2024(e)ko apirilaren 5(a), ostirala

Madotzetik Artxuetara raketaz

Madotz herritik abiaturik Artxuetarainoko igoera eta itzulera raketekin. 17 kilometro terdi pasa eta 700 metrotik gorako denibela duen ibilbidea da. Raketekin osorik burutzeko akaso apurtxo bat luzea, elurra gogorregia ez bada eta bakarrik joatea bazara, baina joan eta etorria toki beretik izanda, edonondik atzera jotzerik dago. Atako haraneko bidea xarmaz beterik dago, basoa eta megalito ezberdin dituena, erranguratsuena Errolanen Harria. 

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria

Artxuetara Atatik
Ibilbidea 3 D formatuan:

Altimetria

Madotz herrira gerturatu eta aparkatzeko tokia palarekin egin ondoren motxila eta raketak paratu eta ibilbidearekin hasteko pres izango naiz.

Madotz
Herritik abiatuko naiz iturrira eta handik Atarako pista hartzera. Elur makinak errepidea garbitu izan du baina aparkatokiak ez. Hala ere hasieratik raketekin ibiltzerik izango dut eta hori estimatzekoa da.
Oderitz
Eguna ez dago argitsua baina tarte batzuetan eguzkiak mendia argitu egingo du hasierako partean.
Atarako pista
Pista bukatu egiten den puntuan, bidea hasiko da eta elurrak adarrak jaitsi izan ditu eta hasierako zatian hauek baztertzen ibiliko naiz aurrera egiteko.
Bidea
Elur geruza

Eguna hotza delaren adierazle
Ia ez da jenderik ibili aurretik, urrats zahar batzuk topatuko ditut bertzerik ez. Horregatik nekagarriagoa egingo zait aurrera egitea baina bakardade honek ere badu bere saria.
Aurrerago eta bidearen erdian paisai karstikoan gaudelaren lekuko izango da azken urteetan zabalduriko zulo hau. 
Pistaren erdian irekitako zuloa

Geroago hesi batetara iritsiko naiz. Hau atakatik gainditu eta segituan eremu irekietara iritsiko naiz.
Hesia

Akier eta Irumuga aldera
Eguna hotz dago eta horregatik edonon horma topatuko dut, baina haranean haize gehiegirik ez dabilenez eta ibiltzen noalarik, jasangarria izango da.
Horma nonahi
Poliki poliki Errolanen harrira hurbilduko naiz eta aurreneko aldiz Artxueta mendia ikusgai izango dut.
Artxueta Atatik

Artxuetaren xehetasuna
Errolan harria zutarri berezia eta toki estrategiko eta xarmaz beterikoan kokaturik dago.
Mendiko osterak: Madotzetik Errolan Harrira - Oderitz eta Larrazpil (mendikosterak.blogspot.com) toki bera elurrik gabe ikusgai.
Errolan Harria
Tradizioaren arabera kondaira hau kontatu izan da zutarri honen inguruan:
Aralar mendilerroan dagoen Atako belardian, Errolan-arriya "Roldaneko harria" izeneko haitza dago. Hiru metroko altuera duen harri bat da, partzialki lurrean sartuta dagoena. Batzuek menhirra dela uste dute. Irudi antropomorfoa du, zehaztugabe samarra. Horregatik, eta dolmenezko eskualde batean dagoelako eta, beharbada, inguruko trikuharriekin zerikusia duelako, hileta-estatua eta Euskal Herriko disko-formako hilarrien kate ebolutiboko lehen katebegitzat hartu izan da. Herrian kontatzen denez, Roldanek Madozeko herriaren kontra jaurti zuen San Migel Excelsiskoaren gainetik, baina, arropa besoan korapilaturik, herri hartatik bereizten zuen distantziaren erdia salbatzeko baino ezin izan zion bulkada handirik eman. Harria, beraz, Atako lokarrian erori zen. Aurpegi batean sei ildo ditu, artifizialak diruditenak eta Roldanen behatzen inpresio gisa hartzen direnak.
Errolan Harria

Errolan Harria
2009, Abuztua 17 - 22:29 — Juan Iturralde eta Suitek topatu omen zuen (egiaztatu gabe)
Mendi haietara egin nuen hirugarren edo laugarren espedizioan, Atako palaxuan gelditu nintzen, Erroldan-arriya inguruan indusketa bat egiteko asmoz. Nire gidariak hasi zuen, baina nik uste nuenaren kontra, triangelu-harria, bere forma mantenduz, sakonera handian sartzen zen lurrean. Hau landare-lur mehe-mehe, trinko eta garbiz osatua zen, eta ez zen harri txikirik ageri bertan; metro bateko sakoneran, lurra are trinkoago ageri zen; altzairuaren kolore beltzaran urdinxka zuen, eta aitzurrari itsatsita ateratzen zen mokoa zati leun, distiratsu eta finetan, buztingintza mekaniko bateko lokatz prentsatuenaren antzera. Indusketak aurrera jarraitu zuen, eta harriari forma berria zeriola ohartu nintzen, zeinu misteriotsuek ateratzen duten ertzetik adar edo beso moduko bat sortuz, ertz horri itsatsia, zeinaren zatirik lodiena behealdean baitago, alderantzizko estatua baten sorbalda balitz bezala. Laster iritsi zen 1,87 m-ko sakonerako indusketa, eta, harriak oraindik jarraitzen bazuen ere, ezin izan nion egindako lanari jarraitu, lurra hondotik ateratzeko zailtasuna ekiditen zuelako saskirik edo lurrekorik gabe, eta beste baterako aplikatu nuen miaketa oso bat egiaztatzea, indusketa, bitartean, betetzen saiatuz.
Indusketa bertan behera utzi zenetik, harriak 3 metroko luzera hartzen zuen eta lurrean hondoratzen zen, beti ere triangelu-formari eutsiz, aipatu dudan besoa izan ezik.
Bistan denez, ez zen historiaurreko muga, nik uste nuen bezala, hain monumentu bitxia, eta bere garaiera apartekoa ikusita, menhirra dirudi, oso gutxi baitira, hau bezala, inskripzio edo zeinu grabatuak dituztenak.
Baina menhirra izanik, nola mantentzen da posizio bertikalean lurperatuta? Lur-maila, alde txikiarekin, gaurkoa izan balitz eta ustezko menhirra erori izan balitz, horizontalean egongo zen. Bere klaseko beste monumentuek bezala, bere lekuan jartzen bada, orduan lur-maila nabarmen aldatu da, altuera bi metro edo gehiago handituz, ia lurperaturik utzi arte; baina sinesgarria da lurraren maila handitze hori ondoko altueretako lur-jausien ondorioz izan balitz, zutik geratuko litzatekeela hain oinarri gutxiko (0,56 m) eta hain goratasun handiko harri hori.
Hori ez da sinesgarria, eta susmatzen dugu harria monumentua eraikitzean lurperatu dutela, agian gaur egun ezagutzen ez dugun erritu, sineskeria edo sineskeriaren arabera, eta agian goiko aldean grabatutako ildo misteriotsuak azalduko zituztela, hori baita agerian geratzen den bakarra.
"Nafarroako monumentu megalitikoak" liburutik
Errolan Harria

Errolan Harria
Monumentu megalitikoa bisitatu ondoren Atatik aurrera jarraituko dut, eremu lau eta eder honetatik.
Ata
Aurrerago urmaeltxo batetara iritsiko naiz. Gaurkoan eta elurrez inguraturik xermagarriagoa egiten zait.
Fagopeko Baltsa

Fagopeko Baltsa

Fagopeko baltsa

Fagopeko baltsa utzi eta aurrerago joko dut, korta edo abereak biltzeko dagoen eremura arte. Han Ata utzi eta ezkerreko aldetik gora joko dut, pista batetara atera arte eta handik jarraitzeko.
Animaliak biltzeko eremua
Metro gutxi aurrerago pista erdian ate bat dago. Hau gainditu eta mendi lepora igoko naiz.
Atea
Pista eroso honetatik mendi lepora tarte txikia izango dut.
Pista
Mendi lepoan bidegurutze ezberdinak daude. Ezkerretik Agiritik datorren bidea, eta zuzen Uhartetik santutegira igotzen den pistarakoa. Gaurkoan zuzen metro batzuk jarraitu beharko dut.
Mendi lepoa
Metro gutxi pistatik egin eta eskuinetik abiatzen den pista hartuko dut mendien goiko aldetik jarraitzeko
Eskuineko pista segi

Elur geruza handiagoa da baso honetan
Basotik aurrera jarraitu beharko dut, Sakana eta Ata bereizten duen mendilerrotik aurrera.
Basoa

Basoa eta gibelean Beriain

Zuhaitzak elurturik
Tarte honetan zuhaitzak, harriak irudi bereziak eskaintzen dizkidate elurrez zuriturik.
Gora behera ezberdinak izango dira eta tarteka zuhaitzen artean Beriain aldera eta Satrustegi mendilerroa ikusteko aukera eskainiko zaigu.
Apur batez eguzkiak hodeiei borroka irabazi eta eremua argitzeko beta du.
Azkenik, behetik edo Atatik datorren bide normalarekin bat egingo dut eta ezkerretik igotzen jarraituko dut.
Atatik datorren bidea


Beriain
Basotik zuzen jarrituko dut tarte batez.
Beriain aldera


Beriain

Eguzki izpiak lotsati agertzen dira

Eguzki izpin bakan batzuk

Eremu elurtua



Beraiain

Santutegi aldera

Mikel Deunaren Santutegia

Beriain eta Sakana

Panoramika

Artxueta mendia
Mendi erpinetik jarraitu ordez, eskuinetik sakonumetxo batetara jaitsiko naiz eta handik jarraituko dut haizeaz apurtxo bat babesteko asmoz.

Azkenean berriz ere tontor aldera bideratu beharko dut eta Artxueta mendiko magaletan barneratu.

Artxueta
Artxuetara igotzen den errepidera aterako naiz mendi erpinean duen bihurgunera.
Artxueta

Artxuetatik
Errepidetik igotzea erabaki dut, haizeak elur asko eraman duelako. 
Santutegi errepidetik

Santutegi aldera
Sekulako hotza eta haizea egiten duenez, tontorrera iritsi bezain pronto, bertze aldetik jaisten hasiko naiz ez bai dago goian geldirik egoterik.
Basoan babestu beharko naiz
Berriz basoan, haizez babesturik eta harri batzuz inguraturik zerbait jateko tartea izango dut. Hala ere eguraldiak ez du aukera gehiegirik ematen geldirik egoteko eta oraindik zenbait kilometro ditudanez, tita batean bukatu eta martxarekin jarraituko dut.
Harrien artean atsedena hartzeko tokia

Maddalen haitz eta Burunda
Igoerako bidegurutzera iritsi eta oraingoan zuzen jaisten jarraituko dut errekatxora iristeko eta bertan Ata haranetik itzultzeko.


Atako errekatsoa

Errekatxoa gainditu eta pistara atera eta eskuinetik ataka gainditu beharko dut.
Ataka

Ata

Bidea hormaturik dago

Horma nonahi
Animaliak biltzeko korta aldera iritsiko naiz eta igoerako bide bera jarraitu beharko dut Madotzerantz.



Erroland Harrira iritsiko naiz azkenean. Neke jada baina hemendik aurrera haizeaz babestuago.
Erroland Harria
Azkenean Madotzera iritsiko naiz, berriz ere elurra hasi delarik.
Ibilbidea luzeegia suertatu bazait ere, raketekin burutzeko aukera izan dut eta ez da oso ohikoa izaten osorik honela burutzea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina