10 kilometro baino apur bat gehiagoko distantzia eta 400 metro inguruko igoera eta jaitsierakoa.
Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen
Powered by Wikiloc
Ibilbideako bideoa
Ibilbidea eta altimetria.
Kanpinera sartu aurretik dagoen aparkalekuan kotxea utzi eta dena prestatu ondoren etorritako errepidearen aldameneko pasalekutik abiatuko gara.
Urmael txiki bat ikusgai izango dugu segituan.
Apur bat aurrerago, ezkerreko pistara pasako gara. Ibilbidea markaturik dagoenez ez dago galtzeko aukera gehiegirik, hala ere erne ibili puntu batzuetan.
Pista basoan barneratzen da eta zuhaitzen azpitik ibiliko gara berriz ere aparkalekura iritsi arte. Basoa izango da ibilbide honen xarmaren elementu nagusiena, baina ez bakarra.
Aurrerago pistan bidegurutze bat dago, gure kasuan ezkerretara segi, hesitik gertu eta metro gutxi batzuren buruan eskuineko bidea hartu beharko dugu.
Hortik aurrera pista igotzen hasiko da eta zenbait bihurgune ditu, emeki emeki altuera irabazten laguntzeko.
Gañaundi mendira gerturatzean, aldapak asko baretzen dira. Eta oso gertu ikusgai izango dugun aurreneko trikuharria, eta gaurko ederrenera, iristiko gara. Maitzegur du izena. Ganbara txikikoa eta harlauzak barruko aldera makurtutak, tumuluaren pisuaren indarrarengatik.
Maitzegur menditik igaro eta bidea jarraituz Etxarriko kanpinetik datorren pistara iritsiko gara.
Pista gurutzatu eta zuzen abiatzen den bidea hartuko dugu, bigarren trikuharria bisitatzeko.
Aldapatxo txiki baten ostean, Fagamendira iritsiko gara. Tontorrean eta zuhaitzen artean ageri da trikuharri honen tumulu handia. Informazio ohol bat ere topatuko dugu.
Bi harlauxa ikusgai ditugu baina tumulua profanaturik dago eta horregatik goiko aldea hobi baten antzera ageri zaigu.
Tontorretik metro gutxi batzuk atzera egin behar ditugu bidea jarraitzeko. Erne ibili, atzera begiratzen ez baduzue ez bai dituzue markak ikusiko.
Bertze isurialdera maldatik jaisten hasi eta apur bat aurrerago zutoin bat ikusgai dugu.
Bidea segi eta aurrerago zati maldatsu bat izango dugu, berriz ere pista nagusira jaisteko. Bertan geroago hartuko dugun bidegurutze bat dago.
Pista gure ezkerretik jarraituz Ahuntzetxera iritsiko gara. Hala ere metro batzuk aurrerago eskuinetik desbideratuko gara, pista zahar honetatik Ahuntzetxera iristeko bidetxo politagoa delako.
Eta azkenean Ahuntzetxera iritsiko gara.
Itzulera pistatik egingo dugu, aurreko bidegurutzera arte. Oraingoan gure eskuinetik abiatzen den pistara pasatu eta bertatik Urrizpeko errekatxo edo ubiderantz jaisteko.
Iraigorri izena adierazten duen harri batetara iritsiko gara.
Hortik aurrera pista baldintza hobeagotan ageri da.
Eta metro batzuk aurrerago, ezkerretatik haritz zaharren eremuan sartuko gara, pista utziz.
Ikusiko ditugun haritz batek monumentu naturalaren izendapena ere badu. Zenbait zuhaitz ehundaka urteko aintzintasunekoak omen dira. MN 47 zenbakiarekin katalogatutako haritza dago. eta hauxe diote bere fitxan: " Roble albar de buen porte que alcanza notable altura y posee una copa
bien equilibrada. A los 2,5 metros se bifurca, adoptando una forma curiosa. El tronco está hueco desde los 2,3 metros hasta la base.
El ejemplar fue declarado Monumento Natural en 2009, entre otros motivos por las grandes dimensiones de su copa, una de las mayores de
este Católogo."
Haritz hauek bisitatu eta gero bidea eskuinetik jarraituko dugu. Bidegurutzean hainbat norantza markatu egiten dira, baina gure kasuan aurerago dagoen bertze haritz berezi bat bisitatu nahi dugu eta.
Bidearen zati hau ederra oso da eta toki polit ezberdinak bisitatzeko beta eskaintzen digu.
Bidea jarraituz bertze eredu ikusgarrien aldamenetik igaroko gara oraindik.
Aurrerago bertze zutoin bat topatuko dugu. Guk eskuinetik jarraituko dug.
Eta azken haritz zaharrak ikusgia izango ditugu.
Azkenean asfaltaturiko pista batetara iritsiko gara eta kanpinaren hesiaren aldamenean izanda, abiapuntura eta kotxera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina