2024(e)ko apirilaren 7(a), igandea

Bizkai Atondotik

Atondo herritik Bizkai mendirako ibilbide laburra. Goiz batean burutzeko moduko txango laburra, Iruñatik gertu eta ikuspegi zabalak eskaintzen duen mendia. Oskiako arroilaren goiko haitzetara gerturatzeko aukera eskaintzen du eta norbaitek bertigorik izatekotan, azken zatia burutu gabe utz dezake.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria

Atondo Bizkai
Ibilbidea 3 D formatuan:

Altimetrian haitzetarako jaitsiera nabarmentzen da

Atondo herrira gerturatuko naiz goizeko ibilbide labur bat burutzera. Gaurkoan Oskiako pasalekuaren gaineko haitzera hurbiltzeko asmoz.

Atondo herria
Atondo herriaren hasieran aparkatu eta karrikatik gora bideratuko naiz Frontoira iritsi arte.
Frontoia
Frontoiaren aldamenean iturria dago. Bertatik kale batetatik gora jarraituko dut errepidea utziz.
Iturria
Karrika honetatik ura biltegira igotzerik dago. Segituan erriko goiko partera iritsiko naiz eta bertatik Txurregi mendia ikusteko aurreneko aukera izango dut.
Herriko goiko karrikatik

Txurregi
Ur biltegira iritsi aurretik ezker aldetik abiatuko da hartu beharreko bidea.
Ezkerretik bidea hartu
Bidegurutzetik gutxira metalezko ate bat izango da hesia gainditzeko. Hau gainditu eta Bizkai magaletik gora jarraitu bide markatu batetatatik.
Hesia
Altuera irabaziz joango naiz eta Txurregi mendia eta Gaztelu aldera dituen haitzak ikusgai izango ditut. Apurtxo bat gorago basoan barneratuko naiz eta ez ditut mendiak ikusterik izango goiko partera iritsi bitarte.
Gaztelu
Gaztelu eta Txurregi

Panoramika basoan sartu aurretik
Inguru honetan azienda aske egoten da eta horregatik bide urrats ezberdinak ageriko dira baina igotzeko bidea nahiko argia da.
Artilea

Aziendak utzitako artilea
Gorago bide zabala utzi beharko dut, ezkerretik gorantz daraman bidea hartzeko. Bertatik goiko aldera iristeko aukera izango da. Kontutan izan goiko partea nahiko malkartsua dela eta puntu batzuetan haitzak nagusitu egiten direla.
Basoa

Baso tarte batetik Artetako iturburua
Baso trikoko eremu malkartsua da bideak zeharkatu egiten duena.
Bidegurutzean

Ezkerretik gora
Goiko partea aldapatsua da eta puntu batzuetan hartxingadi zati batzuk ere zeharkatu beharko dira.
Hartxingadia
Mendi lepora iritsi aurretik haitzen arteko pasartea gainditu beharko da, baina bideak zigi zaga batzuren bitartez, zailtasunik gabe burutuko da.
Goiko haitzak

Mendi lepotik
Tontortxoa mendi lepotik
Mendi lepora iritsi eta ezkerretik aldamenean dagoen mendi tontortxora bideratuko naiz. Bertatik ikuspegi zabalak izango bai dituz Iruñerrirantz. Berez Iruñatik ikusgai den mendia dugu Bizkai.
Tontortxoa

Iruñerria tontortxotik

Haitzen gainean

Olloko harana
Tontortxotik atera eta zelaian barne, ezkerretik Bizkai mendi tontorrera gerturatuko naiz.
Bizkai mendi tontorrerantz

Pirinioak

Pirinioak
Apurtxo bat aurrerago Bizkai mendiko buzoira iritsiko naiz. Bertatik Sakana alderako ikuspegiak izango dira.
Bizkai mendia

Panoramika tontorretik

Bizkai

Buzoia
Mendi oso garaia ez izan arren, estrategikoki kokatuta dagoenez ikuspegi zabalak eskaintzen ditu. Sakana eta Iruñerriaren muga dugu eta beraz bi eskualdeak menperatzen dituen gailurra da. Parean duen Gaztelu mendian kontrolarako dorretxo bat paratu zuten bere garaian, altuera garaiagoa duelako eta ikuspegiak zabalagoak dituelako baina argi da eremu hau ere oso ongi defendatzeko aukera eskaintzen duela. Modu batean naiz bertzean Garañoko gaztelua bien artean kokatu zen.
Pirinio aldera

Panoramika Bizkaitik
Gaurkoan tontor nagusia bisitatzeaz gain, Oskiako pasartea edo arroilaren gaineko haitzera gerturatzeko asmoz etorri naiz. Horretarako mendi erpinetik jarraitu beharko dut, Gaztelu eta Txurregi mendiak erreferentzi gisa izanik.
Gaztelu eta Txurregi

Mendi erpinetik segi
Altuera galtzen joango naiz eta tarteka zuhaitzen artetik ibili beharko da.
Arakil ibaia beheko partean
Haitzera gerturatzean bidea estuagoa eta bi aldeetara amildegi ederra du.
Amildegiak
Haitzaren goiko partera iristeko pasabide estua eta amildegiduna topatuko dut, baina bertigorik ez bada, ez du zailtasun gehiegirik aurrera egiteko.
Pausu estua

Haitzaren goiko partea

Amildegia bi aldeetara
Bukaeran zuhaitz batzuk haitzaren gainean daudenez, ez du altueraren sentzazio gehiegirik ematen. Akaso beheko partetik ikustean somatu daiteke benetako amildegia soilik.
Pasabide estua gainditua

Txurregi eta Gaztelu eta behean Oskia

Erga
Nola ez ba, halako tokietan auntzak topatzeko aukera dago.
Auntzak

Auntzak

Beherko bertze haitz bat
Bisita kurioso honen ostean berriz ere bide beretik igotzen hasiko naiz Bizkai mendiko buzoira iristeko.
Tontorrerako igoera
Tontorretik Pirinioetarako azken argazkia egingo dut, 
Ori mendia
Tontorra garaitu eta igoerako mendi lepora hurbilduko naiz, bertatik jaitsiera malkartsuarekin hasteko.
Txurregi haitzen artean
Berriz ere basoan sartu eta herrirantz bideratu.
Azkenean herrira iristeko eta etxera bazkaltzera itzultzeko aukera izango dut.
Saiak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina