Aisatik Esper mendi-leporainoko ibilbide zirkularra aurkeztuko dut sarrera honetan. Mila metroko desnibela duen ibilbidea eta 15 kilometro baino apurtxo bateko luzerakoa. Igüerreko haranaren burura eta handik, Izagrako ibon idortutik gertu Bozo mendi-leporaino eta handik Igüerreko goiko haranean barneratzeko eta Esper mendilerroraino edo Aisako portura iristeko. Bertatik ikuspegi ederrak izango ditugu Pirinioetarantz eta bereziki Aspe, eta Punta Plana de la Garganta eta Punta Plana del Bozo mendietako ipar aldeetara. Itzulia Igüerreko haranetik eta ondoren Punta Plana del Bozo inguratuz Asperako igoerako bideraino eta Estarron ibaiko haranarekin bat egitera, ibilbidea biribilduz. Gaurkoan gailurrik egingo ez dugun arren, paisai ederretatik ibiltzeko aukera izango dugu.
|
Altimetria |
Aisako arean lo egingo dugu eta goizean goiz Aisako pistaren bukaerarino igoko gara kotxearekin bertatik ibilbideari hasiera emateko.
Aurreko arratzaldean eta gauean aukera izango dugu Aspe inguruetako argazki batzuk egiteko eta bereziki izarren argazki batzuk ateratzeko.
|
Aspe |
|
Asperen xehetasuna |
|
Esne bidea |
|
Esne bidea eta izarrak |
|
Esne bidea |
|
Gaueko izarrak |
Aisatik pistaren bukaera arte igoko gara eta bertan motxilak prestatu ondoren ibiltzen hasiko gara pista gorantz jarraituz.
|
Aparkalekua pistaren parean |
|
Abiapuntua |
Pistak metalezko ate batetara eramango gaitu, azienda goiko haranetatik beherat ez egiteko. Bertatik soilik baimenduriko ibilgailuak igotzerik dute.
|
Metalezko atea |
|
Informazio zutoina |
|
Atea gainditu eta igotzen segi |
Aldapa batzuren ondoren, eta bainatzeko putzuak eskuinean utzita, Estarron haraneko goiko partera iritsiko gara. Bertan Estarron eta Igüer haranak ikusgai izango ditugu eta hauek inguratzen dituzten mendiak ere.
|
Igüer haranerantz |
|
Igüer haranaren azken ur-jauzia |
Inguru honetan Igüer eta Estarrón ibaiek bat egiten dute.
|
Ur-jauzia goitik ikusita |
|
Haran biak bat egiten duten puntutik |
Apurtxo bat aurrerago Asperako bidearen bidegurutzea eskuinean utzi eta pistatik zuzen Igüer haranetik jarraituko dugu.
|
Igüer harana eta bidegurutzea |
|
Zutoina |
Hasieran harana nahiko laua da eta aurrera egitea erraza izango da. Inguruetatik azienda ikusgai izango da, bereziki behiak.
|
Igüer harana |
|
Neskak pistatik |
|
Estarrón harana eta Mallo de Letxerines eta Pico Garganta Aisa |
|
Behia gatza jaten |
Poliki poliki Cubilar del Barrancorako hormetara gerturatuko gara. Bertan amaitzen da Igüer errekaren beheko harana. Goian Izagrako iboia dago eta goiko hormen gibeletik goiko harana.
|
Punta Alta Napazal eta Olibón |
Inguru honetan higadura glaziarraren elementuak ikusgai izango dira.
Hormetara iritsi aurretik, pista ezkerretik utziko dugu eta eskuin aldeko troka batetara bideratuko gara handik horma hauek gainditzeko. Aukeran dago pistatik jarraitzea eta Izagra iboiraino igotzea.
|
Pista utzi eta eskuineko trokarantz jo |
|
Igüer haraneko beheko partea |
Trokako eskuin aldetik igotzen hasiko gara bidexka bat jarraituz. Gorago trokaren bertze aldera igaroko garelarik.
|
Trokatik gora |
Altuera irabaztean Izagrako iboia sortu zuen estrato gogorragoaren haitzak hobeto behatzeko aukera izango dugu.
|
Estratoak sortzen duen aterpe edo koba naturala |
|
Troka |
Trokan barneratuko gara eta ezker isurialdera igaroko gara igotzen jarraitzeko. Gorago zelai batzuetara iritsi eta pinadietara iritsi aurretik eskuin aldera bideratuko gara eta berriz trokaren goiko partetik igaro beharko dugu Izagrako lautadatxora bideratzeko.
|
Zelaitik gora |
|
Trokaren bertze aldera igaro eta igotzen segi |
Altuera irabaztean berriz ere Napazaleko Goiko Punta ikusgai izango dugu,
|
Troka |
|
Azienda goiko haranetatik |
Izagra haranera jaitsi aurretik, Napazal eta Bozoko magaletatik gora ekingo dugu GRaren bidetik.
|
Napazal Goiko Punta |
|
Izagrako iboia eta harantxoa, behean Igüerrekoa |
Aldapa malkartsuei eutsi ondoren, Bozoko mendi-lepora iritsiko gara.
|
Bozoko mendi-lepoa |
|
Bozoko mendi-lepotik Napazal |
|
Mendi-lepoko zutoina |
Indarrak berreskuratu ondoren eta bertatik dauzkagun ikuspegietaz gozatu ondoren gorantzko bidea jarraituko dugu. Oraingoan bideak altuera irabaziz doa, baina ez da horren malkartsua.
|
Napazal eta Bozoko mendi-lepoa |
Goiko Napazaleko Punta inguratuz, aurrera egingo dugu, Igüerreko goiko haranerantz bideratzeko.
|
Goiko Napazal Puntaren magala eta tontorra |
Harantxo txiki baten ostean harrien arteko pasaleku batetara gerturatuko gara, bertan kable bat topatuko dugu, igotzen lagungarria suertatuko dena.
|
Kablea dagoen zatia |
Pasarte hau gainditu eta aldapa batzuk izango ditugu goiko haranera iristeko. Bertan Igüer errekaka arroilatxo bat sortu egiten bai du. Higadura glaziarraren ondoren estratu bigunagoa topatu izan du errekak eta bertan troka bortitza eratu du.
|
Arroila zatia eta goian Punta Plana de Bozo |
|
Kablea |
|
Kablea edo katearen beheko partean |
Goiko partean Igüer harana lausatu egiten da eta bidea erosoagoa izango da eta lore ezberdinak ikusteko aukera eskainiko digu. Inguru honetan, jaitsieran ikusiko dugunez hainbat ederweils edo elurretako lore topatuko ditugu.
|
Atsedena goiko haranean sartzerakoan |
|
Goiko haranetik Napazal aldera |
|
Jaitsieran aurretik ikusten den aldetik joko dugu |
|
Loreak goiko soroetan |
Poliki poliki eta Igüer erreka gure eskuinean utzita Punta D´o Bozoko magaletatik Aisako Porturantz igotzen jarraituko dugu.
|
Punta Plana de Bozo |
Punta Plana de Bozoren itzura aldatuz joango da altuera irabazten dugularik eta aisako mendatera gerturatzen garelarik. |
Olibón eta Ruabe de Bernera portutik gertutik ikusitak |
Goiko haitzen inguruan sarrio bat ikusteko aukera ere izango dugu.
|
Sarrioa |
Azkenean Aisako portua ezkerreko partean utzita, Esper mendi-lepora gerturatuko gara, eta bertan bertze isurialdeko ikuspegi zabaletara.
|
Esper mendi lepotik Punta de la Plana de Bozo eta Punta Plana de la Garganta |
|
Esper mendi-lepoa |
Esper mendi-lepora iristean, bertze isurialdeko ikuspegi zabalek harrituko gaituzte. Benetan paisai ederra zabaldu egiten dena gure aurrean.
|
Aspe mend-lepotik |
|
Pirinioak mendi-lepotik |
|
Panoramika Mendi-lepotik |
|
Panoramika Mendi-lepotik |
Ikuspegi ederrak Pirinioetarantz, bereziki Midi D´Ousseau beti erdian izanik, eta baita Aspe eta
Punta de la Plana de Bozo eta Punta Plana de la Gargantaren ipar aldeetara, bere horma eta korridoreekin. |
Hormak gainditu eta gero |
|
Bidegurutzean ezkerretara |
Izagrako iboitik datorren bidearekin bat egingo dugu eta oraingoan ezkerretik jaisten jarraituko dugu.
|
Izagratik datorren bidearekin bat egitean |
Bide zabalagoa jarraituko dugu hemendik aurrera.
|
Beheko harana |
Bat egingo dugu Asperako bidearekin eta eskuinetik jaisten jarraituko dugu errekara iristeko.
|
Asperantz doan bidea |
Azken aldapak jaitsi eta errekara iritsiko gara.
|
Letxerines aldera |
Zarata berezia entzuten dugu eta erreskateko helikopteroa ikusiko dugu azkenean, haitz batzuetara gerturatzen norbait biltzera.
Erreka gainditu eta pistara iritsi eta azkenik kotxerako bidea.
|
Aspe |
|
Aspe |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina