Belatetik Berriozokoa, Putzuetako Gaina, Txaruta eta Garmendia mendietarako ibilbide zirkularra. 12,5 kilometrotik gorakoa eta 600 metroko denibel positibo baino apur gehiagoko ibilbidea. Mendi ezberdinak bisitatzeaz gain, Gazteluzaharreko aurriak ezagutu eta koba berezi bat bisitatzeko aukera eskainiko dizkigu txango honek.
|
Altimetrian tontor ezberdinak ikusgai |
Belate mendatera kotxez gerturatu eta erretako benta edo venta quemada dagoen tokian kotxea utzi edo eta errepidetxotik harantxora jaitsi eta bertan dagoen aterpean kotxea utzi. Bigarren aukera izango da gaurkoan erabilitakoa. Motxila prestatu eta ibilbideari aurre egingo diot goiz eguzkitsu batean.
|
Aparkalekua |
|
Informazio ohola |
Ibilbidearen hasiera errepide zaharretik gora izango da.
|
Aterpea eta aparkalekua |
Metro gutxi batzuk ibili ondoren eskuinetik errepidea utzi eta mendi magaleko bidetxotik gora jarraituko dut Gazteluzaharreko muinora bideratzeko.
|
Eskuineko bidexkatik errepidea utzi |
Basotik atera eta mendi magala garbi dagoenez, inguruko mendiak ikusgai izango dira.
|
Belate inguruko mendiak |
Gorago mendi erpinera iritsiko naiz eta handik Gazteluzaharreko aurrietarantz igoko naiz.
|
Mendi erpinean ardiak |
|
Belate aldera |
Mendi erpinetik Gaztelurzaharrerako igoera belardi batetatik burutzen da. Edonora begiratuta guene estrategiko batean gaudela agerikoa da. Hori izan zen arrazoi nagusia bertan gotorlekua eraikitzeko.
|
Gazateluzaharra |
|
Gazateluzaharra |
Hirugarren Karlistaldiaren ondoren (1872-1876), armadak leku estrategikoak kontrolatzea erabaki zuen, Belateko pasabidea kasu, matxinada gehiago saihesteko. Alfontso XII.a erregeak 1879an onartu zuen gotorlekuaren proiektua, eta 1883an eraiki zuten.
|
Gazateluzaharra |
|
Gazateluzaharretik Txaruta eta Garmendia |
|
Gazateluzaharra |
|
Gazateluzaharra |
|
Gazateluzaharra |
|
Gazateluzaharretik panoramika |
|
Gazateluzaharretik panoramika |
|
Gazateluzaharra |
|
Gazateluzaharra |
|
Gazateluzaharra |
|
Gazateluzaharra |
|
Behatoki naturala |
|
Gazateluzaharra |
|
Gazateluzaharra |
Tontor honetan dauden aurriak bisitatu ostean, mendiko bertze magaletik beherantz joko dut. Bertatik Berriozokoa, Txaruta eta Garmendia mendiak ikusgai dira, geroago bisitatuko ditudan tontorrak.
|
Ibilbideko tontorrak bertatik ikusgai |
Apurtxo bat beherago kaolina biltzeko biltegiak daude.
|
Biltegien aurriak |
|
Loreak |
Jaisten jarraitu eta pista batetara aterako naiz. Bertan bidegurutze bat dago, mendi-lepo batean. Zuzen jarraitu beharra dago pista batetatik. Itzuleran bertze pistatik bueltatuko naizelarik.
|
Zutoina |
|
Zuzen pistatik gora |
Inguruan hainbat lore ikusgai dira. Udaberria bete betean ageri da belardi hauetan.
|
Loreak zelaian |
|
Lore zelaiaren xehetasuna |
|
Loreak |
|
Lore zelaia |
Pistatik igotzen jarraitu eta gero mendi ertz aldera jo, goraino jarraitzeko.
|
Berriozokoa |
|
Benta zaharra |
Berriozokoa mendian antena ezberdinak daude eta horregatik haraino iristen da pista edo errepide zaharra.
|
Berriozokoko antenak |
Bidea Berriozokoa mendiko bertze magaletik doa. Harantxo batetara iritsiz eta aurrerago pista batetara ateraz. Pistatik ezkerretik jarraitu langa batetara iritsi arte. GRa dugu bertan.
|
Langa |
Pistatik igotzen segi eta bihurgune batean pista nagusia utziko dut Putzuetako Gainera igotzeko.
|
Pista utzi eta zuzen Putzuetako Gainera |
Zelai batetatik tontor zabal batetara iritsiko naiz. Ez dago buzoirik baina ikuspegi zabalak eskaintzen duen tontorra da.
|
Putzuetako Gainetik Txaruta |
|
Putzuetako Gainetik Uztalakortako Gaina eta Golbaiko Gaina |
|
Panoramika Putzuetako Gainatik |
|
Panoramika Putzuetako Gainatik |
Bertze magaletik jaitsi eta berriz ere pistara iritsi. Bertan borda bat dago.
|
Pistara jaitsi |
Bertan bidegurutze bat topatuko dut. Zuzen jarraitu beharko da pistatik Txarutarantz joateko.
|
Zuzeneko pistatik segi |
Aurrerago aintziratxo bat ageriko da pistaren bazter batean eta metro batzu geroago mendi lepora iritsiko naiz.
|
Aintzira eta Txaruta |
Txarutaren magaletik zuzen tontorrera igoko naiz.
|
Txaruta |
|
Txarutatik Putzuetako Gaina |
|
Erpin geodesikoa |
|
Buzoia |
Txaruta mendiko bertze magaletik jaitsiko naiz bertze mendi lepo batetara eta jarraiean aurrean dagoen tontortxora igoko naiz.
|
Tontortxoa |
Tontor horren bertze magaletik jaitsi bertze mendi lepo batetara, hainbat aterpe dagoen tokira.
Pista Aterpe hauetara iristen da, Gaztelutik datorrela.
|
Aterpea |
|
Bertze aterpea |
Bigarren aterpe honen gibeltik bidetxo bat dago, ur emaritxo batetara iristeko.
|
Ur emari eta iturria |
Magaletik gora, Garmendia mendira iritsiko naiz.
|
Garmendia mendia |
|
Garmendia mendia |
|
Garmendia menditik panoramika |
|
Garmendia menditik panoramika |
|
Garmendia |
Tontor honen inguran piritak aurkitzeko aukera izaten da.
|
Garmendiatik |
Bertze mendi erpinetik jaisten hasiko naiz, berriz igoerako magalera igarotzeko. Oraingoan traka jarraitzea gomendatzen da kobara iritsi nahi izanez gero.
|
Magaletik behera |
Koba txikia baina berezia da Txaruta mendiko hau. Bi sarrera edo irteera ditu, hots, alde batetik sartuko naiz eta bertze ahotik irten. Gauza berezia izaten da halako koba. Ez du luzera handirik baina barruko aldean argia beharrezkoa izaten da, metro batzutan zehar.
|
Kobaren sarrera bat |
|
Koba |
|
Kobaren sarrera edo irteera |
|
Kobaren ahoa barrutik ikusita |
|
Barruko pasabide estua |
|
Bertze sarrerara |
|
Barruko galeria |
|
Irteera |
|
Bertze irteera edo sarrera |
|
Kobaren bertze ahoa |
Bisita kurioso honen ostean aterpeetara jaitsi eta pistara iristean, ezkerreko aldetik jarraituko dut Belatera itzultzeko.
|
Basoa |
Zenbait kilometro ibili beharko da pista honetatik, baina basoan murgiltzen denez toki bereziak eskaintzen ditu.
|
Trokak |
Azkenik ate batetara iritsiko naiz. Atea gainditu eta pistatik jarraitu. Aurretik bidegurutze bat dago baina aterantz jo beharko da zuzenean.
|
Metalezko atea gainditu eta zuzen |
Aurrerago bidegurutze batetara iristean zuzen jarraitu beharko da.
|
Zuzen pistatik segi |
Aurrerago mendi magalean iturri zahar bat dago.
|
Iturri zaharra |
Azkenean goizeko bidegurutzera iritsiko naiz, mendi lepoan. Oraingoan zuzen jarraitu eta borda bat topatuko dut. Aintzineko kaolina biltegi bat izandakoa.
|
Borda |
Pistatik igoerako bidegurutzera iristean, oraingoan eskuinetik haranerantz bideratuko naiz zorikaztegia bisitatzeko.
|
Eskuinetik haranerantz pista utziz |
|
Belateko zorikaztegia |
|
zorikaztegia |
Zorikaztegia inguruatuko dut presatxoa dagoen puntura arte.
|
zorikaztegia |
|
zorikaztegia |
|
zorikaztegia |
|
zorikaztegia |
|
zorikaztegia |
Bertatik ezkerretik, errekatxoa gainditu gabe basorantz bideratuko naiz, bertan pista batekin bat egin arte. Aurrerago bertze eraikin batetara iritsiko naiz eta bertatik abiapuntura gutxi faltako da.
|
Bordak |