2018(e)ko abenduaren 11(a), asteartea

Iruña - Ezkaba - Sorauren - Iruña

Gaurko txangoa Iruñatik beretik aterata eta Ezkaba mendira igo ondoren, handik GR225 zati bat burutu, sorauren herritik gertu arte, eta ondoren Ulzama ibaiko pasealekutik berriz ere Iruña arte. Ibilbide luzea, 31 km baino apur bat gehiago, baina egingarria. Zazpi ordu eta erdi pasatxo eman ditut distatzia hori burutzeko. Irabazitako altuera 840 m ingurukoa izan delarik.
Maiz kanpora joaten gara ibilbide luzeak burutzeko asmoz, baina bertatik ere antolatu ditzakegu ibilbide polit eta luzeak. Ezkaba mendira igo eta gotorlekuari buelta eman ondoren, 1938. urteko maiatzaren 22an izandako ihesaldiaren omenez sorturiko GR 225aren kilometro batzuk, ez da aurreneko etapa osoa betetzen, egiteko asmoz sorturiko txangoa da.
Ohikoa den moduan ondarea, historia eta natura uztartzen ahalegindu naiz ibilbide honetan ere. Hortaz, zenbait eliza eta bereziki ertaroko zubi batzuk bisitatzeaz gain, ibai ertzeetako paisaiak ezagutzeko beta daukagu gaurkoan.

Ibilbidearen xehetasunak wikilocen
Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:


Ibilbidea eta altimetria

Irteera Donibane auzoan izan da gaurkoan ere, bertatik Ezkaba mendia arras ongi ikusten bai da.

Biurdanako parkera jaitsi eta ibaia oinezko zubi berritik zeharkatuko dut.


Tren geltokira hurbildu eta Cuatrovientosen errepidea zeharkatu eta trenbideen gainetik igarota,
Paberdom parkera iritsi
eta bertatik Usainen parkera joan,

trenbideak berriz oinezko zubitik igarotzeko.

Pasalekutik aurrera jarraituz Artika baino lehenago dagoen ingurubidearen gaineko zubira bideratuz.

Arika herriko goiko aldean errepidea ezkerretik utzi eta Alfontso XII gotorlekura eramaten duen bidea hartuko dut.

Egun hainbat ibilbide eta markak topatzen ditugu parke honetan, baina zuzenean igotzeko, aurreneko bidegurutzean zuzen, azpaldiko bidetik jarraitzea erabakitzen dut.
Gorago errepidera aterako gara eta metro gutxi batzuk ezkerretik egin ondoren, eskuinetik abiatzen den bidexka hartuko dut.

Bidea basoan barna doa, eta gorago berriz ere errepidera aterako da.

Hau zeharkatu eta berriz ere bidea jarraituz, Ezkaba mendiko gailurrera hurbilduko gara. Goiko aldean bidegurutze bat izango da, eta Gotorlekuko ate nagusira iristeko, eskuin aldetik igotzen jarraitu beharra dago.


Errepidetik ate nagusira gerturatuko naiz, ihesaldiaren hasierako puntura hurbiltzeko. Bertze sarrera honetan ihesaldiaren bi aurren etapak ikusgai dituzue. http://mendikosterak.blogspot.com/2017/10/ezkabako-ihesaldia-gr-225-bat.html


Gotorlekuaren inguruko informazio hau eskaintzen zaigu Nafarroako obi edo fosen mapan.
"La construcción del Fuerte de Alfonso XII o más conocido como Fuerte de San Cristóbal, se inicia a finales del s XIX durante el reinado de este monarca y después de la última guerra carlista, para la protección de Pamplona. Nunca llegó a usarse con estos fines pues al concluir los trabajos ya en el siglo XX, había perdido su valor estratégico ante los avances de la tecnología militar, sobre todo por la aparición de la aviación. La fortificación fue reconvertida y utilizada como penal desde 1934 hasta 1945. La falta de higiene en la cárcel provocó numerosas denuncias exigiendo su cierre como tal. Con la llegada al poder del Frente Popular en febrero de 1936 se decreta una amnistía para los 400 presos que había en ese momento. La cárcel se vació pero en julio de 1936 comenzó a llenarse tras el levantamiento militar llegando a albergar más de 2.000 presos. Las condiciones de insalubridad llevaron a la muerte de unos 300 presos que fueron enterrados en los cementerios de la periferia del Fuerte, hasta que en 1942, ante las protestas de los pueblos, se construyó un cementerio propio en la ladera norte del monte, conocido posteriormente como el "Cementerio de las Botellas". No sólo hubo muertos a causa de las duras condiciones a las que estaban expuestos, también hay constancia de diversos asesinatos tras la "puesta en libertad" y por "traumatismo". Este es el caso de Constantino Cerdán, vecino de Azagra y Diputado por el PRRS desde 1933, que murió fusilado en la misma puerta del Fuerte de San Cristóbal. El 21 de octubre de 1936 fue fusilado Robustiano Zubiat, en el mismo lugar. El 24 de febrero de 1937 le llegó el turno a Isaac Indurain, alcalde republicano. Días más tarde morían en el mismo lugar Romualdo Moriones, Juan Mangado y Javier Rocafort. Otro capítulo que pasó a la historia es la famosa Fuga del Fuerte ocurrida el 22 de mayo de 1938. Por aquellas fechas se contaban 2.487 presos, la mayoría dirigentes políticos, sindicales y militantes de izquierdas. Treinta de ellos fueron los artífices de esta fuga. A la hora de la cena, cuando había más dispersión de los guardias, los reclusos desarmaron a los guardias y en poco menos de media hora, consiguieron tomar el fuerte. Un soldado, que percibió lo que estaba ocurriendo bajó a Pamplona y dio la voz de alarma. Los camiones con los refuerzos no tardaron en llegar. Muchos presos desistieron de la fuga, quedándose en el penal un total de 1.692 prisioneros. Se fugaron, por tanto, 795 de los detenidos. La mayoría de ellos estaban desorientados, iban mal calzados, estaban desnutridos y carecían de un plan de huída. El mismo día 23 fueron detenidos 259 evadidos; el día 24 ya eran 445 y el número siguió aumentando los días siguientes. El último fue capturado el 14 de agosto, tres meses después, siendo apodado "Tarzán", por aguantar tanto tiempo sólo en el monte. De los 795 fugados, 585 volvieron al fuerte. El resto, salvo tres que consiguieron llegar hasta Francia, murieron en el intento. Se identificaron 187 cadáveres a los que habría que añadir 24 muertos más sin identificar, que podrían ser del Fuerte o estar escondidos por el monte para cruzar a Francia. La mayor parte murieron en los pueblos y montes que se encuentran entre el Fuerte y la frontera: Ezcabarte, Oláibar, Esteribar, Baztán... aunque figuren casi todos registrados como fallecidos en Ansoáin. De los capturados, 16 fueron sometidos a juicio acusados de ser cabecillas, uno fue internado en el manicomio de Pamplona y 14 de ellos fueron condenados a muerte y fusilados en la Vuelta del Castillo, detrás de la Ciudadela, el 8 de septiembre de ese mismo año. En la fuga murieron principalmente presos de Pontevedra, Valladolid y Segovia. Anualmente se realiza un homenaje a las víctimas de la Fuga del Fuerte. En el año 1988, con motivo del 50 aniversario del suceso, se erigió un monumento en recuerdo de todos los que allí murieron. El monumento fue destruido en el año 2009. "

Ezkaba mendiko buzoi aldera igo eta gotorlekua inguratzen hasi aurretik bertako ikuspegiak so egiteko tartetxo bat emango dut.




 Pirinioak


 Lezizagoa, Beriain , Txurregi, Gaztelu eta Bizkai
Gotorlekuari itzulia hasi eraikin zaharretik, berrira iritsi arte. Bertan eskailerak daude lubakietara jaisteko. Baina gaurkoan ez dut astirik bertatik ibiltzeko.




Gotorleku berriaren bukaeran, zutoin bat dago eta bertatik ezkerretatik jaitsiera hasiko da.
 Beherago zutoin berri bat topatuko dut eta bertatik, eskuinetik, pista batetara pasa.

Ipar magaletik doa, eta duela gutxi makineria sartu dute zenbait tokietan zabaltzeko. Hilabete honetako euriek eta makineriarena ibilbidea guztiz lokaztuta utzi egin du eta ibiltzen baino eskiatzen jaitsiko naiz urrengo bidegurutzea arte.

Bertan ezkerretako pistara pasa eta Garrues herrira iritsiko naiz. Zaken zati honetan lokatsa gutxiago dago.


Garrues herrian eta errepidera atera aurretik, ezkerretik hilerrira doan pista hartu beharko da.



Hilerritik gertu  fosa bat kokatzen da.
"La finca donde mataron a los fusilados ahora es un pinar. Está justo al pasar el cementerio de Garrués, en término de Orrio.
La fosa común podría albergar los cuerpos de cinco fusilados aunque podría haber alguno más. Las detenciones se produjeron el mismo día de la fuga de San Cristóbal, el 22 de mayo de 1938. Desde Garrués veían bajar a los presos del fuerte y la Guardia Civil detuvo a unos 5 (aunque podría haber 7). Fueron detenidos y llevados hasta este lugar en donde son fusilados. Al parecer fueron confesados por un cura catalán antes de su muerte. "

Bidea pista batetara aterako da eta handik Orrioko iturrira iritsiko naiz.


Karrikatik errepidera iritsi eta hau zeharkatuz, bertze iturri bat topatuko dugu.

Bertatik eliza bisitatzera hurbilduko naiz.


 Udaleko webean halako informazioa ematen dute: "San Joan Bataiatzaileari eskainiriko eliza du, zein, “Nafarroako Entziklopedia Itzela”ren arabera, XIII. mendean eraiki baitzuten. Nabe bakarrekoa da eta aldare nagusiaren aldeko kanpoko murruak horma-bularrez sendoturik daude.
Tenplura atariak babesturiko arku zorrotzeko ate gotiko batetik sartzen da. Barnealdean jatorrizko altzarietako batzuk nabarmentzen dira, hala nola Haurra duen Ama Birjinaren tailu gotikoa."

Elizaren gibeletik abiatzen den pista jarraitu beharko da, zalditegi baten ingurura iritsiz.
Elegiko errekatxora iristean, eskuineko pistatik segi.
Bertatik altuera irabazten hasiko naiz eta mendi-lepo batetara iritsiko naiz.

Aldapa jaisten hasi bezain pronto, ezkerretik doan pista jarraitu beharko da.
Handik ataka edo metalezko ate bat dagoen puntura iritsiko naiz. Zatitxo honetan ere lokatsa nahikoa topatuko dut.
Pista hobeago batetara atera eta bertatik jaisten jarraitu behar da, pista nagusiago batekin elkartu arte.

Eskuin aldetik jaitsierarekin jarraitu.


Beherago dagoen bidegurutzean, ataka gainditu eta zuzenean pista jarraitu.

Bertatik Ulzama ibai ertzera iritsiko naiz. Bertan GR225 utzi eta eskuinetik Sorauren herrirantz abiatuko naiz.

Errepidearen zubi azpitik igaro,
eta segituan Sorauren herriko harrizko zubian izango naiz.



Ibaiaren bertze ertzera igaro eta elizara zuzenduko naiz, bertan atsedenalditxoa eta bazkaltzeko momentua izanik.



Herritik irten berriz eta zubia zeharkatzean, Ulzama ibaiko bertze ertzetik abiatzen den pasaleku prestatutik Iruña aldera bideratuko naiz.

Ezkabako kanpineko altueran, errepidera atera eta ezkerrean dugun ibai gaineko zubia igaro eta gero eskuineko ibaiaren ertzeko bidea berriz ere hartu.


Askaltokitik apur bat aurrerago iturri bat aurkitu daiteke.
Geroago Azoz herrira daraman errepidea zeharkatu eta berriz bertze askaltoki batetara iritsiko gara. Behar izanik, iturriaz aparte, komunak badira ere.



Arreko industria gunera iritsiko gara ibai ertza jarraituz.
Errepide azpitik pasa eta ezkerretik, errepidera igo beharra dago, bertatik Ulzama ibaiko bertze ertzeko bidea hartzeko.


Herriko baratzak inguratu, futbol zelaira iritsi eta herriko karrika zuzen jarraituz, Arreko zubi zaharrera iritsiko naiz.





Ibaiaren bertze ertzetik Atarrabia aldera gerturatuko naiz.


Berriz ere ibaia zeharkatu beharko da, oraingoan Arreko Hirutasuna  edo Trinitateko zubitik, izen bereko elizara iristeko. Zubian Donajakue bidearekin bat egingo dugu, eta hauxe izango da Iruñako Redin harresietaraino jarraituko dudana.
Arreko Trinitatearen inguruko informazio hau eskaintzen digu Atarrabiko udaleko orriak: "Ezkabarteren udal-eremuan egon arren, baseliza hau Atarrabiari oso lotua egon da, gure herriaren eskuerapean oker ipini bada ere. Bere adbokazioak, Trinitate Santuak, oraindik gaur ere debozio handia sortzen du Iruñerriko eta inguruko eskualdeetako biztanleengan. santutegiak sendatzeko bertuteak zituela uste baitzen.
Entzutetsuak izan ziren ere bertako feriak eta honen eskuerari buruzko auziak, Arre, Atarrabia eta Uharteren artean. Erromanikoaren garaiko eraikuntza honi begira XII. edo XIII. mendekoa izan daitekeela pentsatzen da. Basilika —ekialdetik mendebaldera orientaturik— garai ezberdinetan izan da berritua eta handitua. gaur egun komunitate erlijioso batek zuzentzen du eta erromesentzako ospitale zerbitzua eskaintzen du. " 
Ezkabartekoan hauxe gehitu egiten dutelarik: "Gaur egun komunitate erlijioso batek gobernatzen du eta erromesentzako ospitale zerbitzuak ematen ditu.
Basilika toki estrategikoa da, zeinek jatorria garai erromatarrekoa baitu, eta Erdi Aroan eraikiriko zubia du, sei arku apaldukoa, Ultzama ibaiaren gainean. Haren kokapenean ostatu bat egon zen eta unerik gorena Orreagak zergak biltzeko gunetzat jo zuenean izan zuen, XVII eta XVIII. mendeetan."
Hala ere ez da gordetzen basilikaren dokumenturik XV. mendea arte, pleito batean zeharka aipatu egiten delako eta propioa dena, XVI mendetik aurrerakoa da..













Atarrabiko karrika nagusia zeharkatu behar da. Bertan gerra zibilean fusilatutako bizilagunen etxeen atarietan oroigarri diren xaflatxoak, lurrean ikusgai ditugu.


Burlatara iristean Nekazari eskolaren aurretik pasako naiz.


Belosoko aldapara iritsi aurretik eskuinetik desbideratu, errepidean dagoen zebra pasabidetik bertze aldera igarotzeko.


Lore denda inguratu eta Madalenako baratzen eremura bideratu.


Bertatik Madalenako zubira ateratzeko.





Harresietara hurbildu eta Iruñeako alde zaharrera igo ordez, Arga ibaiko pasalekura zuzenduko naiz.


Errotxapeatik Plazaola trenbidearen zubira, eta bertan Arga zeharkatu, tunelean sartu eta handik ateratzean ezkerreko eskaileretatik Donibanera bideratuko naiz.




Eta bertatik abiapuntura itzuli, gaurko txango luzeari amaiera emateko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina