2024(e)ko maiatzaren 1(a), asteazkena

Almandoz goiko kanaletatik zirkularra

Almandoz herritik abiatuta goiko kanaletatik ibilbide zirkularra. Belate inguruko basoetatik barna buruturiko ibilbide ederra eta ez oso esaguna. Ubidetik buruturiko ibilbidea izanik zenbait tokitan tentuz ibili beharra dago. Almandozeko 1912. urteko zentral hidroelektrikoa hornitzen duen ubidea ezagutzeko aukera eskaintzen digu ibilbide zirkular honek. 18 kilometro pasatxo dituen ibilbidea da.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:
Powered by Wikiloc
Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria

Almandoz goiko kanaletatik zirkularra
Ibilbidea 3 D formatuan ikusgai:

Altimetria

Almandoz herrira igo aurretik aitzineko errepide nagusiaren parean dagoen aparkalekuan kotxea utzi eta gauza guztiak prestatu ondoren askaltokiaren bertze aldean dagoen pistara aterako naiz.

Aparkalekutik Almandozerako bidea
Pistatik beherantz jo eta segituan bidegurutze bat izango dugu. Eskuinetik jarraitu errepide nagusiaren azpitik igaro beharko da eta.
Eskuinetik errepide nagusiaren paretik
Segituan tunel bat topatuko dugu eta bertatik errepide nagusiaren bertze aldera pasako gara.
Errepide nagusiaren azpiko tunela
Pistatik igotzen jarraitu eta ataka batetara iritsiko gara. Hau gainditu eta zuzen jarraitu.
Ataka gainditu

Zuhaitzaren enbor zaharra
Gorago pista bidegurutze batetara aterako gara. Eskuinetik igotzen jarraitu beharko da.
Eskuinetik igotzen segi

Gorago ur biltegi batetara iritsi eta ezkerreko aldetik abiatzen den pista zaharretik jarraitu beharko dugu.
Ur biltegian ezkerreko pista segi
Metro gutxi batzuk aurrerago bertze bidegurutze bat izango dugu. Oraingoan eskuinetik igotzen jarraitu beharko da.
Eskuineko bidetik jarraitu

Gaztainondoak
Pista honek altuera irabaziz doa eta puntu batean behatoki natural bat eskainiko digu.
Behatokitik
Aurrerago bertze bidegurutze batetara iritsiko gara eta oraingoan ezker aldetik igotzen jarraitu beharko dugu.
Ezkerretik igotzen segi
Gorago antena bat dagoen gunera iritsiko gara.
Antena
Berriz ere bertze bidegurutze bat izango dugu aurrerago. Oraintoan ezkerretik igotzen jarraitu ere.
Ezkerreko pistatik igotzen segi
Eta aurrerago aska bat topatuko dugu bidean.
Aska
Aurrerago bertze pisten bidegurutzea izango dugu. Oraingoan zuzen pista zaharrenetik igotzen jarraitu.
Zuzen igotzen segi
Basotik igotzen segi
Panoramika Belate aldera
Aurrerago hesi bat topatuko dugu pistan. Hau gainditu eta eskuin aldeko pistatik jarraitu.
Hesia
Basotik aterako gara eta zelai batzuk dauden tokian bertze pista batetara iritsiko gara. Ezkerretik igotzen jarraitu beharko da.

Ezkerretik pista jarraitu
Aurrerago pista bitan banatuko da. Eskuineko pistatik jarraitu beharra dago.
Eskuineko pistatik jarraitu
Basotik jarraituko dugu eta ez dugu basoa utziko zenbait kilometrotan.
Larrondo menditik jaisten den troka
Lorea
Pistak Sastrako errekatxora eramango gaitu eta bertan errekatxoa jarraitzen hasiko gara
Sastrako errekatxoa
Sastrako errekatxoa
Sastrako errekatxo
Ezkerretik pista utzi eta metro gutxi batzutara iturburu eder bat topatuko dugu. Gaurkoan errekatxo bat isurtzen du.
Iturburua
Iturburu ederra eta emaritsua denez, aukera eskainiko dit argazki batzuk egiteko. Gaurko txangoaren ildo nagusia ura izango da eta. Uraren garrantziaz hausnarketarako bide dugu hau. Eremu honetan burutuko dugun ibilbideak, gure aberastasun honetaz jabetzeko balio izango da.
Iturburuko urak
Iturburuko urak
Iturburuko urak, metro gutxi aurrerago Sastrako errekatxokoekin bat egiten dute eta horregatik toki hau erabili izan zuten ubidearen hasiera eraikitzeko. Horregatik presa bat dago beherago.
Iturburuko urak presarantz


Presa
Presara hurbilduko gara eta eskuin aldean ubidea edo goiko kanaletaren hasiera izango dugu. Gerora jabetuko garen moduan zenbait kilometroko ubidea dugu. Zentraleko langileek mantenu lan bereziak burutu egiten zituzten ubidean konponketak egiteko. Horretarako eskorga bereziak erabiltzen zituzten, non karburua aurreko partean eramateko egitura zuten eta erdiko partean morteroa eramateko eremu handia eta bukaeran belaunak paratzeko egituratxo txikia. Eskorgaren kirtenak aldiz mugikorrak ziren, lana egin behar zutenean eskorgaren barnean desagertarazteko aukera eskaintzen zutelarik. Halako bat Nafarroako Museo Etnologikorako eman ziguten.
Goiko kanaletaren hasiera
Kanaletaren hasiera

Ur gehiegizkoa ateratzeko ubidetxoa

Goiko kanaleta
Hemendik aurrera eta zenbait kilometrotan zehar goiko kanaleta jarraitu beharko dugu. Tarte gutxi batzuetan, tunelak direla eta ezinezkoa izango da kanaletaren goiko partetik ibiltzea.
Gartzaga eta Saioa mendiko magaletatik jaisten diren ur troka guztaik bildu egiten ditu kanaletak. Ingeinieritza obra jakintsuak erabili egiten dira ahalik eta ura gehien biltzeko, batzuk xumeak eta bertze batzuk landuagoak.
Troka batetatik jaisten den ura ubideratzeko lana

Presa xumeak ura biltzeko
Ura ibilbideko ildo nagusia
Kanaletako gaineko bidea, batzutan erabat estalirik topatuko dugu eta bertze batzuetan aldiz hormigoizko piezen gainetik edo ubideko hormetatik ibiliko gara.
Goiko kanaleta basoan barna
Aurrerago aurreneko tunel batetara iritsiko gara eta hortaz, ezker aldetik bidetxo bat jarraitu beharko da haitz hau inguratzeko eta ondoren kanaletara berriz igotzeko.
Aurreneko tunela
Haitza inguratzean behatoki natural batetara iritsiko gara.
Haitzen gaineko behatoki naturala

Behatokitik
Haitzak inguratzeko apurtxo bat jaitsi beharko da eta ondoren basotik kanaletara igo.
Haitzak inguratuz
Berriz ere tunelaren bertze irteera igoko gara, handik kanaleta jarraitzeko.
Tunela
Apurtxo bat aurrerago bertze tunel bat topatuko dugu.
Bigarren tunela
Ezkerreko bidetxotik tunela inguratuko dugu.
Tunela inguratu

Katiliko Harria eta Zokoa mendi magalak
Aurrerago Larraldeko Errekara iritsiko gara. Troka bat denez harantxoaren puntu estuenera gerturatuko gara. Eta bertan, nola ez ba, bertze presatxo bat eta ubidea errekatxoaren gainetik bideratzeko egitura topatuko dugu.
Larraldeko Erreka gaineko pasa lekua eta presa

Larraldeko Erreka, presa eta pasa bidea

Berriz ere goiko kanaleta bertze magaletik
Apurtxo bat aurrerago Larraldeko Errekan sortzen den ur-jauzi bat ikustera jaitsiko naiz.
Larraldeko Errekako ur jauzia
Larraldeko Errekako ur-jauzia
Ur-jauzia
Ur-jauzia
Aurrerago jarraitu eta borda zahar baten aurrien inguruan zelai batetara aterako gara.
Inguruko paisaia

Hodeiak zuhaitzen artean

Borda inguruko zelaiak

Bordaren aurriak
Aurrerago hirugarren tunel batetara iritsiko gara. Oraingoan ere ezker aldetik bidetxo atondu bat izango dugu aurrera jarraitzeko. Mendi magal honetan zehar halako bide prestatu ezberdinak izango ditugu.
Hirugarren tunela
Tunela
Haitza eta tunela inguratzeko bidea ongi prestatuta dago eta segurtasun neurri aproposak ditu.
Haitza inguratu egiten duen bidea
Bide honetatik tunelaren bertze ahora iritsiko gara.
Tunelaren irteera
Goiko kanaleta magaletik jarraitzen du zenbait zigi zaga deskribatuz.
Goiko kanaleta
Kanaleta jarraituz batzutan behatoki natural ezberdinak izango ditugu trokaren gainean.
Haitz ezberdinak
Bideko horma baten xehetasuna
Basoan barne eta magalak inguratuz jarraituko dugu, batzutan goiko kanaleta irekia topatuko dugu eta bertzeetan estalita. Aurrekoetan ezker aldetik aurre eginik eta bertzeetan goitik.
Goiko kanaleta irekitzen den gune batean
Aurrerago Olanberriko errekara iritsiko gara eta bertan trokatxo bat gaindituko dugu.
Olanberriko erreka
Panoramika goiko kanaletatik
Aurrerago goiko kanaletan lanak egiteko etxola batetara iritsiko gara.
Goiko kanaletako etxola
Aurrera jarraitu eta laugarren tunel batetara iritsiko gara. Hau inguratzeko bidea ere izango dugu.
Laugarren tunela
Tunela inguratzen duen bidea

Tunelaren ahoa
Aurrerago jarraitu eta haitz handien eremu batetara gerturatuko gara. Hauek gainditzeko kanaletak bertze tunel bat izango du eta guk aldiz, eskuinetik gora bidexka batetik gora jarraitu beharko dugu pasaleku natural batetara iristeko eta handik bertze magalera jaisteko.
Eskuineko bidetik gora tunela ekiditzeko

Goiko kanaletara berriz irtetean

Tunel honen irteera
Berriz ere kanaleta edo ubidetik jarraituko dugu.
Goiko kanaletatik segi
Goiko kanaletako azken zatian, ura gehiago bildurik daramanez, apurtxo bat zabaldu egiten da eta horregatik ezkerreko hormatik jarraitu beharko dugu oreka mantenduz. Tarte batzuetan aukeran dago jaisteko eta ezkerretik bidetxo batetik segitzeko, baina bertigorik ez baduzue, hobeto da ubidearen ezkerreko hormatik jarraitzea. Gainera azken partean soilik hortik jarraitzerik izango da.
Goiko kanaletako ezker hormatik aurrera egin
Momentu batean pasaleku natural batetara iristean metalezko atea izango dugu.
Metalezko atea
Eta aurrerago azken tunel batetara iritsiko gara. Seigarrena hain zuzen ere.
Azken tunela
Bertan ubideko hormatik jaitsi eta haitza inguratu beharko dugu.
Ubidetik Olanberri troka aldera

Tuneleko haitza
Haitz inguruatu eta berriz goiko kanaletara aterako gara. Oraingoan bai edo bai ubidearen ezkerreko hormatik aurrera egin beharko da eta azken zatia izanik, kanaleta zabalen den eremua da.
Goiko kanaleta zabaltzen den tokian
Eta azken metroak hormaren goiko aldetik ibiliz uhateak edo konporten eraikinera iritsiko gara. Lasai, zati honetan horma zabalagoa bai da.
Uhateen eraikina


Uhateen eraikinetik bertze aldera igarotzeko aukera izango da eta bertan pista bat izango dugu jaisten hasteko.
Goiko kanaletaren bukaera
Pistatik jaisten jarraitu beharko dugu Almandozeko zentral hidroelektrikoraino.
Almandozeko harrobiak pistatik

Baztan eta Bortziri aldera
Beherago bidegurutze batetara iritsiko gara eta oraingon ezkerreko pista hartu beharko dugu jaisten jarraitzeko.
Ezkerreko pistatik segi
Beherago borda zahar batetara gerturatu beharko gara eta bertan ezkerreko pistara pasa.
Bordan ezkerreko pistara pasa
Eta bordaren azpian zuzen daraman pistatik jarraitu.
Zuzen jarraitu pistatik
Metro batzuk aurrerago bertze bidegurutze bat izango dugu eta oraingoan eskuineko pistatik jaisten jarraitu beharko dugu.
Eskuineko pistatik jaisten jarraitu
Segituan hodietara iritsiko gara eta bertan beheko kanaletaren uhatea aurkituko dugu.
Hodietatik jarraitu beharko dugu

Beheko kanaletako uhatea


Beheko kanaleta Marin errekatik datorrena

Beheko kanaleta
Bi hodiean paretik jaisten hasi beharko gara. Goiko eta beheko kanaletakoak.
Hodien pareko bidetik jaitsi
Bidetxoak zentral hidroelektrikoaren gibeleko partera eramango gaitu
Azpi estazio elektrikoa
Pistara atera eta Marin erreka ikustera gerturatuko gaitezke zentrala bisitatu aurretik.
Marin erreka
Zentralera iristeko atea gainditu
Almandozeko zentral elektrikoa 1912. urtekoa da eta egun Corporación Hidroelectrica de Navarra, S.A.ustiatu egiten du. 1.296,00 kW/h potentziakoa. 8.255,00 (MW/h/urte) produkzioarekin eta 3.621 orduko turbinen erabilpenarekin urteko.
Zentrala

Turbinak

Turbina baten xehetasuna

Kontrol gunea

Zentral bisitatu ondoren Marin errekatxora gerturatu eta handik berriz ere pistara atera, errepidera iristeko.
Marin errekara kanaletatik jaitsitako ura
Zentral hidroelektrikoa
Errepide zaharrera atera eta bertatik, ezkerretik igotzen jarraitu beharko dugu kilometro pasatxo errepide zaharreko bazterretik kotxeraino igotzeko.
Errepide zaharrera atera eta ezkerretik igotzen segi

Marin errekatxoko etxea

Errepide berriko biaduktua
Azkenik Iturriotzera iritsiko gara eta bertan freskatzeko aukera izango dugu kotxera iritsi aurretik.
Iturria
Azken metroak eta kotxera iritsiko gara ibilbide zirkularra amaituz. Azken zatia itxusiena da, baina gainontzeko ibilbidea arras polita eta xarmaz beterikoa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina