|
Altimetria |
Etxeberri herrira kotxez iritsi eta plazan aparkatu ondoren motxilak eta botak paratu eta aldapan gora hasiko gara.
|
Etxabarriko plaza |
Iturri aldera igoko gara eta bertan informazio ohol ezberdinak ikusgai izango dira mapekin eta bukatzeko norantzak adierazten dituzten zutoinak.
|
Iturria eta informazio oholak |
Hilerrira arte igoera portaldezko pista batetatik burutzen da. Tarte batzutan aldapa malkartsua duelako.
|
Pistatik gora |
Udaberriko loreak ikusgai izango dira pistaren bazterretan eta horien artean orkidea polit bat topatuko dugu.
|
Orkidea |
|
Orkidea |
Apurtxo bat aurrerago hilerrira iritsiko gara eta bertan bidea hasiko da. Ezkerretik gora hasieran pista eta handik gutxira bidean bilakatuko dena.
|
Hilerria |
|
Azienda joan ez dadin ate bat dago pistan |
Segituan bidegurutze bat izango dugu. Gaurkoan ezkerretik gora jarraitu beharko dugu Aixita aldera, eskuinetik aldiz Arrantzaleen bidera eta Larraun ibaira jaisterik dago.
|
Eskuinetik bidegurutzeko zutoina |
Bideak altuera irabazten doa eta tarte batzuetatik Aixitako tontorra ikusgai izango dugu.
|
Aixita |
Basoan zehar ere ibiliko gara horregatik igoera lasai egiterik dago.
Goian mendi lepo batetara iritsiko gara. Bertan izango dugu bidegurutzea. Aixita bisitatzeko eskuinetik abiatzen den bidetik joan beharko dugu. Jaitsieran berriz lepo honetara iritsi eta oraingoan eskuinetik pistara atera beharko dugu.
|
Mendi lepoko bidegurutzea |
|
Aixitarako bidea |
Aixita aldera gerturatzen goazelarik haitzetik gertu gaudelaren lekuko harriak izango dira.
Aixitarako azken zatian, gune estrategikoko eremu bitxia dela argi geldituko zaigu.
|
Aixita |
Hemendik aurrera kontuz ibili beharko da toki batzuetan. Bertatik ez gara jabetuko baina geroago ikusiko dugu zer nolako amildegia dagoen, bereziki ipar aldean.
|
Aixita eta Erga gibelean |
Gaztelu zaharraren inguruko informazio ohol ezberdinak irakurgai izango dira. Harresi eta eremu mailakatu ezberdinak zituen denfentsa gunea da.
Bertze
IBILBIDE HONETAN informazioa irakurgai duzue.
|
Aurreneko harresian dagoen eskailera |
Aixita tontorrera gerturatuko gara ikusgai diren aurri ezberdinak behatuz, eta bukaerako dorrea inguratzen duen bidean kontuz ibiliz sekulako amildegia bai du ezker partean.
|
Aixitan |
|
Aixitako goiko dorrea |
|
Aixitatik Beriain eta Sakana |
|
Bi ahizpen tontor nagusie eta Erga atzean |
|
Panoramika Aixitatik |
Bi Ahizpen eremua nahiko ona izaten da saiak ikusteko eta gaurkoan ere hainbat izango ditugu gure gainetik hegal egiten.
|
Saia |
|
Goiko dorrearen aurriak |
Dorreari berriz itzulia eman beharko diogu ur biltegira jaisteko eta beherantz jarraitzeko.
|
Dorrea inguratzen |
|
Ur biltegia |
|
Azken harresiaren eremuan |
Mendi leporako jaitsieran lorez beteriko eremuak ere aurkituko ditugu.
Mendi lepora iritsi eta eskuinetik pistarantz joko dugu. Pistara atera aurretik hesi bat gainditu beharko dugu.
|
Hesia |
|
Bidegurutzeko zutoina |
Bertan bidegurutzea izango dugu. Gaurkoan ezkerreko pista jarraitu beharko dugu, eskuineko bidetik Larrau ibaira eta Bi Ahizpen arteko pasabidera jaisterik dago.
Pistatik segi eta aurrerago bertze bidegurutze bat izango dugu. Eskuinetik segi.
|
Eskuineko pistatik segi |
Puntu honetan pista utzi eta eskuinetik abiatzen den bidea jarraitu beharko dugu.
|
Pista utzi eta eskuineko bidetik segi |
Bidea altuera irabaziz doa basoan barneratuz.
|
Basoan |
Geroago basotik irten eta tarte batez Erga, eta Bi Ahizpak eta Aixita inguruko ikuspegi pribilegiatuak izango ditugu.
|
Basotik irtetean |
|
Bi Ahizpak |
|
Aixita eta bere hormaren xehetasuna |
Bertze magalera itzulia ematean hesi bat topatuko dugu.
|
Hesia |
|
Larrazpil mendiko magaletik |
|
Bertze hesi bat |
|
Hesia gainditu eta soro batetara atera |
Bertze aldean pista bat hasiko da eta bertatik borda zahar berritu batetara iritsiko gara.
|
Borda |
|
Borda |
Bertatik pista zabalago bat abiatzen da. Bertatik igotzen jarraitu beharko da.
|
Pistatik igo |
Handik gutxira bidegurutze bat izango dugu. Zuzen joatekotan Goldaratzera joko genuke, baina guk ezkerretik gora jarraituko dugu.
|
Bidegurutzera iristean |
|
Zutoina bidegurutzean |
Pista honetatik metro gutxi batzuk egin eta berriz ere bertze bidegurutze batetara iritsiko gara. Oraingoan eskuinetik igotzen jarraitu.
|
Eskuineko pistatik |
|
Ilarraundi Malkorra |
Bihurgune batean pista nagusia utzi eta eskuin aldetik abiatzen den pista estuagotik jarraitu.
|
Eskuineko pistatik segi |
|
Berriz ere basoan |
Segituan, eskuin aldean, baltsa txiki bat gaindituko dugu.
|
Baltsa |
Larrazpil eta Ilarraundi mendien arteko mendi lepora iritsiko gara pistaz. Bertan eskuin aldetik abiatzen den bidexka batetatik Ilarraundirantz igotzen hasiko gara.
|
Eskuinetik Ilarraundirantz |
Segituan haitzen azpira iritsiko gara eta bertan, ezker aldetik haitz handi bati itzulia emanik igotzen jarraitu beharko da.
|
Ilarraundiko haitzak |
|
Haitz hau inguratu igotzen jarraitzeko |
Mendi erpinera iritsi eta eskuinetik tontorrerako bidexka jarraitu beharko da.
|
Ilarraundi Malkorreko erpin geodesikoa |
|
Ilarraundiko Malkorra |
|
Ilarraundiko Malkorra |
Tontor honek, aldamenekoak ez bezala, haitzes osaturik dagoenez, basoaren gainetik ateratzen da eta horrek eskaintzen dio ikuspegi pribilegiatua.
|
Panoramika Ilarraundiko Malkorretik |
|
Ilarraundiko Malkorra |
|
Buzoia |
|
Ilarraundiko Malkorra |
|
Ilarraundiko Malkorra |
Tontorreko ikuspegietaz gozatu ondoren, berriz ere mendi lepora jaitsi eta gaurkoan Larrazpilera joan ordez, itzulerako bidea hartuko dugu.
|
Basoan |
Borda zaharretik aurrera segi eta berriz ere basoan sartuko gara.
|
Basoan sartu aurretik Erga |
|
Basoan |
|
Saia |
Azkenean Aixita mendiko lepora iritsi eta handik Etxabarrira jaitsiko gara.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina