Iruñatik Sorauren arteko ibilbide lineala Ezkabako menditik igarota. Goiz eguzkitsu batean buruturiko ibilbidea ia 18 kilometrokoa eta 900 metrotik gorako desnibelduna.
Iruñatik abiatuko naiz gaurko ibilbidean eta helmuga Sorauren herrian izango dut. Gaurkoan bila joango zaizkidanez, ibilbide lineala burutzerik dut.
Goizeko hodeiak
Biurdana parkera abiatuko naiz eta bertako oinezkoen zubitik, Cuatro Vientosera bideratuko naiz.
Biurdanako zubia
Geroago Berriozarreko oinezkoen zubira joko dut, parkea zeharkatuz, bertatik Artikako igerilekuetara iristeko.
Berriozarreko zubia
Artika herrira jotzeko, tunelera joango naiz, errepidearen azpitik igarotzeko.
Tunela
Artikan harraska bisitatu eta igotzen jarraituko dut, herriko goiko etxeetara.
Harraska
Etxeetatik bidera atera eta ezker aldetik igotzen jarraitu.
Bidera atera eta ezkerretatik igo
Aurreneko bidegurutzean zuzen jarraituko dut errepidera iristeko.
Bidegurutzean zuzen
Errepidera atera, metro batzuk ezkerretik jarraitu eta segituan eskuineko bidetik igo.
Errepidea eta eskuinean bidea
Gorago, berriz ere errepidea zeharkatu eta bidetik igotzen segi.
Errepidea
Eta azkenik Ezkaba mendira iritsiko naiz, aurrenetik Alfontso XII. gotorlekua, hots, Ezkabako presondegia ezagutzen dugunaren atari nagusira bideratuz.
Panoramika Ezkabara iristean
Gotorleku presondegiko ate nagusia
Gero buzoia dagoen puntura igo eta gotorlekua inguratzen duen bidetik jarraituko dut.
Panoramika Ezkabatgik
Ezkaba
Panoramika
Eskuin aldetik gotorlekua inguratuz jarraitu.
Gotorlekua
Gotorleku berria gainditu eta eskuinetik, mendi erpinetik jaisten hasiko naiz. Apur bat aurrerago bidegurutze bat dago. Gotorlekuko ihesaldiaren omenezko GRa jarraituko dut Sorauren arte.
Mendi erpina utzi eta eskuineko pistatik segi
Beherago bertze bidegurutze batetara iritsiko naiz eta oraingoan ezkerretik Garrues herrira jarraitu beharko da.
Ezkerretik
Garrues
Garrues herrian, ezkerretara jo beharko da hilerrira hurbiltzeko.
Ezkerretara
Hilerrira iritsi eta pista apurtxo bat kaskartuko da, baina zuzen jarraitu beharko da.
Hilarria
Ezkaba
Orrio herrira iritsi aurretik iturri monumentala bisitatuko dut.
Iturria
Herrira iritsi, errepidea gurutzatu eta karrikatik zuzen jarraitu, pista batetatik herria uzteko.
Orrio
Errepidea gurutzatu
Iturria
Herriko goiko partean ezkerreko pista zabaletik jarraitu beharko da.
Ezkerretik
Pista honek mendi lepo batetara eramango gaitu, Makiarriamendikoa.
Mendi lepoa
Pistatik jaisten hasi eta segituan bidegurutze bat dago. Ezkerreko pistatik jarraitu beharra dago.
Ezkerretik
Zutoina
Langa batetara iritsi, hau gainditu eta pista zabalago batetatik jaisten hasiko naiz.
Langa
Pista honek bertze pista batekin bat egiten du. Oraingoan eskuinetik jaisten jarraitu.
Eskuinetara
Eta pista honetatik, mendiko ezker magaletik ibairaino iritsiko naiz. Handik eskuinera jo, GRa utziz.
Eskuinera
Azkenik Soraureneko zubi zaharrera iritsi eta handik eliza eta errepidera.
Soraureneko zubia
Ultzama ibaia
Ibilbidea amaitu eta garagardo bat edatera joko dut herriko tabernara.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina