2019(e)ko azaroaren 12(a), asteartea

Iruñatik Ezkidi mendiari itzulia BTT

Txirrindulaz buruturiko bertze ibilbide bat aurkeztuko dut sarrera honetan. Oraingoan ere Plazaola trenaren bidetik Añezkar herrira eta ondoren Ezkidi mendiari itzulia emanik, Larraguetara jaitsi eta autopistaren ertzetik itzulia egiten duena.
25 kilometro ingurukoa eta aldapa gutxikoa. Ezkidi mendiari itzulia ematean pista eta bide estuago batzuk ez badira, gainontzekoa bizikletaz eroso ibiltzeko modukoa.

Ibilbidearen xehetasunak wikilocen:
Powered by Wikiloc

Bideotxoa:


Ibilbidea eta altimetria.

Donibanetik abiatuta, Biurdana parkera gerturatuko naiz, bertan Plazaola trenaren bidea hartzeko.
Arga ibaira gerturatzean tunelean sartu eta ondoren zubira iritsiko gara.


 Ibaiaren bertze aldean, trenaren ibilbidea utzi eta ezkerreko partetik pasealekutik abiatuko gara Cuatro vientosera iristeko.
 Errepidea zeharkatu eta trenbideetara iritsik aurretik eskuinetik jarraitu.

 Aurrerago Tren zaharraren bidera iritsiko gara eta prestaturiko bidea, ezkerretik segituko dugu.


 Artikako igerilekuak igarota, tre zaharraren errailetara ailegatuko gara. Handik ezkerreko norantza jarraituz.

 Ingurubidearen azpitik igaro eta bertze aldean, ezkerreko pista jarraitu Berriozarrera hurbiltzeko.
 Errepidea gurutzatu eta zuzen Militarren eraikinetara iritsi. Bukaera partean ezkerrerantz doan errepidea hartuko dugu Berriobeitira iristeko.

 Antsoain herrira errepidez iritsiko gara eta erdiko partean ezkerretik behera doan kaletik errepide nagusia utzi.


 Berriobeitiko udala eta polikiroldegira iritsi eta bere gibelean dagoen parke eta belardietara igaroko gara.
 Eskuinetik Santa Eulalia eliza aldera bideratuko gara. Hantxe topatuko dugu Plazaolaren oroigarria eta arkua.


 Arkua igaro eta aldapan behera zuzen jarraitu.

Pista honek Juslapeña erreka zeharkatuz aurrera eramango gaitu.
 Elkarte herrira daraman pista zeharkatu eta zuzen jarraitu.
 Bertze bidegurutze honetan, eskuinetik Oteizako eliza bisitatzera desbideratuko gara. San Juan Batailatzailearen adbokaziokoa. 1200 urte inguruan eraikitakoa, Larunbe herriko elizaren aterpe gotikoaren antzeko bat dauka. Oin laukizuzenekoa.







 Berriz ere Plazaolako bidera irten eta aldapatxoaren bukaeran Ezkidi mendi-lepoan, errepide nagusira aterako gara.
 Tentuz ibili errepidearen bertze aldera igaro beharra dugu eta.
 Apur bat aurrerago eta ezkerreko aldean, pista bat abiatuko da. Honetatik sartu.
 Metro gutxi aurrerago, eskuineko pistara pasako gara, malda nagusiena ekidituz.
 Tarte batean landarediak pista osoan agerikozaigu eta zatitxo batzuetan ez da erraza txirrindularen gainean mantentzea.

 Landa eremuetara irtengo gara eta segituan bertze mendi-lepo batetara.

 Larragueta eta Iruña ikusgai izango ditugu bertatik.

 Pista jarraituz Larragueta herrira hurbilduko gara.
 Herriaren sarreran iturri zaharra ikusgai izango dugu.
 Plaza eta frontoira hurbildu eta handik beherantz errepide aldera atera.

 Eskuinetik beherantz, autopistaren azpiko tunelera bideratuz.

 Autopistaren azpitik igaro eta ezkerretik bere parean doan pistara igaroko gara.

Autopistaren aldamenetik jarraituko dugu kilometro batzuk.

 Loza herrira doan errepidea zeharkatu beharko dugu.

  Aurrerago bidegurutze bat izango dugu. Ezker aldetik autopistaren azpitik igaroz.

 Eta metro gutxi aurrerago, Iruñara doan errepidearen azpitik ere igaroko gara.
 Rokopolis eraikinera iritsiz eta handik,
 Berriozarretik Iruñara doan errepidea hartuko dugu.

 Berriozarren bidegorritik jarraitu eta Cuatro Vientosera iristean, eskuinetik Biurdanako zubi aldera bideratu.
 Zubia zeharkatu eta Donibanerako aldapa bertzerik ez zaigu geldituko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina