Iruñatik Iberora bizikletaz Arga ibai ertzeetatik, Zurbau memoriaren gunea ezagutuz. Ibilbide erraza, polita eta Iberoko ur beroak ezagutzeko aukera ematen diguna, gerrako hobi handi baten memoriagunea ezagutzeaz gain.
Iruñatik abiatuko naiz bizikletaz ibilbide erraza osatzeko baina gaurkoan Zurbau menoriaren gunea bisitatuz.
Biurdanara jaitsi eta bertatik Argako ibilbidea hartuko dut, uraren norantza jarraituz.
Miluzeko zubia
Miluze zubiaren azpitik igaroko gara Landabenera iristeko.
Landabenetik aurrera egin eta kotxeen fabrikara iristean egurrezko zubitxo baten bitartez Argaren gaineko zubiraino gerturatuko gara.
Lagunakeko zubia
Arga
Ibaiaren bertze ertzetik jarraituko dugu Eulza azpiko askaltokiraino, bertan eskuinetik jarraituz oinezkoen zubira iritsiko gara, berriz ere Argaren bertze ertzera igarotzeko.
Eulzako zubia
Arga
Bertatik Arazuriko zubi zaharrera iritsiko gara eta han, berriz ere Argaren bertze ertzera igaro eta eskuinetik jarraituko dugu.
Arazuriko zubi zaharra
Arga
Arazuriko zubitik jauregia
Ibai ertze honetatik jarraituko dugu Arazuri herria garaitu arte, eta bertan bertze zubi bat topatuko dugu, Argaren bertze ertzera igarotzeko eta ezkerretik jarraitzeko.
Arazuriko zubi berria
Arga eta Arazuri
Ibai ertze honetatik zurezko zubi berrira iritsiko gara. Zubira igo eta bertze ertzera pasako gara.
Zurezko zubia
Arga
Ertze honetatik Ororbiaren parera arte iritsiko gara. Bertan errepidera atera zubitik herrira gerturatzeko. Zubia amaitu eta eskuinetik ibaira jaisteko bidea topatuko dugu.
Arga Ororbian
Erridetik bertze ertzera joan
Ororbian iturri berezi bat izango dugu.
Iturria
Ertze honetatik jarraituko dugu bertze zubira iritsi arte. Baina zubia hartu ordez, ibai ertzetik abiatzen den bidexka estutik jarraituko dugu Zurbaura iristeko
Hiru Guretzeen Gaineko Hilobiaren memoriala (Ibero)
Oltza Zendean biktima gehien erregistratu zituen hilobia da, non espazio batzuk fusilamenduetarako eta erailketetarako erabili ziren, 1936ko kolpe militarraren ondoren Iruñean jarritako kartzelatze eta atxilotze zentrotiko hurbiltasunagatik. Gaur arte, bederatzi hobi topatu dira, eta haietan, besteak beste, Berbintzanako, Burlatako, Caparrosoko, Larragako, Mélidako, Obanosko, Ondarroako, Iruñeko, Uharte Arakilgo eta Atarrabiako 73 pertsona erail zituzten. 39 pertsonaren gorpuak berreskuratu dira frankismoan zehar gauzatu ziren exhumazioetan, 1978ko exhumazioetan eta azken urteetakoetan.
Zurbau talde memorialistaren laguntzarekin, izu hori guztia ezagutarazteko eta pertsona horien memoria errekuperatzeko hainbat ekintza martxan jarri ditu Oltza Zendeako Udalak. Metalezko monolito batekin, plaka batekin eta QR kode batekin seinalatu da hilobi bakoitza, bertan erail zituzten pertsonen inguruko informazioa emateko; eta memoriaren parke bat sortu da biktima gehien dituen hilobian, Iberoko Hiru Gurutzeen Gaineko hilobian hain zuzen.
Erailketa masiboak izan diren beste toki batzuetan bezala, Iberoko Hiru Gurutzeen Gaineko hilobiaren memoriaguneak galderak egiten dizkio bisitariari, Nafarroak 1936ko estatu kolpearen ondoren bizi izan zuen terrorezko iraganari buruz eta modu diferentean pentsatzea delitu bakar zuten ehunka lagunen kontra egindako garbiketa politikoari buruz.
Bisita burutu eta errepidera aterako gara bertatik Ibero herrira iristeko.
Ibero
Ibero herrian barneratu eta ibai aldera jaitsiko gara, bertan harraska bisitatzeko. Gune honetan ur beroak daude eta maiz jendea bainatzen topatzerik dago. Aukeran bainutxo bat hartzea.
Iberoko harraska
Harraska
Iberoko urak probatu ostean herriko beheko partetik ezkerreko pistatik jarraituko dugu, Argaren gaineko zubira iristeko.
Iberoko zubia
Zubia gainditu eta ezkerretik abiatzen den pistatik joko dugu.
Arga
Oraingoan Zurbaura joan aurretik utzitako zubira iritsiko gara eta bertatik ibaiaren bertze ertzera igaroko gara.
Zurezko zubia
Eta bertatik, bide bera burutuko dugu Iruñara iristeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina