2019(e)ko abenduaren 22(a), igandea

Lantzetik Zuriain eta Saioa

Lantzetik Iturrondo, Zuriain, Saioa, Okolin eta Belateko Monasteriotik itzulia aurkeztuko dut gaurko ibilbide ederrean. Baso mardul, aztarna historiko eta megalitikoak eta lau gailur bisitatzeko aukera eskaintzen duena. Antzinaroko meak eta basoetan murgilduz, eremu naturaletik igarota, gailurretara iristean zelaiak eta ikuspegi zabalak eskainiko dizkiguna, Pirinioen pare parekoak eta ondoren bertze bide historiko batetatik itzuliz, Belateko Monasterioa bisitatzeko aukera ere izanik.
Inguruko natura baliabideen aberastasunaren lekuko meatokiak, ikaztegiak eta zura izango ditugu. Antzin arotik erabilitako meak ezagutuko ditugu, zura ustiatzeko kablearen aztarnak ikusi, txondorren aztarnak basoan nonahi topatu, bide zaharrak, monasterioa eta naturak eskintzen dizkigun landare eta fauna anitza begia prest izaten badugu.
Beraz ibilbide luzetxoa izan arren, oso gomendagarria. Hori bai kontutan izan 23 km inguruko luzera duela eta gailur ezberdinak direla eta 1.600 metroko desnibelekoa.

Ibilbidearen xehetasunak wikilocen:

Powered by Wikiloc

Txangoko bideoak:



Ibilbidea eta altimetria

Abiapuntua Lantzeko herriko plazan dugu. Lantzeko herria bere ihauteriarengatik ezaguna da. Iribarrenek gerra ostean behin antolatu zuen, dokumentatu ahal izateko baina bereziki Baroja anaiek 60. hamarkadan filmazio bat burutzeko berrezkuraturikoa eta hedatua. Interes Kulturaleko Ondasuna aldarrikatua.

Kotxea herriko taberna edo posadan utzi eta motxila prestatu ondoren ibiltzen hasiko naiz.

 Herritik pista nagusia zuzen jarraituz.

Zubitxo bat igaro ondoren bidegurutze bat izango dugu, baina ezkerretik Elzarrain erreka jarraitu beharko dugu.
Bertze zubi bat gainditu eta borda eta soro batzuetara iritsiko gara.



Aurrerago bihurgune batean bertze bidegurutze bat dago. Oraingoan Elzarrain erreka jarraitzeko eskuinaldetik eta errekatxo bat gaindituz, bordan dauden aldera jo beharko da.

Gaztainondo eder batzuk ikusgai ditugu bidean.
Elzarrain errekatxoa.
Zura menditik ateratzeko kableak erabiltzen ziren, normalean zenbait kilometrotako ibilbidekoak. Bertan ikusgai dugu kable baten amaierarako tokia. Oraindik ikusgai da zutoin batean kablearen zati bat ere.


Bi errekak elkartzen diren puntura iritsiko gara. Bertan zubiaren bitartez Elzarrain erreka gaindituko dugu eta zuzenean, Txorrostarri errekaren trokatik gora ekingo dugu.



 Aldapa hasi eta apur bat geroago bidegurutze bat izango da, gaurkoan zuzenean igotzen jarraituko dugu. Eskuinetik errekara joaterik dago eta bertze magalean Lantzeko kobazulo ospetsura joaterik dago.


Igotzen jarraitu eta handik gutxira meatz batzuetara iritsiko gara. Hauek ere antzinarotik ustiatutakoak izango dira, nahiz eta Ayerdi kobak izan ez.





Bidetik eta basoan murgildurik igoera jarraitu. Bide ederra eta xarmaz beterikoa, udazkeneko koloreek argi berezia eskaintzen diotelarik.




 Udalen arteko mugarria bide berean topatuko dugu.
 Troka batzuk igaro beharko dira ere.
 Pista batetara iritsiko gara eta eskuin aldetik jarraitu beharko dugu.

 Aurrerago pista zabalago batetara iritsiz.
 Bertan ezkerretik jarraituko dugu bihurgunera arte. Han bidegurutze ezberdinak izango ditugu.
 Eskuin aldetik bi pista abiatzen dira. Gure bidea jarraitzeko, goiko aldera doana segi.

 Aurrerago bertze bidegurutze bat izango dugu. Gorantz segitu, ezkerrekoa.

 Azkenik, ezker aldetik mendi-lepo batetara iritsiko gara, basotik irtenda.
 Eskuin aldetik, pistaren aldamenetik Iturrondo mendiko magaletako aldapei ekingo diogu.
 Mendi-lepoaren bertze aldean borda bat ikusgai da.
Magaletako aldapetatik, mendi-ertz aldera igoko gara eta azkenik basoaren mugatik tontor aldera.







 Iturrondo mendiko tontortxoa
 Aldapa beherat egin eta Zuriaineko magaletik gora.





 Zuriain mendiko tontorrean.



Zurian menditik beherat bideratuko gara, Saioa mendia aldera eta mendi-ertza jarraituz.
 Tontortxo batern ostean leze baten aldamenetik igaroko gara.


 Sagardegi mendi-lepora iritsiko gara.

Bertatik zuzen Saioa mendiko magaletik tontor aldera bideratuko gara. Mendi-lepoaren aldameneko trikuharri ezberdinen aldamenetik igaroz.

 Saioa mendiko tontorrean erpin-geodesikoa dago.


 Bertze magaletik jaisten hasiko gara.


 Okolingo mendi-lepora iritsi arte.

 Eta mendi-ertzari jarraituz, Okolin mendira igo.
 Okolin mendiko buzoia eta ikuspegiak.



Gartzaga mendiko mendi-lepora iristeko mendi-ertza jarraituko dugu, eta handik ezkerretara jaitsiko gara Iturri eta aska batekin topo egin arte.
 Apur bat beherago ehiztarien etxola bat dago.

 Basoa aldera jaisten jarraitu beharko dugu oraingoan.
Bertze borda batekin topo egin arte.



 Handik trokara jaitsi eta bide argi batetatik jaisten jarraituko dugu.

 Bidea pista batekin jarraitu eta Belateko mendatera iritsiko gara. Bertan berreraiki duten aterpe eta baselizara iritsiz.






 Hesia gainditu eta Monasterioa aldera jarraituko dugu.

Pista zabalera iristean, ezkerretik Belateko Monasteriora gerturatuko gara.

 Ezkerreko aldetik jarraitu


 Monasteriotik beherantz doan pistatik jarraituko dugu eta Ultzama erreka gaindituta, aldapan gora egin beharko dugu tartetxo batez, basoan murgilduko garelarik.

 Pista jarraituz ataka batekin topo egin eta zuzen segitu.

 Bihurgune batean bidegurutzea izango dugu. Donajakue bideko markak ikusgai ditugularik. Bertan pista nagusia utzi eta zuzen jarraituko dugu.


 Bide zaharra dela agerikoa da puntu batzuetan.
 Azkenik Lantz herrira gerturatuko gara.

Bideari amaiera emanik.
Ibilbide zirkularra, luzetxoa baina ederra.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina