2019(e)ko abenduaren 3(a), asteartea

Iruñetik Ezkaba mendira zirkularra 2019-09-16

Sarrera berri honetan Ezkaba mendirako itzuli berri bat aurkeztuko dut. Iruñetik gertu dugun mendia izanda, ohikoa izaten da bere magaletik ibiltzea eta azken urteetan mendiko parkea atontzen ari direnetik ibilbide berri anitz markatuak izan dira. Edonondik igotzeko aukera izaten da, baina horrek ere eragozpenak sortu ditzazke, hamaika pista eta bide izatean galtzeko aukerak areagotu egiten bai dira.
Gaurko honetan Errotxapeako frontoietatik abiatu eta Artikako hilerritik gora, eskultura erraldoia dagoen tokira eta handik mendi-ertzeko oroigarrirainoko bidea segituko dut. Goiko aldean gotorlekuari itzulia eman eta Berriozar herri zaharrerako bideetariko batetik jaitsiz.

Ibilbidearen xehetasunak wikilocen

Powered by Wikiloc

Txangoko bideotxoa:

Ibilbidea eta altimetria.

Errotxapeara autobusez jaitsi eta frontoiak dauden tokian ibilbidea markatzen hasiko naiz.
 Trenbideetara hurbildu eta segituan ezkerretik Plazaola tren zaharraren bidera iritsiko gara.
 Bidea hartu eta metro gutxi batzuk aurrerago eskuineko bidetxo batetik parkera igoko naiz.

 Errepidera hurbildu eta Artikara, saiezbidearen gaineko zubira gerturatuko naiz.
 Euria hasi da eta tartetxo batez zubiaren azpian itxoingo dut.

 Bertze aldera igaro eta Artika herri zaharreko goiko aldera iritsi eta pista hartuko dut.

 Hamar bat metro aurrerago, eskuineko bidea, eskaileretatik abiatuz, hilerri aldera gerturatuko naiz.
 Hilerrian Ezkabako preso hildakoen omenezko xafla eta oroigarria dago. Gerra ostean eta Ezkabako presondegia sanatorioa zelarik, hildakoen kopuru handia zela eta, mendiko magaleko herri ezberdinetako hilerrietan ehortzen zituzten. Baita gerra garaian fusilatutakoak ere. Momentu batean udalek kexu ageri ziren, hilerri txikiak betetzen zizkietelako eta horren ondorioz Ezkaba mendiaren gailurretik gertu hilerri berri bat eraiki zuten




 Hilerritik errepidera atera eta zuzenean zeharkatu beharko da, bidetxo batetik gorat egiteko.

 Gurutzebidearen aztarnak ikusgai dira.

 Eskultura erraldoiera iritsiko naiz eta handik, ezkerretik pista zeharkatu eta gora.


Pistara iritsi eta zuzen gorantz, pinaditik abiatzen den bide zabalera pasako naiz.

 Bidearen haisera.
 Eskailera zahar batzuk izango dira apur bat aurrerago.
Gorago bertze pista batetara aterako naiz. Hau ere zuzen zeharkatu eta gorantz doan bidetik segi.

 Gorago errepidera irtengo naiz, bihurgune batetara. Goiko aldean oroigarria dago.

 Oroigarri hau ere berritua izan da, betikoek hautsi eta hondatu bai zuten.

 Oroigarria mendi-ertzean dagoenez, ikuspegi ederrak eskaintzen ditu.

 Lainoa Iruñerritik goiti sartzen da.

 Mendi-ertzatik ezkerretik igotzen jarraituko dut.


 Aurrerago antenak diren tokira iritsiko naiz.


 Eta bertatik gertu dagoen Ezkaba mendiko oroigarrira. Buzoira ezin igo, gotorlekuaren barruan bai dago.


 Bertatik gotorlekuaren itzulia hasi. Horretarako kanpoko lubanarroko kanpoko aldea jarraitu.



Itzuliak, gotorlekuaren tankera zein den somatzeko aukera eskaintzen digu.

 Gotorleku zaharra eta berriaren areko tokia.

 Gotorleku berriko ur-biltegiak
 Gotorlekuaren bertze aldean zutoin honek, GR225aren norantza adierazten du. Gaurkoan ordean gotorlekuaren itzuliarekin jarraituko dut.

 Bertze aldean, Berriozarretik igotzen den bidera iritsiko gara. Ezkerretik gotorlekuaren atarira igotzerik dago eta eskuinetik beherat, zuzeneko bidea, baina harriz beterik eta lokatsa duenez, apur bat zuzen jarraitu eta segituan eskuinerako bidea hartuko dut.
 Eskuinerako bidea hartu jaitsiera hasteko. Zuzenean jarraitzekotan Artikarako jaitsiera ezaguna da.
Apur bat beherago, ezkerrerako bidegurutzea hartu beharko dut.
 Metro gutxi batzuk pistatik egin eta segituan, eskuinerako bidea hartuko dut.

 Beheragot berriz ere bertze pista batetara aterako naiz. Oraingoan ere eskuineko bidea hartu eta pistatik baztertu beharko naiz.

 Bide hau basoan sartu eta toki eder batzuetara eramango nau.
Beheragot, pista baten aldamenera iritsiko naiz.



 Pista honek harrobietara darama eta errepidera ere.

 Baina nik zuzenean jarraitzen duen bidetxoa hartuko dut.
Bidetxotik segi,eta beherago ereindutako eremuaren mugara iritsiko naiz.
 Ereindutako eremuaren bukaeran pista batera atera eta ezkerretik jaisten jarraitu.


 Aurrerago bertze pista batekin topo egin eta eskuinetik edo zuzenean jaizten segi.

 Azkenean Berriozar herri zaharrerako pistarekin topo egingo dut. Eskuinetik beherat herrira iritsiko naizelarik.

Herrira iritsi eta bertako informazio oholan ibilbidea errepasatuko dut.



 Elizara hurbilduko naiz.


 Elizatik jaitsi eta pista nagusia jarraitu ordez, eskuinetik beherantz doan bidea jarraituko dut.
 Bertan zenbait eskultura ikusgai bai dira.



 Ikastetxera iritsi eta bertatik barantzen inguruetara,

 eta handik Plazaolako bidera.
 Eskuinetik jarraitu, errepidearen azpitik igarotzeko.

 Eta Trenbide zaharraren oroigarritik igerilekuen aldameneko pasarelara igo.


 Parkera gerturatu eta handik Cuatro vientosera.
 Biurdanako zubira eta handik Donibanera.

 Arga ibaia.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina