Zailtasun gehiegirik gabeko ibilbidea lainoa edo eta hotza edo bero gehiegi egiten ez badu.
18 kmtik gorako ibilbidea eta 800 metro inguruko gora eta beherekin. Sei ordutik gorako denbora eman dut, baina kontutan izan argazkiak eta paisaiaz goxatzen joaten naizela.
Ibilbidearen xehetasunak wikilocen
Powered by Wikiloc
Ibilbidean zehar grabaturiko bideoa.
Ibilbidea eta altimetria.
Arestian erran bezala, Mikel Deunaren baselizara arte kotxez igo naizela. Goñi herritik goraino iristen den errepidea gero eta okerrago dagoen arren, oraindik zenbait zatitan asfaltoa ikusgai du. Bertan tokia nahikoa izaten da zenbait kotxe aparkatzeko.
Pistatik abiatu eta mendi-lepo batetara iritsiko naiz. Bertan atakatik hesia gainditu eta pista eskuinetik utzi beharko da.
Hasieran hesiaren aldamenetik ibiliko naiz baina igoeraren ostean hesitik urrundu eta lautadatxo batetara iristeko. Basoak argi ilun ederrak eskaintzen ditu pasarte honetan. Kontutan izan aurrerago basotik irten eta txango osoan ez dela itzal bakar bat ere izango.
Lautadatxoa zeharkatu eta zuzenean harri metaketa eta kaihrnak jarraituz basotik irten eta pista batetara atera beharko naiz.
Bide berri honetatik, eskuinetik igotzen jarraitu eta hesia ikusten delarik, ezker aldera apur bat desbideratuko naiz, bertan dagoen Goñiko Trekua trikuharria bisitatzeko. Trikuharri honen inguru, Txoperena lagunak hauxe dio: "Se trata de un monumento singular, al menos en Navarra, no conocemos ningún otro dolmen, que en su galgal guarde dos cámaras independientes, incluso estas se encuentran orientadas de diferente manera.
En mi opinión, se utilizo un primer dolmen hasta amortizarlo y se le adosó otra nueva cámara con su correspondiente canchal, con el resultado de un túmulo un tanto ovalado.
Esta manifestación se halla rebajada en su altura, aunque no vemos graves daños en la estructura de las cámaras y se tendría que tener en cuenta, de cara a una intervención arqueológica, por su singularidad y la posibilidad de hallarse poco dañado por remociones incontroladas."
Trikuharritik gertu animaliek ura edateko aska bat dago,
eta ondoren hesia gainditzeko langara hurbildu eta bertze aska bat izango da, gerora urmael artifizialera bideratuko naizelarik. Baltsa nahiko handitxoa eraiki dute bertan, neguko elurrak eta eurien ura metatzeko.
HesiaBertze aska
Urmaela
Ezker aldera begiratuz bide bat nabari da. Hara zuzenduko naiz mendi magaletik mendi-ertzera iristeko.
Bertatik bertze ikuspegi zabala ageriko zait, eta nola ez ba, Beriain mendia nagusitu ere.
Trekua edo Goñiko garaietara hurbiltzea da ondorengo helmuga.
Aurren tontorra Arrasaundi mendia da.
Ondoren bertze tontortxo batetik pasa,
Trekuaren gailurrera iristeko. Bertan erpin geodesikoa eta buzoia izango dira.
Treku menditik bertze adera jo beharko da eta bidexka bat ikusten den tokin ezkerretara abiatu ere.
Lizarragatik datorren pistarekin bat egin arte.
Pista jarraituz bertze urmael edo baltsa artifizial baten aldamenera iritsiko naiz.
Aurrerago jarraitu eta borda bat ikusten dugunean pista utzi eta zuzenean harat bideratuko naiz.
Bordaren gibeletik abiatzen den bidetik zuzen jarraitu eta honela dolina batetan kokatzen den Euskal Herriko erdigune geografikora iritsiko naiz. Bertan harriz osaturiko zirkulu batzuen erdian menhir bat bailitzan harri zutitu bat dago. Aldamenean metalezko oroigarri bat ere ageri da.
Bidea zuzen jarraitu pistarekin berriz topatu arte.
Pistatik igotzen jarraitu, Amoro mendiko magaletatik eta aurrerago Uharte Arakileko mendate eta bidezaharrarekin bat egingo dut.
Aurrerago kilometro bertikalaren zutoin bat ikusgai da.
Eta handik San Donatoko baselizaraino azken txanpa bertzerik ez da gelditzen.
Baseliza-aterpea bisitatu ondoren
Beriain mendiko tontorrera gerturatu eta erpin geodesikotik bertze argazki batzuk egingo ditut.
Gailurrean jende nahikoa dagoenez, hamaiketakoa bertze leku batean lasaiago egitea erabakitzen dut, beraz Lezizagoa mendi aldera bideratuko naiz prestu.
Tximeleta eder baten argazkiak egiteko aukera dut
Oraingoan Burunda aldeko amildegietara gerturatu eta haitzen goiko aldetik Lezizagoa mendirako bidea hartuko dut. Noizean behin haitzen eta paisaiaren argazki ederrak egiteko aukera dut.
Saien paradisua izan daiteke bertako haitzak. Jende aunitz guttiago bertatik ibiltzen bai da.
Borda zahar batzuren aurrien aldamenetik ere igaroko naiz.
Beriain menditik gero eta gehiago urrunduz
Azkenean Lezizagoa mendiko tontorrera iritsiko naiz,
eta bertan lasaitasunez eta bakarrik bokata jateko parada dut.
Bertatik bidexka bat jarraituz eta mendi-ertz batetik goizean ikusiriko urmael artifizial inguruan, pistara aterako naiz.
Bertatik Treku mendirako bidea segi.
Eta Trekutik Borda zaharretara jaitsiko naiz, hesiaren aldamenetik.
Bordetatik Trekua trikuharria dagoen eremura gerturatu eta ondoren basoan sartu.
Azkenik kotxea dagoen Mikel Deuna baselizara iristeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina