2024(e)ko maiatzaren 16(a), osteguna

Peña mendilerroa 2023ko transhumantzia

2023ko transhumantzia edo larre aldaketa dela eta Peñako mendilerrora gerturatuko naiz, artzai eta artaldearen bila joateko eta eurekin ibilbidearen zati bat burutzeko. Urtero legez, Angel Marik, udaberri bukaeran Fustiñanatik abiatzen da mila bururekin eta Bidankotzerako bidaia burutu egiten du, ondoren Belaguako larretara artaldea eramateko eta udaren amieran kontrako bidea osatzen du. Transhumantzia 2023. urtean UNESCOk Ondare Immaterialeko zerrendan onartu izan zuen. Hautagaitza honetan 10 estatu ezberdineko partaideak parte hartu izan genuen.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Altimetria eta ibilbidea

Peñako baserritik Abelbideak elkartzen diren tokiraino
Ibilbidea 3 D formatuan:

Altimetria

Transhumantziaren inguruko informazioa eta bereziki erronkariarren ibilbideaz gehiago jakiteko, blogeko sarrera hauetan, non 2020. urtean transhumantziaren inguruko dokumentala grabatzeko burutu genuen ibilbide osoaren kontaketak eta hainbat datu historiko dira.

Mendiko osterak: Erronkariarren abelbidea - Cañada de los roncaleses (mendikosterak.blogspot.com) 

UNESCOrako hautagaitza aztertu nahi bada, dokumentu osoa esteka honetan.

Peñara gerturatu eta goizean goiz mendilerroa gainditzeko prestatu egiten naiz, gaurko abelbidearen etapa La Sagatik, mendilerroa gainditu eta Leire monasteriorainokoa bai da.

Peña mendia baserritik
Txakurraren lanaren bideoa:
Peñako baserrira sartu aurretik kotxea utziko dut eta motxila eta gaurko eguraldi kaskarra dela eta, aterki, anoraka, kapa eta abar hartu ondoren, ibiltzen hasiko naiz.
Peñako baserri aurreko aparkalekuan

Peñako baserri aldera abiatuko naiz eta jabetza pribatuan sartzean ezkerreko partean baseliza ikusgai dago. Bertara eraman izan zituzten Peña herri zaharreko hilarriak eta bertan erakusgai daude.
Peñako baseliza
Hilarriak
Peña herria despopulatu egin zen 1952. urtean eta bere hilerrian zeuden hilarriak Torre de Peñako San Gabriel Arcángel baselizaren atariak paratu zituzten. 
Peña Herria Interes Kulturaleko Ondasuna izendaturik dago 1997. urtetik. Herriaren inguruko informazioa wikipediatik:

Peña Nafarroako antzinako hiribildu bat da, Xabierko udalerrikoa, 1950eko hamarkadaren erdialdetik hutsik dagoena. Multzoa hiribilduak berak eta bere gaztelua zenaren hondakinek eta harresiaren aztarnek osatzen dute. Bere hilerrian Bigarren Mundu Gerran zehar, 1943. urtean hain zuzen ere, eroritako hegazkinlari ingeles bat lurperaturik dago, Donald Walker kapitaina.
Hilarriak
Hilarriei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ikus CEEN nº 28, 1978.  Juan Manuel Villarren artikuluan. ESTEKA.
Hilarriak
Aurrerago segi eta baserria eskuin aldean utzita, ezkerretik doan pistatik jarraitu beharko da.
Beherantz jarraitu
Metro gutxi aurrerago bidegututze bat dago. Oraingoan zuzeneko pistatik jarraitu.
Zuzen pistatik Peñarantz
Zuzen segi
Eta aurrerago hesira iritsi aurretik pista nagusia utzi eta bihurgunean zuzeneko bidea edo abelbidetik igo beharko da.
Eskuinetik pista utzi
Abelbidea pista utzita zuzen
Bidetik igoera bat izango dugu eta geroago berriz harantxo batetara jaitsi beharko dugu, Peñako trokara hain zuzen ere. Bertan pista gurutzatu eta zuzen abelbidetik jarraitu beharko dugu
Peñako trokako pista gurutzatu eta zuzen jarraitu
Abelbidea sorotik aurrera doa
Segituan bidea zabalago eta argiago izango da eta poliki poliki igotzen jarraituko da.
Abelbidea
Ekaitza badator eta trumoiak entzuten dira, baina artzaiek bezala, eguraldiarekin moldatu eta ibiltzen jarraituko dut.
Hodeiak hurbiltzen dira

Hodei potoloak
Igoerako puntu batetatik Peña herri zaharra ikusgai dago, haitz edo estrato baten gainean.
Peña
Abelbidean artilearen arrastoak
Basotik igotzen jarraituko dugu aurreneko zati honetan eta tamalez euriz segituan gainean izango dut. Horregatik argazki makina bildu beharko dut tarte batetan zehar, eta aterkia, kapa eta abar paratu.
Abelbidea
Baina udazken bukaeran gaudenez ekaitzen bitartean eguzkia ikusterik ere izango dut. Beraz aldapa malkartsuak egiterakoan aterkirik gabe burutzeko aukera izango dut.
Azkenean Peñako mendi-lepora iritsiko naiz eta atsedena hartu aurretik, berriz ere traste guztiak atera eta hurrengo ekaitzari aurre egiteko prestatuko naiz.
Peñako mendi-lepoa
Baina euri jasa opartxo baten ostean, berriz ere eguzkia aterako da eta honela ibilbidea jarraitzerik izango dut.
La Saga aldera

Mendi-lepoko abelbidearen mugarria

Abelbidearen jaitsiera
Abelbidea beheko harantxora iristean, barranco de la cañadarrekin bat egitean, pista batetan bilakatuko da eta ibiltzea erosoagoa suertatuko da.
Pistaren hasiera
Pistatik ereinduriko lurra batzuetara iritsiko naiz eta aurrerago Zaraitzuarren eta Erronkarien abelbideak elkartzen diren puntua izango da. Bertan elkartuko naiz Angel Mari eta Mitxelekin, bi artzaiek.
Agurren ostean, artaldearen bukaeran jarriko naiz, artaldea zuzentzeko lanetan laguntzeko.
Angel Mari eta Mitxel






Artaldearen erritmoan berriz Peñako mendi-leporantz bideratuko gara.
Eskerrak eguraldia hobetzen doala eta ostarteak zabalduko direla eta beraz aterkia eta kapa biltzerik izango dugu.









Mitxel artaldearekin


Mendi-lepora iritsiko gara eta jarraian jaitsierako bidea hartuko dugu, beti ere artaldeak markaturiko erritmoan. Gaurkoan ura eta jateko nahikoa izan dutenez, ardiek erritmo bizkorra hartu dute, bereziki jaitsieran.
Abelbideko mugarria










Azkenik bazkal ordurako Peñako baserrira iritsiko gara.








Peñako  baserritik atera eta aurrerago soro batean artaldea bilduko dugu artzai elektrikoa paratuz eta bazkaltzera joateko artaldea atsedena eta jana hartzen duen bitartean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina