2018(e)ko abenduaren 4(a), asteartea

Saldiseko Haitzak eta Mortxe zirkularra, Saldise herritik

Gaur aurkeztuko dizuedan txangoa, goiz batean burutzeko modukoa da. Irteera Saldise herrian, Ollo haraneko kontzejuetariko batean da.
Ibilbidea ez da soberan luzea, 9 km inguruan baina ikuspegi ederrak eskaintzen dizkigu, batetik Iruñerria osokoak eta aldi berean bere gibelean Pirinioen zati batetakoak. Saldiseko Haitzak, estratu bertikal itzela batetaz osaturik dira eta hori dela eta, noizean behin haitzen tarteetara edo eta goiko zati batzuetara hurbiltzean, Olloko diapiroaren osotasuna ikusgai izango dugu. Zenbait puntuetan haitzak metro askoko hormak dira eta jende gutti bertatik ibitzen denez, saientzako gune aproposak izaten dira. Beraz maiz saiek oso gertutik ikusteko aukera izaten da ibilbide honen hasierako zatian.

Ibilbidearen xehetasunak wikilocen

Powered by Wikiloc


Ibilbidea eta altimetria.

Saldise herria edo kontzejua, txikia da eta aparkatzeko toki askorik ez da. Hala ere elizaren gibeleko partean kotxe bi uzteko aukera izaten ohi da. Bertan izan da txango honen abiapuntua.
Hasieratik Gaztelu eta Txurregi eta Saldiseko Haitzen ikuspegia deigarria izaten da.





Herritik irten baino lehenago elizaren ataria bisitatzeko aukera dugu. Pedro apostoloaren adbokazioa du ertaroko jatorria duen eliza honek. XIII. mendeko jatorri duen landa eremuko gotiko eliza da. Berpizkunde garaian burualde berria ezarri zitzaion eta egun zenbait atxikituriko eraikinak, jatorrizko ikuspegia nahikotxo izkutuan dute. Erdi aroko atari nagusia, zirkulu erdiko arku batez osaturik dago, bi arkiboltaz osatutakoa. Ataria babesteko arkupe bat du.

Karrikaik gora segi beharra dugu herritik irteteko. Olloko haranari itzulia ematen dion ibilbidearen markak ikusgai izango ditugu aurren zati honetan, baina kontuz ibili segituan bertze bide batetik igo beharko dugu eta.
Herriaren goiko aldean topatuko dugun bidegurutzean, zutoin batek ezkerrerako norantza segi behar dela adierazten digu.


Zalditegi baten aldamenean metalezko ate bat gainditu beharko dugu.
Atea gainditu eta metro gutxi batzutara Ollo haraneko itzuliaren bidea utzi beharko dugu eta eskuinetik gorat abiatzen den pistara abiatuz.
Geroago bertze bidegurutze bat topatuko dugu eta oraingoan zuzen jarraitu ordez, eskuinetik gora doan pista segitu beharko dugu.

Altuera apur bat irabazterakoan, basotik irten eta Pirinioetako ikuspegiak izango ditugu. Gaurkoan gainera nahiko elurtuak direnez oso nabariak izango dira.
Igotzen segi eta bihurgune handi baten ostean, tentuz ibili segituan eskuinetik abiatzen den bidetxo batetatik pista utzi behar dugu eta.


Bidetxo estua eta aziendak bereziki erabilitakoa izan arren, magala zeharkatuz, Saldiseko Haitzen hasierako zatira gerturatzeko beta eskaintzen digu. Erreferentzia Olloko Diapirorako sarrera izango dugu.


 Ilzarbe herria.
Haitzetara gerturatzean, bide zabalago batekin topo egingo dugu. Oraingoan kontrako norantza hartu eta gure ezkerretik haitzen azpiko aldetik igoera jarraituko dugu.

Haitzak oso gertu ditugunez, nahiko ohikoa izaten da, saiak bertan lasai oso aurkitzea.



Altuera irabasi denez eta eguna gehiago argitu duenez, Pirinioetako ikuspegiak oraindik ederragoak izango ditut.

Bidetik gertu haitz ederrak ere dira.
Aurrerago zuhaitz eder batzuetara gerturatuko gara. Basoko azkenak izanik horietariko batzuk benetan monumentalak dira, bat gutxienez enborra metro batzuetako diametrokoa du.










Bideak zenbaitetan haitzetara igotzeko beta eskaintzen du, edo eta haitzen artean irekitako arrakailu handietara.





 Artetako iturburua.







Han hemenka ikuspegietaz goxatzeko haitzen arteetara edo haitzetara igotaz, konturatu gabe Saldise Haitzeko tontorrera iritsiko gara. Ez du ezer berezirik, garaiena izatearena ez bada.



 Saldiseko Haitzen tontorra urrutitik ikusita

Mendi-ertzetik jarraitu eta Mortxe eta Haitzen arteko mendi-lepora iritsiko gara. Bertan Iruñerriari itzulia ematen dion GR 220arekin bat egingo dugu. Mortxeko azken aldapak hasi eta hesi bat gainditu beharko dugu.
Berriz ere zeruertzean berriz ere Pirinioak nagusitu egiten dira.


Mortxe mendiko buzoia eta erpin geodesikora ezer gutxi izango dugu.


Tontorraren bertze aldera gerturatuko naiz bertatik Sarbil eta Beriain mendiko argazkiak egiteko.



Itzulera GRtik egingo dugu. Hortaz aurreko mendi-lepora iritsi eta oraingoan eskuinetik magalan barna jaitsiera topatuko dugu.
Bide honek beharago dagoen urmael batetara eramango gaitu. Bertan haize guttiago denez atsedenalditxo bat egiteko toki aproposa izango dut.


Apur bat beherago pista bat topatuko dugu eta bertatik, ezkerretik beherat, jarraitu beharra dago.

Zutoin batek bide ezberdinak erakutsiko dizkigu beheragot. Guk pistatik jaisten jarraituko dugu eta puntu honetan agurra errango diogu GR 220ri, Eguillorrera bideratzen bai da.
Borda batzuren aurrietara iritsiko gara geroago.


Pistatik jarraituz, igoeran debideratu garen puntura iritsiko gara, azken zatia igoerako bide beretik eginik.
Herrira iritsi eta San Gregorio karrika, herriko bakarra, bertze aldetik jarraituz, Ollorako errepidera aterako gara, herriko harraska bisitatzeko. Iturria, harraska eta Joxe Ulibarrenaren eskultura erraldoi bat ikusgai izango dugu. Txangoaren aldarte kulturala.







Handik berriz ere elizara eta kotxera. Txango laburra baina ederra benetan.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina