2024(e)ko abenduaren 6(a), ostirala

Idokorri Santa Colomatik zirkularra

Idokorri mendirako ibilbide zirkularra Santa Colomako arroila bisitatuz.Aspur herrira doan errepidearen hasieran, ibaia gainditurik, ezker aldean aparkaleku bat topatuko dugu, hauxe izango da ibilbidearen abiapuntua eta helmuga. Idokorri mendirako igoera honek, Santa Colomako arroila ezagutzeko aukera eskaintzeaz gain, tontorretik Arbaiuneko arroilaren ikuspegi pribilegiatuak eskainiko dizkigu ere. Gainera ibilbide gehiena zirkularra izango da, gaurkoan zortzi baten egitura osatuz.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:
Powered by Wikiloc
Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria

Idorroki mendirako ibilbide zirkularra

Altimetrian Idorroki ikusgai
Aspurtzera iritsi aurretik dagoen aparkalekuan kotzea utzi eta traste guztiak jantzirik, aldapan gora abiatuko naiz. Hasiera pista zabal batetatik izango da.
Aparkalekua
Aspurtz herria aparkalekutik
Altuera irabaziz noa eta behe lainoaren goiko aldera iristean ikuspegi zabal eta argiak irekiko dira.
Behe lainoaren gora iristean
Pistaren erdian hesi bat topatuko dut, hau gainditu eta aurrera jarraitu.
Hesia gainditu
Gorago, bihurgune batean bidegurutze bat dago, oraingoan ezkerretik igotzen jarraitu beharko da.
Ezkerretik igotzen segi
Mendi lepo batetara iritsiko gara, zelai bat agerian dugularik. Zuzen jarraitu eta bertatik jaitsierako bidexka hartuko dugu.
Zuzen bidexkatik jaisteko
Bertze magaletik jaisten hasterakoan Santa Colomako arroila osatuko duen estrato handia ikusgai izango da, eta bere goiko aldean Idokorri.
Idokorri
Aldaparen erdi aldera bidegurutze bat topatuko dugu, zutoina batekin. Bidetik jaisten jarraituko dugu ibaira iristeko baina gero ezkerretik jo beharko dugu Santa Colomako arroilan barneratzeko.
Bidegurutzea zutoinarekin

Haitzen arteko aterpeak
Inguru horretan Ososkiko haitzuloa dago:
OSOSKI HAITZULOA: Mairuaren izena ere badu. Ibaiaren gainean dago, iristeko zaila den leku batean, Santa Colomba arroila menderatuz. Nafarroako haitzuloetako Brontze Aroko zeramika multzo ugarienetako bat da, Maluquer irakaslearen arabera.
Garai honetako lehen gelari dagokionez, zeramikazko lorontzi ugari daude, xerra eta lokarriekin apainduta.
Adin horren amaieran, Burdinarenarekin bat eginez, beste ontzi mota batzuk erabiltzen dituzten jendea bizi da berriro, gainazal distiratsuak, profil kurbatuak eta finagoak dituztenak.
Oraindik ere gure aroko lehen mendeetan bizi izan zen, erromatarren garaian.
Bidegurutze honetatik ezkerretara Santa Colomako arroilan barneratzeko baina lehenago zuzen jaitsiko gara Egurzanos errekara.
Ezkerretik Santa Coloman barneratzeko
Egurzanos
Egurzanos errekara jaitsiko gara, bertatik Santa Colomako arroilaren goiko partea edo hasiera ikusteko. Gaurkoan ura nahikoa jaisten denez ezin izango gara bertatik jaitsi.
Arroilaren goiko partea
Errekatik berriz gora joan beharko dugu arroilaren bertze aldera igaro ahal izateko
Arroilan barneratzko bidea
Pasarte estu baten ondoren errekara iritsiko gara eta Santa Colomako arroilaren bertze aldera ere. Bertan dagoen putsua eta haitzen arteko eremua, badu bere xarma.
Santa Coloma

Santa Coloma
Arroilaren ezkerreko hormatik aurrera jarraitzerik dago. Bertan burnizko eskala batzuk daude, uraren mailaren arabera, aurrera egiten lagungarriak suertatuko  direnak.
Santa Coloma
Panoramika arroilean sartzean



Ezkerreko horman burnizko eskalak

Eskalak



Panoramika bertze aldetik
Bertze aldera igaro eta errekatxoa gainditu beharko dugu bidearekin, bertze magaletik jarraitu ahal izateko.
Arroilako putsuaren bertze aldetik

Santa Coloma

Arroilaren bertze magaletik bide estua baina polita jarraitu beharko da. Beheko aldera iristeko denez, gehiena aldapan beherakoa, noizean behin errekatik gertu eta bertze batzuetan askoz ere altuago doana.
Arroilaren haitzak

Bertze magal edo ertzeko haitzak


Saiak haitzen gainean
Azkenean bidegurutze batetara iritsiko gara, eta oraingoan eskuinetik igotzen hasiko gara.
Bidegurutzean eskuinetik gorantz
Bide honek altuera irabaziz doa eta Zaraitzu ibairako ikuspegiak eskainiko dizkigu. Behatoki natural ezberdinak gainditzean.
Zaraitzu ibaiko arroila

Pirinioak
Gorago bertze behatoki natural ederrak izango ditugu. Altuera irabaztean Pirinioetako ikuspegi zabalagoak izango ditugularik.
Momentu batean mendi ertzetik joango gara eta bertan pista batekin topo egingo dugu. Idorrokira igotzeko zuzen jarraituko dugu eta itzuleran pistatik iritsiko gara puntu honetara.
Pista
Idokorri mendiko ertzetik gora jarraituko dugu eta noizean behin haitzetara gerturatzeko aukera izango dugu, ikuspegi zabaletaz gozatu ahal izateko.
Mendi erpinetik

Aspurtzeko arroilaren ikuspegia
Gorago Arbaiuneko arroila ikustera iritsiko gara. 
Arbaiuneko arroila
Mendi erpinetik gora, aurreneko tontortxo batetara iritsiko gara, baina hau ez da gailurra.
Tontortxo bat
Aurreneko tontor honek ikuspegi zabalak eskaintzen dizkigu Arbaiuneko arroilarantz eta Isoko mendatera.
Tontorretik
Inguruko haitzen tankera ikusita, ez da harritzekoa ingurutik saiak hegal ikustea.
Saia

Arbaiun
Berriz basoan barneratu eta igotzen jarraitu beharko da tontor nagusira iristeko.
Basotik
Azkenean buzoia dagoen tontorrera iritsiko gara. Hala ere Idokorri mendia zabala denez tontor ezberdinak ditu eta oraindik erpin geodesikoa duenera ere joan beharko dugu.
Idokorritik
Tontorreko ikuspegietaz gozatu ondoren, aurrera jarraituko dut, erpin geodesikoa dagoen tontortxora iristeko.
Erpin geodesikoa

Eremu hau nafartarren finka edo barrutia dela ageri den kartela ere ikusgai da.
Pistatik zuzen jaisten jarraitu beharko dugu.
Beherago bidegurutze batetara iristean, eskuineko pista jarraitu beharko da, mendi magaletik aurrera egiteko.
Bidegurutzean eskuineko pista
Aurrerago bertze bidegurutze batetara iritsiko gara. Oraingan ezkerrekotik, beherantz jarraitu.
Ezkerretik
Igoerako pistaren hasierara iritsiko gara eta bertatik, ezkerretik igotako bidea atzera egin beharko dugu. Oraingoan Santa Colomako arroilaren bukaera partean dagoen zubi batetara iristeko.
Zubia
Bertatik oso gertu , Egurzano errekak Zaraitzurekin bat egiten du.
Egurzano erreka Zaraitzurekin elkartzen den gunea
Zubia igaro eta Aspurtzeko arroilan barneratuko gara. Bertan Independentzia gerra garaian gatazka latz bat izan zen Espoz eta Minaren gudalosteak eta Napoleonen Gran armekoen gudarien artean.
Aspurtzeko arroila
Gatazkaren informazioa:
Nafarrek Napoleonen tropen aurka egindako borroka. Gasteiztik zetorren Caffarelli jenerala Iruñean zegoen jada. 1812ko otsailaren 19an, asteazkena, 2. eta 3. batailoiak Zangozara joateko agindu zuen Espozek. Caffarelli ez zen mugimendu horretaz ohartu, Iruñetik batailoi bien atzetik irten zen Erronkarira joateko, eta han ustekabean harrapatzea espero zuen; aldi berean, Aragoi aldetik beste zutabe bat zihoan Leire eta Bigüezalerantz, eta Espoz, Nafarroako Husarren erregimentuarekin, Irunberrira joaten zen batailoien behaketan egoteko. Elurra erruz ari zuen. Caffarelliren tropak Aspurzeko arroilara zihoazenez, hirugarren batailoia Arroilaren sarrera ixtera joan zen, eta bigarrenak, berriz, Biguezaleko mendira igo nahi izan zuen, bertako herrian baitzegoen, eta elurraren gainean nekez ibiliz exekutatu zuen. Aspurzeko haitzartean eta zubian, Barrenak boluntarioekin jarraitu ahal izan zuen Burgira iritsi arte, inolako eragozpenik gabe. Gorrizek, hirugarren batailoiaren buru zela, trebetasun handiz defendatu zuen bere postua: goizeko bederatziak izango ziren aurreratuek etsaia hurbil zegoela iragarri zutenean. Sua hautsita, luzaz eutsi nion etengabean, eta frantsesek, nafarrak beren burua defendatzen jarraitzen zutela ikusirik, beren posizioetatik botatzen saiatu ziren, baina ezin izan zuten lortu. Caffarellik, ezbehar haren aurrean haserre, indar berriak aurreratzeko agindu zuen; indar horiek erabakitasunez aurreratu ziren, baina pausoa estua zen, Gorrizko jendea ausarta, eta haren erresistentzia gaindiezina. Orduan Caffarelli, sumindurik, tropen buru bihurtu zen, eta musikak eta danborrak joaraziz, gehiago animatzeko, haserre bizian oldartu zen. Hala eta guztiz ere, nafarrek gogor eutsi zioten euren postuei. Gorrizek jakin zuen Barrena seguru zegoela, eta, gainera, ikusi zuenez frantsesak, arroila utzi eta Biguezal mendian gora zihoazela Nabaskoze gainera erortzeko, bere batailoiarekin almibioi bereko Ustesera joan zen, Erronkariko haranera igarotzen saiatuz gero kontrarioak ahalik eta gehien gogaitzera deliberatuta. Hirugarren batailoia, egun osoa elurretan eman ondoren, gaueko zortzietan iritsi zen Ustesera. Borrokan Caffarelli jenerala zauritu zen, arinki bada ere. Egun hartatik Aspruzeko arroilari "deabruaren aurpegia" deitzen zion, eta frantses zutabeak galera handiak izan zituen; Caffarelliri berari egotzitako aitorpenaren arabera, 300 gizon inguru hil zituen. Erref. Hermilio Oloriz, "Nafarroa Independentzia Gerran", 172. or
Azkenik Aspurtzeko zubiaren aldamenera iritsiko gara, ibilbideari amaiera emanik.
Ibilbide ederra eta gure historiaren gertakari baten lekukoa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina