2024(e)ko abenduaren 8(a), igandea

Ezkaba mendia 24-10

Ezkaba mendirako igoera Artikako igerilekuetatik, botilen hilarria bisitatuz eta gotorlekuko fosoetatik. Amaiur Mendi Taldearekin burutu behar zen ibilbidea zen, baina eguraldiak eta urte batzuk mendi taldeak etena izanik, azkenean pare bat haur bertzerik ez ziren gerturatu.

Ibilbidearen xehetasuna Wikilocen:
Powered by Wikiloc


Ibilbidea eta altimetria
Ibilbidea

Altimetria

Hitzorduaa Artikako igerilekuetan genuean goizean goiz, baina azkenean tartetxo bat itxoiten  izan ondoren, lagun gutxi batzuk abiatuko gara mendiko botilen hilarria eta gotorlekuaren historiako azalpenak jasotzeko.

Artikako igerilekuak
Artikako parketik Artikara daraman bidea hartuko dugu. Gaurkoan zubiaren azpitik igaroko gara zuzenean herri zaharrera bideratzeko
Ezkaba
Errepidearen azpitik igoro eta zuzen jarraitu
Tunela

Tunelean
Herriko aurreneko etxe zahar monumentalak ikusgai izango ditugu
Gorago harraskara iritsiko gara.
Harraska
Eta apurtxo bat gorago elurzuloa bisitatuko dugu.
Elurzuloa
Handik herriko goiko parteko etxeetara bideratu eta eskailera batzuetatik bidera aterako gara.
Eskailerak
Igoerako bide zabala hartuko dugu.
Aurrerago bidegurutzera iritsiko gara eta oraingoan zuzen jarraituko dugu bide zaharretilk. Egun bide markatuak, ezkerretik bueltatxo bat ematen du errepidera ateratzeko.
Bidegurutzean zuzen
Aurreneko aldiz errepidera aterako gara eta honen bertze aldetik abiatzen den bidea hartuko dugu.
Errepidera iristean

Eskuinetik bidea jarraitzeko
Bidetik igoko gara, berriz ere errepidearekin bat egin arte. Berriz ere hau gututzatu eta bidetik, zuzen igotzen jarraitu.
Errepidea gurutzatu

Bidetik igotzen jarraituko dugu.
Bidean
Azkenean Ezkaba mendiko tontorrera gerturatuko gara. Eskuineko bidetik gotorlekura gerturatuz.
Errepiderako bidea

Gotorlekua
Ohikoa den moduan gotorlekuaren ate nagusira gerturatuko gara eta bertan gotorlekuaren historiaren azalpen laburra eskainiko diet bidelagunei.
Gotorlekuko ate nagusia

Gotorlekuko ate nagusia
Gotorlekuaren barneko irudiak ikusi nahi badira, blogeko bertze sarrera honetan ikusgai izango dituzue:
Mendiko osterak: Ezkaba gotorlekuari itzulia emanik.
Gotorlekua
Gora gerturatuko gara, buzoia eta informazio ohola dagoen tokira. bertan buzoitxoa dago.
Baina gaurko txangoko helburuetariko bat, botilen hilerria ezagutzea da. Beraz apurtxo bat antenak dauden aldera jaitsiko gara eta ezkerretik hilerrira gerturatuko gara.
Zutoina

Botilen hilerriaren informazio ohola
Hilerrira jaitsiko gara eta bertan azalpen labur bat eskaini ondoren, haizeaz babesturik, hamaiketakoa hartuko dugu.
Hilerriko oroigarri berri bat

Botilen hilerria
Indusketekin hasi ziren garaiko argazki batzuk

Berriz ere gora igo eta oraingoan gotorlekuario itzuli laburra emango diogu. Erdiko aldean lubanarroetara jaitsiko gara eta bertatik bertze aldera aterako gara.
Lubanarroak
Erdiko aldean eskailera batzuk daude lubanarroetara jaisteko. Bertatik sartzen ginen duela urte pilo, barneko aldea bisitatzeko, militarrek sarrera debekatua zutenean.
Gotorlekuko lubanarroak
Lubanarroak inguratuz, gotorlekuaren hego aldera igaroko gara, eta bertatik berriz ere kanpo aldera igoko gara.
Gotorlekua

Gora ateratzeko eskailerak

Lubanarroetara sartzeko bertze eskailerak
Gotorlekuari itzulia bukatuko dugu eta bide beretik jaitsiko gara aparkalekura arte.
Ezkaba mendiko gotorlekua ezagutzeko sarbide librea duen guneetatik. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina