrira gerturatuko naiz handik ibilbide zirkular bat egiteko. Hiru tontor ezberdinak bisitatuz.

Goñi herriko eliza berria
Plazan kotxea utzi eta eliza berrira joko dut, hango karrikatik eliza zaharraren oin aldera bideratzeko.
Goñiko eliza zaharra

Eliza erromanikoaren buru aldea
Eliza zaharreko burualdearen gibelean, ezkerretara abiatzen den pista hartu beharko da.
Pistaren hasiera berritu dute
Aurrerago metalezko ate bat gainditu beharko dugu pista zaharretik jarraitzeko.
Atea
Atea berriz ere itxi, inguruan azienda ibiltzen bai da.
Behiak

Aurrerago hesi bat topatuko dugu. Hau gainditu eta zuzen jarraitu baina eskuineko magaletik, gorago pistara ateratzeko.
Hesia

Egun hodeitsua

Sarbilen gainean argi izpiak


Pistara atera eta ezkerretik igotzen jarraitu San Miguel baselizara iristeko.
Pistatik igotzen jarraitu

San Miguel baseliza

San Miguel baseliza
Pistatik igotzen jarraitu mendi lepora iristeko eta han, langa gainditu eta eskuinetik igotzen jarraitu hesiaren aldamenetik.
Langa gainditu eta eskuinetik hesiaen aldamenetik segi
Basotik segi
Basotik atera eta pistatxo honetara iritsi, eskuinetik igotzen jarraitzeko.
Eskuinetik igo
Eremu honetatik Iruñerri aldera eta Sarbil eta Andia ikusgai ditugu.
Panoramika Treku trikuharritik
Treku trikuharria bisitatzera apurtxo bat desbideratuko naiz, Elordia mendira igo aurretik.
Trekua trikuharria
Mendi lepora atera eta ezkerretik Elordia mendi tontorrera gerturatuko naiz.
Elordia mendia

Treku Elordiatik

Beriain Elordiatik

Andia aldera

Elordiatik mendi lepora itzuli eta ezkerretik hesian dagoen atakaraino jaitsiko naiz.
Hesia eta ataka eta gibelean Peña Blanca

Lizarragako mendatetik datorren pistara atera eta hau gurutzatuko dut Peña Blanca mendiko magaletik gora egiteko.
Pista eta Peña Blanca

Paisai karstikoan kobak eta aterpe naturalak

Paisai karstikoa
Poliki poliki eta zenbait dolina gainditurik Peña Blancako tontorrera gerturatuko naiz.
Andia

Peña Blanca eta Beriain

Buzoia

Panoramika Peña Blancatik
Peña Blancaren bertze magaletik jaitsiko naiz, berriz ere pistara ateratzeko baino beheko partean harantxo txikitxo kurioso bat dago Fuente fríako urmaelaren azpian. Bertan errekatxo txiki batek meandro txikitxoak sortzen ditu eta daraman ura leze batetara isuritzen du.
Harantxoa
Ura lezera isurtzen da

Lezea
Berriz ere pistara atera, Zuloa urmaelera, eta hara iritsik aurretik hesi bat gainditu beharko da.
Hesia
Zuloa baltsa
Eta Zuloa baltsa inguratuz, Treku mendiko magalera bideratuko naiz, handik tontorrera iristeko.
Beriain Trekutik
Treku tontorrean hesia dago
Trekuko erpin geodesikoa eta buzoia

Buzoia
Eguna hotz eta haizetsua dagoenez, agudo hego aldera jaitsiko naiz eta borda zaharretan babestuago, hamaiketakoa hartuko dut.
Panoramika Trekutik

Panoramika Trekutik

Borda zaharrak
Bordak

Borden aurriak

Borden aurriak
Aurriak
Hesiaren aldameneteik zuzen jaisten jarraitu beharko da tarte batez, gerora, eskuin aldetik basorantz doan bidea hartzeko.
Treku
Eskuinetik basorako bidea kahirn batzuekin adierazita dago, baina tentuz ibili bertzela erraz gainditu daiteke.
Eskuinetik basorantz
Basoan
Basoan, haizerik gabe eta eguzkia atera delarik, lasaiago ibiltzerik izango dut.
Basoa

Basoa

Bidearen aldamenean bertze leze bat ikusgai dago.
Lezea

Lezea
Eta beherago borda zahar batzuen aurriak ere ditugu.
Borden aurriak
Bidea zabalduz doa eta jaitsiera errazten du. Aurrerago zelai batzuen aldamenean, bidegurutze bat izango dugu. Eskuinetik jo beharko dugu igoerako pistara ateratzeko.
Bidegurutzean eskuinera
Segituan metalezko ate bat topatuko dugu, hau gainditu eta pistatik apur bat segi, ezkerretik desbideratuz pistara iristeko.
Atea
Pistara atera eta ezkerretik Goñi herrira jaitsiko naiz, urte berriko ibilbideari amaiera emanik.

Urteko aurreneko bazkarirako gosea egin dut eta gorputza garbitu ere.