Ekai herrira gerturatuko naiz, Txurregirako igoera ezberdin bat burutzeko asmoarekin. Herriaren hasieran kotxea utzi eta herriko karriketatik gora abiatuko naiz.
Satrustegi mendilerroaren oinean dago, eta muga hauek ditu: iparraldean, Echarren; hegoaldean, Ollo; ekialdean, Urrizola; eta mendebaldean, Zuazu. Lurzatiak batu ondoren (1963): 125 Ha, 22 jabe, 719 lursail lehenago eta 53 geroago. Komunak, 387 Ha. (304 mendi zurgarri, 80 larre) eta propioak, 0,3 Ha.
Jaurerri honetan, Leireko monasterioak (1058) eta Iratxekoak (1210), San Joan ospitalekoak (XIII. mendea) eta Iruñeko katedralak (XIV. mendea) ere hainbat jabetza izan zituzten. Gaztelarrek eraso zioten (1430).
1847an eskola zuen, udal etxean bizi zena; maisuak idazkari lanak egiten zituen aldi berean, eta urtean 1.300 erreal jasotzen zituen. Iruñetik jasotzen zuen posta, ibarreko balijero batetik. XX. mendearen hasieran, landa-kutxa bat hasi zen martxan Ecayn.
San Andres parrokiak XIII. mendearen hasierako eredu protogotikoak jarraitzen ditu, kanoi erdi zorrotzeko nabe angeluzuzenarekin estalia, eta hori ere arku fajoietan eta sarrerako atean islatzen da. Eliza XVII. mende erdialdeko erretaula barrokoa da, oraindik ere arkitektura oso mugatua duena. Aipagarria da, halaber, XV. mendeko Gurutziltzatu gotiko bat, eragin hispaniar-flandestarra duena, eta XVII. mendeko lehen erdiko parrokia-gurutze bat, behe-errenazentista estilokoa.
|
San Andres elizaren atea |
San Andres elizaren inguruan:
Zelaigune batean dago eliza. Oinplano karratuko dorre bat dauka eta lau isurialdeko teilatu batek jartzen dio txapela dorreari. Fatxadaren albo batean teilatutxo batzuk antzematen dira, hainbat altueratan. Herriko etxeen artean batek, arku zabal bat dauka sarreraren beheko aldean, eta lau isurialdeko teilatua.TAGAK: Ekai, Arakil, Navarra, San Andrés Eliza, eliza, San Andrés, zelaigune, harri, dorre, oin karratu, teilatu, isurialde, etxe, arku, mendi, sarrera
|
Iturri eta harraska |
Herriaren goiko partean iturria eta harraska eder bat dago.
|
Iturria |
|
Harraska |
Harraskatik gora jarraituko dut eta herritik ateratzeko langa bat gainditu beharko da. Atea gainditu eta zuzeneko pistatik igotzen jarraitu beharko da igoeran. Itzuleran ezkerreko pistatik bueltatuko garelarik.
|
Pistatik zuzen jarraitu |
|
Zutoina |
Apurtxo bat gorago bidegurutze bat izango da. Oraingoan eskuin edo zuzeneko pistatik igotzen jarraitu beharko delarik.
|
Zuzeneko pistatik igotzen segi |
|
Satrustegiko mendi lerroa |
Gorago metalezko bertze ate bat topatuko dugu. Hau gainditu eta zuzen igotzen jarraitu.
|
Metalezko atea |
Udaberria aurrera doa eta zenbait zuhaitz lorez bete egin dira.
|
Zuhaitzen loreak |
|
Haitzak |
Goiko aldean Mintegiko haitza ikusgai da. Bertara joango gara han dagoen koba aterpea ikusteko.
|
Mintegiko haitza |
Bihurgune batean pista utzi eta ezkerretik Mintegiko haitzarako bidea hartuko dugu. Gero berriz ere pistara jaitsiko garelarik igoerarekin jarraitzeko.
|
Mintegiko haitza |
|
Mintegiko haitza bidegurutzetik |
Bidexka batetatik gora joko dut haitz honetan sorturiko koba aterpea bisitatzeko.
|
Mintegiko koba aterpea |
Igoera malkartsua izan arren, segituan iritsiko naiz kobara.
|
Koba |
|
Koba |
Igoeran zenbait landare berezi ikusgai izango dira.
Goraino igo eta basoaren gainerik kokatu egiten garenez Satrustegiko mendi lerroaren inguruko ikuspegi ederra izango dugu. Baina igoera hau koba aterpea ikusteko denez, gune berezi hau bisitatuko dugu.
Bitxikeri bezala, kobak badu haitz zubi bat. Bertara gerturatu eta Satrustegiko mendi lerroa ikusgai izango da.
|
Haitz zubia |
|
Kobako barneko partetik |
|
Haitz zubia |
Bisita burutu eta berriz ere igoerako bidetik pistara jaitsi beharko dugu.
Pistatik igotzen jarraituko dugu eta altuera irabaztean Mintegiko haitzak itzura ederra hartzen du.
|
Haitzak |
Pista jarraitu eta bertze ate batetara iritsiko gara. Hau gainditu eta zuzeneko pistatik jarraitu beharko da.
|
Atea gainditu |
Pistak mendi lepo batetara eramango gaitu, bertan zelai batzuk daude. Eskuin aldetik gora daraman pista jarraitu beharko dugu.
|
Eskuinek pistatik gorantz jarraitu |
Berriz ere basoan murgilduko gara tarte batez.
Aurrerago bidegurutze bat topatuko dugu. Oraingoan eskuinetik gora igotzen jarraitu beharko da, Txurregi mendiko magaletik gora.
|
Eskuineko bidetik segi |
|
Zuhaizken loreak |
Basoaren goiko partean eskuinetik Txurregi magaletik gora zuzen joko dugu
|
Txurregi bastotik ateratzean |
|
Panoramika basotik ateratzean |
Txurregi mendiko magaleko goiko aldean, bidexka batzuetatik gora jarraituko dugu, eskuin alderak norantza jarraituz altuera irabazten laguntzeko.
|
Gaztelu |
Azkenik Satrustegi mendi lerroko goiko erpinera iritsiko gara eta bertatik, ezker aldetik, Txurregi mendira joko dugu.
|
Txurregi |
|
Txurregi |
|
Satrustegi mendi lerroa Beriainekin |
|
Txuerregitik |
|
Txuerregitik Ollo ibarra |
Mendi erpinetik jarraitu mendi lepora iritsi arte. Eta bertan hasiko da Txurregi mendi magal malkartsuaren jaitsiera.
|
Txurregiko mendi lepoa |
Magal honetatik altuera agudo galdu egiten da eta normalean haizeak astindu egiten du, horregatik sastraka gutxi batzuk bertzerik ez daude magalean.
|
Gaztelu |
Magaletik Ekai herria ikusgai.
|
Ekai |
Gaztelu eta Txurregi mendien arteko mendi lepora iritsi eta bertan hesia gainditu berriz ere bertze magaletik jaisten hasteko.
|
Mendi lepoa |
|
Hesia ezkerretik gainditu |
Bidetik metro gutxi batzuk egin ondoren ezkerretik beherantz jarraitu beharko dugu. Erne bidegurutze honetan bertzela Urrizola aldera jaitsiko gara eta.
|
Ezkerretik magaletik beherantz |
|
Txurregi bidegurutzetik |
Bideak pista batetara aterako gaitu metro gutxi beherago. Pistatik jaisten jarraitzeko.
|
Pista |
Berriz ere basoan barneratuko gara eta eremu heze batetatik.
Olarregiko trokatik behera egingo dugu. Beheko partean bidegutu
|
Bidegurutzean ezkerreko pistatik segi |
Aurrerago soro baten bazterrean dagoen borda batetara iritsiko gara.
|
Borda |
Eta pista jarraituz Ekai herrira iritsiko gara ibilbideari amaiera emanik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina