2024(e)ko apirilaren 2(a), asteartea

Albiatik Irumugarrieta zirkularra

Albiatik abiatuta Irumugarrietara ibilbide zirkularra. 14 kilometro baino luzeagoko ibilbide honetan, 600 metroko desnibela burutu beharko dugu eta bidean Irumugarrieta eta Zeontza tontorrak bisitatzeaz gain, Aralarreko trikuharri ezberdinak bisitatzeko aukera izango dugu, Hasieran Albiakoa eta ondoren Obionetako bi eredu ederrak, Paisai karstikoan, dolinak, haitzak eta baso trinkoko eremuak ikusgai izango ditugu.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen.

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria

Ibilbide zirkularra Aralarretik
Ibilbidea 3 D formatuan ikusgai:

Altimetria
Albiako zelaietara gerturatuko gara, hantxe dagoen aparkaleku zabalean kotxea uzteko eta ibilbidearekin hasteko, Urtarrileko egun eguzkitsu eta hotz honetan ibilbide hau osatzeko aukera ona dugu, bereziki bigarren zatian itzalik ez dagoelako.
Goizean goiz hormaturik daude zelaiak
Motxila eta botak prestatu ondoren gaurko aurren bisita egitera hurbilduko gara. Albiako trihuharria.
Albiako trikuharria

Luis Millanen fitxetatik bildutako deskribapena honal dio: Trikuharria. Muino estu baten erdian dago, eskailburu txiki batean, non belar fina bakarrik hazten den. Tamaina ertain-handiko tumulu bat gordetzen du, 18m-ko diametroa duena, 0,80 m jasotzen ditu hegoaldetik, 1,10 m iparraldetik, 1,20 m ekialdetik eta 1,30 m mendebaldetik. Erdian, 3 lauzaz eta estalkiaz osatutako dolmen-ganbera dago.
1, (S) lauzak 1,60m luze, 1,70m garai eta 0,28m lodi da, 85º-ra begira. Bertan dago.
2, (W) lauza itxiturakoa da, eta 0,95 m luze, 1,40 m garai eta 0,30 m lodi da, 5º-ra begira. Bertan dago.
3, (N) lauzak 1,40 m-ko luzera, 1,20 m-ko altuera eta 0,35 m-ko lodiera ditu, 105º-ra begira. Bertan dago.
Estalki-lauzak 2,30 metroko luzera, 2,20 m-ko zabalera eta 0,35 m-ko lodiera ditu. Desplazatuta eta iparraldeko lauzan etzanda dago. Materiala, lurraren kareharriak.
Trikuharri ezaguna
Errepidearen parean dagoenez, jende askok ezagutzen duen trikuharria da.
Albiako trikuharria

Albiako trikuharria
Trikuharritik atzera joko dugu pistara ateratzeko. eta pista ezkerretik jarraituko dugu. Aurrerago borda baten paretik igaroko garelarik.
Borda
Aurreneko zatian basoan barneratuko gara pista ezberdinen bitartez.
Basoan
Aurrerago bidegurutze batetara iritsiko gara eta zuzeneko pistatik jarraitu beharko dugu.
Zuzen pistatik
Geroago, aldapa igotzen hastean bertze bidegurutze bat izango dugu, oraingoan ere zuzen pista nagusitik igotzen jarraitu, jaitsieran aldiz bertze bidetik etorriko gara.
Zuzen

Hormak egitura bereziak sortzen ditu
Basoan eta pistatik gertu abere-erditegi berezia ikusiko dugu. Kasu honetan metalezko xaflaz osatua.
Abere-erditegia
Eta aurrerago hilarri bat, oroigarri gisa topatuko dugu bidearen bazter batean
Oroigarria
Altuera irabazten goaz eta segituan basoaren goiko partera iritsiko gara. Paisai karstikoa nabaria da bidearen zenbait tokietan.
Gorago zelaietara aterako gara Txorrotxela mendiko magaletan
Eta bertan Bustinza borda topatuko dugu. Eremu honetan historia aurretik artzantza izandako eraginaren lekuko.
Bustinza borda

Bordatik eskuin aldetik igotzen segituko dugu troka batetan sarturik.
Eskuinerantz jo

Troka estuttu egiten den puntuan
Troka gainditu eta zelaiak ageriko dira berriz ere. Bertan ura isuri izaten du urtean zehar, Beloki eta Txorrotxeta mendien arteko trokatxoa estua sortu egiten delako.

Errekatxoa
Errekatxoa gainditu eta goiko partean ageri den mendi lepora zuzendu beharko dugu. Aukeran da eskuinetik Beloki mendira igotzea ere baina gaurkoan Irumugarrieta dugu helmuga.
Beloki mendi lepoa
Mendi lepora iristean Maioak ikusgai izango dugu eta tontor nagusia Irumugarrieta da.
Irumugarrieta mendi lepotik
Aralarreko zelaietara aterako gara eta bertan larre aberatsak ditugu. Harantxo zabala dugu alde batetik Maioak mugatu egiten dutena eta bertzetik Beloki, Txorrotxeta eta Txemine.
Mendi lepoan
Apurtxo bat jaitsi eta Belokiren bertze lepotik datorren pistarekin bat egingo dugu. Ezkerreko aldetik jarraitu beharko dugu.
Pistatik ezkerretara jo

Txorrotxeta eta Txemine
Tarte bat pistatik egin eta gero, bihurgune batean pista utziko dugu Maioetara zuzen jotzeko.
Pista utzi eta zuzen bidetik segi
Bide honek Maioetan barneratuko gaitu eta zenbait dolina eta kareharrizko azelaratzeen bitartez altuera irabaziz joango gara.
Kareharria nagusituko da hemendik aurrera

Beloki eta pista gibelean
Dolinak Maioetan
Altuera irabaziz jarraituko dugu baina Maioetako tontorretara igo gabe, ezkerreko magaletik aurrera eginik.
Maioetako tontorren altuerara iristean Pirinioak ikusgai izango ditugu.
Maioak eta Pirinioak

Pirinioen xehetasuna
Paisai karstikoa
Beldarregi mendirako bidean Maioetako goiko aldera gerturatuko gara eta bertatik diren ikuspegiak zabal eta ederrak dira.


Bidea harrien artetik

Beldarregitik

Beldarregi

Beldarregi mendian
Beldarregitik Balerdi mendia eta bere erpina ikusteko aukera ona izango da. Maioloetako mendi berezienetarikoa.
Balerdi
Beldarregitik mendi erpinetik gora jarraitu beharko dugu Irumugarrietara iristeko.
Irumugarrietarantz

Belarregi gibelean
Aurrerago hesi bat topatuko dugu. Hau gainditu eta bertatik tontorrera gutxi izango dugu.
Hesia
Belarregi atzean utzi dugu

Pirinioak
Irumugarrietako erpin geodesikoa
Irumugarrietako tontorrera iritsi eta bertan hamaiketakoa hartzeko aukera izango dugu. Mendi hau Maioetako garaiena da eta erdi aldean ez dagoen arren, ikuspegi zabala dugu Maioaetara.
Oakorri eta Balerdi aldera

Aralar, eta gibelean Beriain

Buzoia

Bertze buzoia

Balerdi
Pirinioak

Irumugarrietatik

Hamaiketakoa

Panoramika Irumugarrietatik
Erpin geodesikoa
Haize bolada gogorrak direnez eta hotza nabaria denez, azkar jan eta tontorretik jaistea erabakiko dugu.
Bertze magaletik bidea hartu eta haranerantz jaisten hasiko gara.
Aurrerago hesi bat dago, hau gainditu eta ezkerretik jaisten jarraitu beharko da. Zutoin bat dugu apurtxo bat aurrerago norantzak adierazten dizkigunak.
Hesia

Zutoina
Oraindik Pirinioak ikusteko aukera izango dugu haranera jaitsi aurretik.
Pirinioak

Mugarria

Pirinioak
Haizek bertan jotzen ez duenez, lasaitasunez jaitsiko gara pistara eta ezkerreko norantza jarraituko dugu trikuharri bereziak bisitatzera.

Honela pistatik apirtxo bat eskuinetik desbideratuz, Obionetako trikuharrietara iritsiko gara.
Ipar Obioneta trikuharria
Iparraldeko obioneta
Iparraldeko obioneta. Trikuarri mendi-lepoaren eta Unagako aintziraren artean dagoen bere izeneko belardian dagoen trikuharria. Kareharrizko tumulua, 11 metroko diametroa eta metro 1eko altuera dituena. Ganberaren alboko lau lauzek oinplano angeluzuzeneko ganbera bat markoztatzen dute (1,50 m luze, 1,20 m zabal eta 1,10 m garai). 1916an aurkitu zuen J. M. Barandiaranek. Aurkikuntzak: lau pertsonaren hezur eta hortz zatiak (horietako bat haurrentzakoa), bi sukarri xafla, esekidura-zuloa duten hezurrezko lau plakatxo, harrizko disketea eta punta biko eta sekzio karratuko puntzoi bat.
Ipar Obioneta trikuharria
Luis Millanen deskribapena: Belardi batean dago, larreak eta otadi pixka bat besterik ez dagoen lekuan. Tamaina ertain eta handiko lur eta harriz osatutako tumulu bat gordetzen du, 12 metroko diametroa duena; 0,40 metroko diametroa du hegoaldetik. 0,50 m mendebaldetik, 0,70 m ekialdetik eta 0,80 m iparraldetik. Erdialdean dolmen-ganbera dago; 1,35 m luze eta 1,20 m zabal da, eta 5 lauzaz osatuta dago.
1 (N) lauzak 1,95 m-ko luzera, 1,20 m-ko altuera eta 0,25 m-ko lodiera ditu, 120º-ra begira. Bertan dago.
2. lauzak (E) 0,60m luze, 0,15m garai eta 0,08m lodi da, 28º-ra begira. Bertan dago.
3. lauzak (HE) 0,45m luze, 0,15m garai eta 0,10m lodi da, 108º-ra begira. Bertan dago.
4. lauzak (SW) 0,65m luze, 0,25m zabal eta 0,10m lodi da, 102º aldera begira. Bertan dago.
5 (W) lauzak 1,25 metroko luzera, 0,55 m-ko altuera eta 0,15 m-ko lodiera ditu, 20º-ra begira. Bertan dago. Ixteko lauza da.
Trikuharriaren balizko estalkiaren hondakinak tumuluaren gainean daudela dirudi, bortxatu zutenean suntsitu egin baitzuten. Materiala, lurraren kareharriak.

Ipar Obioneta trikuharria

Ipar Obioneta trikuharria

Hego Obioneta

Hegoaldeko obioneta. Aralar mendilerroan dagoen trikuharria, iparraldeko Obionetatik hegoaldera. Kareharrizko tumulua, 13,70 m-ko diametrokoa eta 2 m-ko altuerakoa. Tumuluaren erdian dauden harlauzek 1,90 luze, 1 metro zabal eta 1,15 metroko altuera duen ganbera bat markoztatzen dute. Tumuluaren gainean etzandako hiru harlauza handi, trikuharriaz estali zutenaren zatiak omen dira. Ganberaren hondoa, tamaina ezberdineko harriekin egindako harriztatua da. 1916an aurkitu zuen J. M. Barandiaranek. Aurkikuntzak: 17 pertsonaren hezurrak eta hortzak; garezurreko hezurrak, egungo euskal burezurren batez bestekoarekin bat datozenak; sukarrizko labankadatxoa; kobrezko gezizko hiru punta (lantzeolada bat, bigarrena hegats-hegatsez eta galburu luzeaz, hirugarrena mihi fin eta luzez eta erronboide-formako galburu batez osatua); hartz hormatuaren letaginak; zeramika zatiak, ebakiak eta edalontziak dituztenak (oinarri laua eta profil argarikoa bata, oinarri laua eta ertza apur bat kurbatua duena bestea, titiburu horizontal bat eta ebakidura-lerro bi dituena bestea).
Hego Obioneta
Hego Obionetan atsedenalditxo bat hartzeko beta izango dugu. Eguzkiak gehiago berotzen du eta estimatu egiten da tontorreko hotzarekin alderatuta.
Obionetatik, pista utzita, errekatxo aldera joko dugu. Kontutan izanik paisai karstikoan gaudela, ez da beti ura jaisten errekatxo honetatik baina gaurkoan apurtxo bat darionez, desagertu egiten den dolina aldera joko dugu, naturak eskaintzen digun kuriositate hau ezagutzera.
Errekatxoa


Hustubidea

Ustubide bi ditugu bertan

Hustubidea


Hustubidea

Bertze hustubidea
Naturak eskaintzen digun bitxikeri hau bisitatu ondoren aldapan gora jarraitu beharko dugu Zeontza menditxora igotzeko.

Zeontza inguruan

Txemine mendia

Zeontzatik

Zeontza
Zeontzatik igaro eta bertze magaletik jaisten hasiko gara, basoan barneratzeko.
Zeontzatik jaisten


Bidea

Mendi lepoan

Harantxo batzuetatik aurrera daramagu bideak. Bidegurutze batean ezker aldera jo beharko dugularik
Ezkerretarako norantza segi
Aurrerago borda batetara iritsiko gara.
Borda
Dolinen artetik goazenez gora behera txikiak izango ditugu.
Borda dolina baten goiko partean dago

Bordaren ostean pista argiago bat hartuko dugu eta bertatik aurrera egingo dugu, basoan murgilduz.
Bide zabaletik
Dolinen artean trokatxo baten bat ere ageri zaigu bidean eta aurrekoan bezala ura jaisten denean bat batean zulo batetik desagertu egiten da.
Bertze hustubide bat





Azkenean igoerako bide zabalagora aterako gara eta bertatik Albiako zelaietara gutxi izango dugu.
Albiarako errepidera ateratzeko metalezko atea.

Ibilbide ederra Aralarreko eremua ezagutzeko. Maiak bisitatuz eta basoa nahiz larrediak zeharkatuz eta hainbat megalitoak ikusiz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina