Uitzi herritik ibilbide zirkularra burutuko dugu sarrera honetan. Hirumuga, Atume, Epele, Mergelu, Olarmendi eta Eraso tontorretatik igaroz.
|
Uitzi inguruko mendien profila |
Uitzi herrira gerturatu eta kotxea plazara iritsi aurretik aparkatuko dugu.
|
Aparkatokia |
Eta handik errepidera jaitsiko gara, eskuinetik herritik urruntzeko.
|
Errepidera atera eta eskuinetik beherantz
|
Metro batzuk errepidetik egin ondoren, eskuinetik abiatuko den pistara igaroko gara eta handik igotzen hasi ere.
|
Eskuineko pistatik errepidetik baztertu |
Bihurgunean, eskuinetik abiatzen den bide zaharra hartuko dugu pista utziz.
|
Eskuinetik bide zaharretik gora |
Tartetxo batez bide zaharra jarraituz eremu goibletsu batetatik aurrera egingo dugu, goiko partean pista zabal batetara atera arte.
|
Bide zaharretik gora |
Pistara iritsi eta ezkerreko partetik aurrera egin beharko dugu.
Metro gutxi aurrerago bidegurutze bat izango dugu. Eskuin aldetik beherantz jarraitu beharko da hemen.
|
Eskuinetik beherantz |
Dolina batetara jaitsiko gara. Bertan errekatxo bat desagertzen den tokia ikusgai izango dugu eta aurrerago borda bat dugu.
Eskuineko pistatik igotzen jarraitu beharko da, borda txikia inguratuz.
|
Bidegurutzean eskuinetik gora |
Pista basoa eta soro batzuen artetik gora egingo du, eta ezkerreko bazterrean hainbat lore eta zuhaizka izango ditugu.
|
Gorostia |
|
Masustak |
|
Zuhaitzen enborra |
Altuera irabaziz goaz eta mendi-lepo batetara gerturatuko gara pista jarraituz. Han eskuinetik eta hesia inguratuz igotzen jarriatuko dugu.
|
Hesia inguratuz igo |
Basoan murgildu eta Hirumuga mendiko magaletatik zuzen igoko gara tontorrera iristeko.
|
Hirumugara iristean |
|
Panoramika Hirumugatik |
|
Hirumugako tontorra |
Tontorretik mendi erpina, gure eskuinetik jarraitu beharko dugu mendi-lepo batetara iristeko.
|
Egarrai asetzen Hirumugan |
Maioetako ikuspegi ederra izango dugu tontor honetatik eta aurrerago bisitatuko ditugunetik ere.
|
Balerdi |
|
Inguruko lorea |
|
Maioak |
Mendi-lepora iritsiko gara basotik, baina hemendik aurrera eguzkitan aldapei aurre egin beharko diegu.
|
Atume |
|
Atume magala behatzen |
Poliki poliki, eguzkipean gora jarraituko dugu. Eskerrak altuera irabaztean haizea altxatu egiten dela.
|
Maioak |
|
Atume aldapetan |
|
Balerdi |
Atume mendian erpin geodesiko bat dago, eta gaurko beroarekin, eskuinean zuhaitz batzuk direnez, hara jo beharko dugu atsedena hartzeko.
Berriz ere ura edan ondoren maldan behera joko dugu. Oraingoan jaitsiera gutxi izango da eta tarteka zuhaitzak direnez, arazorik gabe aurrera egiterik izango dugu.
|
Atumetik jaisten |
Inguru hauetan saiak lasai oso aritzen dira normalean. Eta beheko aldeko autobidearen trafikoaren oihartsunak iristen direlarik.
|
Saiak |
Segituan Epele mendira iritsiko gara.
|
Epele mendia |
|
Panoramika Epeletik |
Epeletik aurrera jarraitu beharko da, hesiaren parean eta mendi erpinetik.
|
Epeletik Mergelu |
|
Saiak |
Mergelu mendira iritsiko gara. Tontor honetan buzoia topatuko dugu eta gainera zuhaitzak tontorreraino daudenez, eguzkiz babesteko aukera izango dugu.
|
Mergelutik |
|
Belerdi |
|
Saiak |
|
Autobidearen tunelak |
|
Mergelu tontorretik gertu |
|
Mergeluko tontorra |
Basotik jarraitu beharko da, mendi erpinetik beherantz.
Beherago hesia gainditzeko ataka bat topatuko dugu eta bertatik bertze aldra igaroko gara, jaisten jarraitzeko.
|
Hesia gainditzen |
|
Mergeluko jaitsiera |
Mendi-lepora iritsi eta eskuinetik jarraituko dugu.
|
Mendi-lepoa |
Eskuinetik bertze hesia gainditzeko tokira iritsiko gara. Ondoren tarte batez basotik irtengo gara, berriz ere eguzkiaren beroa pairatuz.
|
Hesia gainditu eta zuzen |
Bidexka jarraituz bertze hesi batetara iritsiko gara eta handik ezkerretik gora jarraitu beharko dugu.
|
Hesitik ezkerretara igo |
Apurtxo bat gorago bertze hesi bat topatuko dugu eta tarte batetarik igaro beharko dugu Ollarmendira igotzeko.
|
Hesia igaro |
Ollarmendiko magaleko basotik gora egin eta tontorrera iritsiko gara. Oraingoan harri multzo batek adierazten digu.
|
Ollarmendi |
Ollarmenditik Eraso mendira jarriatuko dugu altuera gutxi galduz eta mendi erpinetik.
|
Eraso mendirantz |
Eraso menditik zuzen jaitsiko gara hesiarekin bat egin arte. Han hesia gainditu eta soro batetara aterako gara, pistarekin bat egiteko.
|
Hesia gaindituta |
|
Pista eskuin aldera jarraitu |
Atsedenalditxo bat egingo dugu belarrean, itzalean eta fresko.
|
Pistako hesia |
Pistaren erdian hesi bat aurkituko dugu, hau gainditu eta pistatik jarraitu.
|
Tximeleta |
Aurrerago bidegurutze batetara iritsiko gara eta eskuinetik beherantz jarraituko dugu.
|
Pista eskuinetik segi |
Aurrerago bertz bidegurutze bat izango dugu. Ezkerretik jarraitu.
|
Ezkerretik segi |
Pista zabal honetatik Uitzira jaitsiko gara
|
Uitzi |
Errepidera iritsiko gara eta bertatik Uitzi herrira joko dugu
|
Errepidera atera eta eskuinetik |
Uitziko eliza bisitatzera gerturatuko gara.
|
Uitziko eliza |
|
Eliza |
Fontoira eta plazara iritsi eta handik kotxera jaitsiko gara. Bertan iturri ederra dagoenez, freskotzeko aukera izango dugu.
|
Udala eta frontoia |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina