Oriñon herritik abiatuta ibilbide zirkularra Ojos Negroseko haitz zubira eta berriz ere hondartzara itzuliz. Ibilbide ederra, labarrak, hondartzak eta tontor honetatik ikusten diren paisaiak direla eta. Jaitsiera nahiko malkartsua izango da puntu batean eta horregatik ez da gomendagarria eremua bustita badago.
Oriñon herritik, hondartzan dagoen aparkalekutik hasiko gara ibilbide eder honekin. Udan burutzekotan hondartza ederra izango dugu bainu bat emateko. Gure kasuan udazkenean sartutak egon arren, egun berotsu bat aukeratu dugu eta honela bainuarekin amaituko dugu txangoa.
Hondartzako aparkalekua
Candina eta Salpiko mendiak aparkalekutik ikusgai
Aparkalekutik irten eta baselizarantz bideratuko gara, bertatik errepidera iristeko.
Baselizaren aurretik igaro errepidera ateratzeko
Sonabiara daraman errepidera aterako gara eta eskuinetik aurrera jarraituko dugu. Bertatik Oriñon herriko hondartzaren ikusgpegi zabala izango dugu.
Errepidera atera eta Sonabiarantz bideratu
Oriñoneko hondartza
Hondartza eta Pico Islares
Sonabriara gerturatzean, ezkerrean haitzen goiko partean Ojos Negros harri zubia segituan identifikatuko dugu.
Ojos Negros
Herrira iritsi aurretik ezkerreko partetik ageri da itzuleran etorriko garen bidea.
Pista honetatik itzuliko gara
Sonabia herrira edo auzora iritsi eta baselizara joko dugu. Baseliza hau Nuestra señora del refugio du izena, omen, XIX. mendean inguruan hondoratze batetatik salbatu ziren arrantzaleek eraiki zuten.
Baseliza
Nuestra Señora del Refugio
Zuzen jarraituko dugu baselizaren gibeletik abaitazen den bidetik.
Zuzen jarraitu
Apur bat aurrerago bidegurutze bat izango dugu eta eskuinetik hondartzarantz daraman bidea jarraituko dugu.
Tontorren ikuspegia
Valdearenas hondartzara jaitsi aurretik, eskuinetik bidexka bat hartuko dugu labarretan dagoen behatokira gerturatzeko.
Valdearenas hondartza
Ojos Negros behatokitik
Behatokitik eskuin aldera penintsula txikia ikusgai dugu ere.
Penintsula
Valdearenas hondartza
Behatokian
Labarrak eta penintsula
Behatokian
Behatokitik atzera itzuli eta Valdearenas hondartzara jaitsiko gara. Hondartza inguratu eta bertze aldean ageri den bidetik igotzen hasiko gara.
Valdearenas hondartza
Valdearenas hondartzan
Aldapan gora hasiko gara, mendi magala zeharkatzen eta altuera irabaziz.
Magaletik gorako bidean
Altuera irabaztean ikuspegi ederrak zabalduko zaizkigu, hondartza, penintsula eta labarretakoak.
Istmoa eta penintsula txikia
Punta Yesera ingurua iristean maldatik gora jarraitu beharko da pasabide natural estu batetara bideratzeko.
Pasabide naturala goian ikusgai
Ikuspegiak
Azken partean bidea estutu egiten da pasaleku naturaletik haitzen goiko partera iristeko.
Pasabide esturako bidean
Ikuspegia haitzetara gerturatzean
Pasabideko zatirik estuenean
Azkenean goiko partera iritsiko gara eta estratuen goiko aldean soro zabala izango dugu.
Goiko partera iristean
Lautadatxoak
Tartetxo bat izango dugu bertatik ikusgai diren paisaiak behatzeko. Castro Urdialeserako aldea bereziki ederra izango da.
Castro Urdiales aldera
Bero asko egiten duenez magaletik gora ekin aurretik, itzalean atsedenalditxo bat egingo dugu.
Aldapatxo bat burutzean, mendiaren bertze magalera aterako gara berriz eta Oriñon itsas adarra ikusgai izango dugu berriz.
Bertatik eskuin magaletik altuera galdu gabe aurrera jarraitu beharko dugu Ojos Negros sakonunera bideratzeko
Magaletik aurrera Ojos Negrosera
Beheko labarrak
Castro Urdiales
Ojos Negrosera iritsiko gara eta haitz zubiaren goiko partera bideratuko gara bertatik argazki batzuk egiteko.
Ojos Negroseko goiko partea
Bertatik ikuspegi ederrak dauzkagu Valdearenan hondartza aldera
Ojos Negroseko goiko partetik
Goiko aldean paratzean ez dirudi haitz zulo bat dagoenik.
Ojos Negros goiko partean
Goitik jaitsi eta haitz zuloaren barneko aldera bideratuko gara, bertatik bai ditugu ikuspegi ederrenak.
Ojos Negros
Ojos Negros haitz zubia
Ojos Negros haitz zubia
Ojos Negros haitz zubia
Ojos Negros haitz zubia
Ojos Negros haitz zubia
Ojos Negros haitz zubia
Ojos Negros haitz zubia
Ojos Negros haitz zubia
Bertako paisaietaz gozatu ondoren bideari ekingo diogu. Harantxora jaitsi eta ezkerretik abiatzen den bide zabaletik gora jarraituko dugu.
Bidetik gora
Bidearen estu gunea
Mendatera aterako gara eta hau gainditzean bidearen tankera ikusgai
Harriz osaturiko zubi edo egitura
Zubiaren bertze aldera igaro eta eskuin aldean dagoen tontortxo batetara igotzea erabakiko dugu.
Mendatetik eskuinerako tontortxora
Tontorretik
Panoramika
Eskuin aldean dagoen menditxora igotzeko bidea topatu beharko dugu, eta ez dago erraza
Tontorra 446 metro ditu
Tontorretik oraindik Ojos Negros ikusgai dugu.
Tontorrean
Tontorretik bide nagusira jaitsiko gara eta bertatik beherantz ekingo dugu.
Tontorra eta jaitsierako bidea
Apur bat aurrerago bide nagusia uztea erabakiko dugu eta abenturari ekingo diogu. Zuzeneko bidexkatik jarraitzea erabakiko dugu, bidea dagoela ikusirik baina erreferentzia gehiegi izan gabe.
Zuzeneko bidexkatik jarraituko dugu
Mendi lepo batetara iritsiko gara eta bertatik beheko haran batetara bideratu beharko dugu.
Mendi lepotik behera
Bidea galdu gabe haranera jaitsiko gara.
Jaitsitako eremua
Harantxotik bertze mendi lepo batetara gerturatuko gara eta hortik benetako jaitsierari ekingo diogu. Eremua oso malkartsua da eta toki batzuetan tentuz ibili beharra dago.
Mendi lepotik Sonabia
Mendi lepotik beherantz bide estutik
Haitzetara bideratuz, haitzulo txiki batetara iritsiko gara. Sekulako beroa egiten duenez, itzalean atsedena hartu beharko dugu, azken tarteari aurre egin baino lehen.
Haitzuloa
Sonabia haitzulotik
Haitzulotik
Haitzulotik jaisteko zati oso malkartsu bat dago eta eremua buztita egotekotan zailtasunak izan daitezke. Guk poliki poliki jaitsiko dugu aurreneko tartea, ez erotzeko.
Bidea estua eta oso malkartsua da
Aldapa handiko eremua
Haitzen artetik eta bidexka galdu gabe altuera galtzen joango gara.
Aldapa osoan zehar izango ditugun ikuspegiak ederrak dira, baina hobeto dugu bidean oinak non jarri erreparatzea.
Hondartza
Azkenean malda gutxituz doa eta bide zabalago batetatik basora iritsiko gara eta beheko partean hesi bat topatuko dugu, pistara ateratzeko.
Pistara ateratzean informazio ohola
Pistatik errepidera iritsi eta eskuinetik Oriñoneko hondartzara.
Oriñon hondartza
Hondartzara iritsi eta pairatutako beroa dela eta, zuzenean uretara joko dugu, gorputzeko tenperatura apur bat jaitsi ahal izateko.
Ibilbide polita baina arestian aipatutakoa, eremua buztita izatekotan, bide normaletik bukatzea era bat gomendagarria da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina