Amaiur Mendi Taldeko Olentzero eguneko jaia ospatu dugu eta gutxienez hamaiketakoa baino lehenago 8 bat km ibibidetxoa burutzerik izan dugu.
Ibilbidearen xehetasunak wikilocen
Powered by Wikiloc
Ibilbidea eta altimetria.
Etxarrira joatekoak ginen baina euria dela eta, lekuz aldatu behar izan dugu. Taxoar herriko frontoira abiatu gara, batzuk hamaiketakoaren prestaketekin aritu diren bitartean, gainontzekoak menditik paseo bat ematera joan gara.
Taxoareko frontoitik abiatu eta Iturri gotikoaren gibeletik dagoen errepidea jarraitu dugu herritik Taxoar mendilerrora hurbiltzeko.
Taxoareko iturri gotikoaren inguruko informazio hau eskaintzen digu Arangureneko udalak: " Gotikoa da, kanpin-denda baten formakoa, eta bi isurki ditu. Harlandu irregularrez egina dago. Albo txikietako batean, arku zorrotz bat ageri da; arku horretatik irits daiteke ur-biltegira, zirkulu-erdiko arkua duen ate batetik, halako beste arku baten ondoan"
Herria pista batetik zuzen utziko dugu.
Apur bat aurrerago bidegurutze bat dago eta gaurkoan eskuinetik abiatu gara.
Pista honetatik deigarriena Noaingo ubidea da. Jende anitzek ezagutu egiten ez duen ubidearen bertze zatia ikusgai dugu hemen. Noaingo ubidearen inguruko informazioa eskainiko dizuet, bart batzuk oso argi ez bai zuten zein garaikoa zen eta. Ventura Rodríguez arkitektuak egin zuen Noaingo ubidearen proiektua 1782an eta handik bi urtera inauguratu zuten. Askok, agian, erromatar garaikoa dela pentsatuko du. XVIII. mendean, populazioaren hazkuntzak bultzatuta, Iruñea eraberritzeko plana abian jarri zen. Besteak beste, estolda bidezko sistema eraiki zen, ur zikinak hiritik eroateko eta ubidea eraiki zen - baita bost iturri publiko ere- Iruñera ura ekartzeko. Noain inguruako zatia da ezagunena eta horren harrizko eta adreiluzko erdi-puntuko arku-segida batez osatuta dago. Hasieran zeuden 97 arkuetatik, 94 kontserbatzen dira.
Bertan ikusgai den zatia ez da horren monumentala baina zenbait arku ikusgai dira eta altuera urriagoko egitura izan arren, luzera handikoa da ere.
Pistatik jarraituz, abelbidearen informazio oholaren puntura iritsiko gara.
Geroago puntu honetara jaitsiko gara. Baina Ur biltegietara hurbiltzeko zuzen jarraitu beharko dugu oraingoan.
Bidegurutze horretan ezkerretatik igotzen hasi.
Baina metro gutxi batzuk geroago, Taxoare mendira iristeko, ezkerreko bidea hartuko dugu.
Aurrerago hesi bat gainditzeko ataka bat izango dugu.
Bidetik aurrera segi eta puntu batean eskuinetik desbideratuko gara.
Hortik mendi-ertzara hurbilduko garelarik.
Pista ezkerretik jarraituko dugu, baina momentu batean eskuinetik doan bidea hartuko dugu, mendi-ertzatik jarraitzeko.
Geroago berriz ere pistara irten eta bertatik Taxoare mendira hurbilduko gara. Gaurkoan lokatsa asko dagoenez azken aldapan buelta ematea erabakitzen dugu. Itzulera pista beretik egingo dugularik.
Igoerako bidegurutzera iritsi baino apur bat lehenago, eskuineko pistara pasako gara, bertan talde osoa elkartu arte itxaron izango garelarik.
Eskuinetik jarraitu eta metro gutxi batzuren ondoren, ezkerretik zuzenean jaitsiko gara, abelbidearen informazio oholara iristeko.
Eta pista nagusitik Taxoare herrira berriz ere, hantxe hamaiketako ederra zain dugu eta.
Frontoira iritsi eta hamaiketakoarekin hasi bezain pronto euri zaparrada ederra izan dugu. Hala ere guk jan, jolastu eta Olentzerori gutunak emateko aukera ere izan dugu, jai giro ezin hobean.
Azkenean eguraldiak atertu eta eguzkia atera denez, kanpoko aldean jaia amaitzeko beta izan dugu ere.
https://mendikosterak.blogspot.com/2018/12/taxoare-taxoare-olentzero-eguneko-jaia.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina