Playa Arenillasera gerturatuko gara, Oriñoneko itsas adarraren bertze aldera, hain zuzen ere, bertatik ibilbide labur bat osatzeko eta gero hondartzan bainu bat hartzeko.
.JPG) |
Playa Arenillas |
.JPG) |
Playa Arenillas |
Aparkalekuan kotxea utzi eta hondartza aldera gerturatuko gara. Bertatik aurreko egunean igotako mendia eta bereziki jaitsiera ikusgai da.
.JPG) |
Oriñoneko mendia |
Xehetasun honetan hobeto ikusterik dago jaitsiera eta koba.
.JPG) |
Koba eta jaitsiera |
Portura gerturatuko gara eta bertatik itsasaz adarra eta aldamenean dagoen igerileku naturala.
.JPG) |
Igerileku naturala |
Portu antzeko honetan ere kotxe batzuk aparkatzeko tokia dago. Toki berezia eta ikuspegi ederretakoa.
Portutik aterako gara eta ezkerretik abiatzen den pistatik gora jarraituko dugu.
Labarretatik jarraituko dugu eraikin batzuetara. Horietako bat taberna omen da eta toki ederra eskaintzen du atsedenaldia egiteko.
Eta kuriosoa da labarrean bunker txiki bat bai du. Oriñoneko itsasadarraren sarbidea kontrolatzen duena.
1937ko udaberrian eraiki zuten Castro-Urdialeseko Ingeniarien Komandantziako behin-behineko langileek eta/edo Santanderreko Armada Kidegoko Ingeniarien Batailoiko 13. zenbakiko Kosta Konpainiako kideek (dokumentazioan ez da oso argi geratzen batzuen edo besteen kontua izan zen, baina badirudi lehenak izan zirela). Gotorleku hori orduko Santanderreko Probintziako agintari errepublikarren kostaldeak defendatzeko planaren parte zen; plan horren ondorioz, Kantabriako hondartza, senadi eta portu ia guztiak gotortu ziren, lehorreratze nazionalista hipotetikoei aurre egiteko.
.JPG) |
Metralladora habia |
.JPG) |
Metralladora habia |
Arenillaseko metrailadoreen habia, kostaldeak defendatzeko beste guztiak bezala, ez zen erabili, eta gerraren ondoren bertan behera utzi zuten (nahiz eta, agian, 40ko hamarkadan erabiltzen jarraitu, Kantauriko kostaldean aliatuen balizko lehorreratzea aurreikusita). Errepublikar Kantabriarekin amaitu zen erasoa hegoaldetik iritsi zen, ez itsasotik, nahiz eta Castro-Urdiales eta Islares arteko kostalde zati hori hainbatetan bonbardatu zuen matxinoen flotak 1937ko udaberrian eta udan, hainbat jazarpen-operaziotan eta errepide bidezko komunikazioak eteteko ahaleginetan.
.JPG) |
Metralladora habia |
Bisita historiko honen ostean labarretatik bisita geologiko eta paisajistikoarekin jarraituko dugu. Bide estu batetatik eta noizean behin labarren puntetara gerturatzeko aukera izango ditugularik.
.JPG) |
Labarretatik |
.JPG) |
Oriñoneko bokala |
Aurrerago jarraitu eta Isalereseko Puntara gerturatuko gara. Labarrak oso garaiak ez diren arren, kareharrizkoak izanik, itsasoak eta uraren eraginez buruturiko higadurak, egitura bereziak eskaintzen dizkigu nonahi.
.JPG) |
Punta Islares |
Itsaz adarra eta Oriñon eta Sonabia bertze aldean.
 |
Panoramika Puntatik |
Aurrerago jarraitu eta bertze punta batetara gerturatuko gara, bidearekin jarraitu aurretik.
Geroago pista batetara aterako gara, aparkaleku batetara eramango gaituena.
.JPG) |
Aparkalekua |
Aparkalekutik ezkerreko partetik bidea jarraituko dugu, pista utziz.
Labarrak garaiagoak izango dira eremu honetan eta horrek bertze ikuspegi bat eskainiko digu. Gainera jada ez dugu Oriñoneko itsaz adarra ikusiko.
.JPG) |
Labar garaiak |
.JPG) |
Higadurak kareharrian sorturiko egiturak |
.JPG) |
Kareharri higatua |
Agerikoa da bidetik irtetean ibiltzea ez dela bat ere erraza izango eta haitz hauetatik tentuz ibili beharra dagoela.
.JPG) |
Labarra |
La Hermosa inguruan, labarrak utzi eta basoan, eskuin aldera barneratuko gara. Bideak lezetxo baten aldamenetik igaroko da.
.JPG) |
Lezea |
Basotik lur barneko aldera joko dugu eta pista batetara iritsiko gara, bertan hesi bat topatuko dugularik. Hau gainditu eta pistatik herrira gerturatuko gara.
.JPG) |
Hesia |
Eraikin baten aldamenean errepidetxo bat topatuko dugu eta eskuin aldetik jarraituko dugu.
.JPG) |
Eskuinetik |
Bertatik Islares herrira iritsiko gara.
.JPG) |
Islares |
.JPG) |
Islares |
.JPG) |
Islares |
Donajakue bidearekin bat egingo dugu eta errepidez ibilbidearen abiapuntura itzuliko gara.
.JPG) |
Islares herriko eliza |
Txango laburra baina arras polita.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina