2024(e)ko maiatzaren 19(a), igandea

Etxegarate Urdiaineko igerilekuetara

Etxegarate Lizarrusti GR 12aren aurreneko zatia margotzea dagokigu berriz ere. Sarrera honetan Etxegaratetik Urdianeko igerilekuetarainoko ibilbidea aurkeztuko dugu.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa: 

Ibilbidea eta altimetria

Ibilbidea
Ibilbidea 3 D formatuan

Atimetria

Ibilbidearen deskribapen osoa Nafarroako mendi federazioko webean.

Etxegaratera goiz hurbildu eta margoak eta brotzak eta sasiak mozteko tresnak prestaturik, margotzen lanetarako prest gaudela, ibilbidearekin hasiko gara.

Ibilbidearen hasierako eskailera

Informazio ohola
Etxegaraten bertan informazio oholak dauzkagu GR honen inguruan eta bertze ibilbide batzuenaz.
Ibilbide honen denborak begiratzean kontutan izan margotze lanetan dihardugula eta beraz denbora asko gelditzen garela zuhaitzetan margotzeko.
Aurtengo bolondresak
Hasierako partea pista batetatik da. Segituan aldapak malkartsuagoak bilakatu egiten dira, hasieran zuhaitzen artean baino pinadia ezkerreko partean uzterakoan eta bereziki larreetara ateratzean, aldapa malkartsuenak izango ditugu. Gure kasuan hainbat estaken bitartez markaturik dago ibilbidea eta zenbait harrietan, lurrean ere, margotu egiten dugu.
Estaka bat eta Etxegarate aldera
Gorago basora iristerakoan eskuin aldera jo beharko dugu pista batetatik. Pista hau urak nabarmen hondatu egin du.
Margotze lanetan
Basoan murgilduko gara eta aurrerago mendi-lepo batetara aterako gara, ezker aldetik pista batetatik jarraitzeko, bertze mendi-lepo batetara atera arte. Bertan pista bat gurutzatu beharko dugu eta mendi erpin edo mendilerroko goiko partetik jarraitzeko.
Margoketa

Berriz ere basotik jarraitu beharko dugu, mendilerroko goiko partetik eta hesia alde batera eta bertzera gaindituz. Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko mugako bidea izango dugu erreferentzia.

Muñaain eta Intzetako gaina mendietatik igarotzeko aukera izango dugu.

Ibilbidean zehar tumulu batzuk ikusgai izango dira, horietako bat ia ikus ezina, bertze bat, Larreluzekoa aldiz handia eta bidean berean, baina akaso historiarreko gune ikusgarrienak trikuharriak izango dira.

Bisitatuko dugun aurrenekoa Beotegiko Murkoa da.

Beotegiko Murkoa trikuharria

Beotegiko Murkoa trikuharria

Beotegiko Murkoa trikuharria

Beotegiko Murkoa trikuharria

Beotegiko Murkoa trikuharria
Eta Intsusburu mendian, Intsusburuko trikuharria.
Tontorrean berean topatuko dugu trikuharri berezi hau.
Intsusburuko trikuharria

Intsusburuko trikuharria
Ibilbide honetako argazki gehiago ikusi nahi badira: aurreko urteetako sarrera hauetan ikusgai.
2018. urtekoan
Intsusburu
Bertan bukatu egiten dira gure margo lanak. Denbora luze eman behar izan dugu honaino iristeko, baina bukatu egin dugu. Beraz bazkaldu eta aldapan behera egiteko prest gaude.
Hesia gainditu eta Nafarroan berriz ere sartu. GRa bertan utzi eta zuzenean Urdiaingo igerilekuetara bideratuko gara.
Duela urte batzuk garbitutako bide zaharrera iritsiko gara, tamainagatik badirudi erdi arokoa izango dela baina herritar batzuk diote erromatar galtzada dela. Ez dut uste erromatarra denik baina egia da bere xarma baduela. Mandazaien bidea da eta Ataun arte doa. Baina historia aurretik erabilitako bidea dela erran daiteke, gorako bide honetan ikusgai ditugun aztarnategiak ikusita. Apika Erromatar garaian ere erabili izan zitekeen Pasaia Donibanera iristeko. Dokumentaturik dago XIII. mendetik eta badirudi erabilera nagusia XVII eta XVIII. mendeetan zehar izan zuela, mandazainek komertzio bide garrantzitsu bezala erabiltzen bai zuten. Bere izena BERNOA galtzada da.
Bernoa bidea
Azkenik margolariak Urdiaineko igerilekuetara iritsiko dira eta neronek Intsusburutik kontrako bidea egingo dut kotxearen bila joateko eta ondoren kotxearekin Urdianek igerilekua nesken bila.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina