Urtasun herrira gerturatuko gara ibilbide eder hau burutzeko. Mankomunitateko eraikinaren parean kotxea utzi eta gauza guztiak prestatu eta ibilbidearekin hasiko gara.
Aldameneko etxe batean labe zahar bat ikusgai dago. Gero eta gutxiago kontzerbatu egiten dira, beraz erreparatu eraikin mota berezi honetan.
Iragirako errepiderantz bideratuko gara metro gutxi batzuk bertatik eginik.
Errepide hau 1939-1940. urteetan zehar zabaldu zuten preso frankistek, hots, lan esku esklabua.
Aurrerago metalezko ate batetara iritsiko gara. Hau gainditu eta pistatik segi.
.JPG) |
Metalezko atea |
Gorago errekatxo batetara iritsiko gara. Bertan iturri bat dago aska batekin. Erreka zeharkatu eta pistatik igotzen jarraitu.
.JPG) |
Iturria eta aska |
.JPG) |
Erreka gainditzeko zubia |
Ipar magaletik igotzen jarraituko dugu tarte batez, eta nabaria da bertan dagoen landaredi oparoa.
.JPG) |
Landarez estalirik |
Apurtxo bat aurrerago, pista nagusia utzi eta eskuinetik gorantz doan pistatik jarraitu beharko da.
.JPG) |
Eskuineko pistatik jarraitu |
Udazkenaren bukaeran gauden arren, sisa aunitz topatuko ditugu gaurko bidean zehar.
Aurrerago bertze bidegurutze bat izango dugu eta oraingoan zuzen igotzen segi.
.JPG) |
Zuzen igo |
Gorago ataka bat izango dugu. Gainditu eta zuzen jarraitu mendi erpinetik.
.JPG) |
Hesia |
Altuera irabaziz goaz eta ondorioz inguruko mendiak ikusteko aukera izango dugu, baita Pirinioak ere.
.JPG) |
Behe lainoa |
Zelai zabal batzuetara iritsiko gara eta mendi erpintxoa galdu gabe zuzen jarraituko dugu.
.JPG) |
Panoramika soroetan |
.JPG) |
Baratxueta aldera |
.JPG) |
Behei iledunak |
.JPG) |
Eugi |
Geroago hesi batetara iritsiko gara, atetxo bat irekitzerik du. Aurrera jarraitu
.JPG) |
Hesia |
Mendi erpinera bideratuko gara eta ikuspegiak gero eta zabalagoak izango ditugu
.JPG) |
Hesiaren aldemanetik segi |
.JPG) |
Baratxueta |
.JPG) |
Eugi |
Tontortxo batetatik igaroko gara eta zuzen jarraitu beharko dugu Usetxitik igotzen den pistarekin bat egin arte.
.JPG) |
Mendi erpinetik |
.JPG) |
Ori |
.JPG) |
Tontortxoan |
Mendi lepoan bat egingo dugu pistarekin, eta oraingoan bertatik igotzen jarraituko dugu.
.JPG) |
Pistatik eskuinetik igo |
Bertze aska eta iturri bat topatuko dugu puntu honetan.
.JPG) |
Iturria |
Ezker aldean tontortxo bat dago eta bertan behatzaileentzako etxola bat dago. Udako suhiltzaile edo behatzaileentzakoa.
.JPG) |
Etxola |
.JPG) |
Etxola |
.JPG) |
Panoramika etxolatik |
Bidetik jarraitu eta pistara berriz atera aurretik ehiztarien borda bat topatuko dugu.
.JPG) |
Ehiztarien borda |
Pistatik metro batzuk egin baina segituan eskuinetik mendi erpinetik joateko utziko dugu. Aurrerago Amaia izeneko trikuharri baten aurriak daude.
.JPG) |
Amaia Trikuharria |
.JPG) |
Trikuharria |
Bertatik Pirinioetako ikuspegi zabalak. Kintoa eta Irati
Hesiaren aldamenetik eta malda aldapatsu batetik goiko aldera iritsiko gara.
.JPG) |
Baratzuetaren mendi erpina |
Mendi erpinera iritsi eta ezkerretik aldapa txikiago batetik tontorrera bideratuko gara.
.JPG) |
Hesia |
.JPG) |
Panoramika Baratxuetatik |
.JPG) |
Panoramika Baratxuetatik |
Baratxueta mendiko ikuspegi zabal eta ederretaz apurtxo bat gozatuko dugu, baina haize zakarra dabilenez hotz sentsazio handia dugu.
.JPG) |
Baratxuetan |
.JPG) |
Buzoia |
.JPG) |
Baratxuetatik |
.JPG) |
Baratxuetatik |
.JPG) |
Elomendi Baratxuetatik |
.JPG) |
Pirinioak Baratxuetatik |
.JPG) |
Pirinioak Baratxuetatik |
.JPG) |
Ori |
.JPG) |
Pirinioak Baratxuetatik |
Tontorretik ipar magalerantz jaisten hasiko gara hesia gainditu gabe, zuzenean basorantz haizea ekiditzeko eta ibilbidearekin jarraitzeko.
.JPG) |
Basorantz |
Hesi bat gainditu beharko dugu jaitsierari aurre egiteko.
.JPG) |
Hesia |
Magal honetako basoan, ilarraka mordoak topatuko ditugu, inoz ez ditugu horrenbertze ikusi.
.JPG) |
Ilarrakak |
.JPG) |
Ilarrakak |
.JPG) |
Ilarrakak |
Beherat egitean, bidexka pista batean bilakatuko da eta bertatik jarraituko dugu.
Pistak bihurgune bat egiten du eta ezkerretik jarraituko dugu Egozkuerantz
.JPG) |
Ezkerretik jarraitu |
Pista honetatik Egozkueko mendatera iritsiko gara eta bertan presoek eraikitako errepidera aterako gara.
.JPG) |
Egozkueko errepidera ateratzean |
Errepide hauek, bi hamarkada hauetan, mendiko errepide txiki eta estu hau frankismoko unibertso kontzentrazionarioaren lekuko mutu izatetik, Nafarroako memoria-lekuetako bat izatera igaro da.
Militar matxinatuek goiz erabili zituzten gerrako presoak, eta atzeragoardian eta fronteak. Frankismopeko lan behartuaren bi modalitate nagusiak antolatzeko oinarria 281 Estatu berria preso eta preso politikoei lanerako eskubidea emanez (BOE 224, 1937ko ekainaren 1a). Horietako bat lana izan zen. Dagoeneko kondenatuta dauden presoena, hurrengo urtetik aurrera Laneko Zigorren Erredentzio Sistemaren bidez arautua. Beste modalitate nagusia, gerrako presoei buruzkoa, Nafarroan itxian egindako lan gehiena kokatzen den modalitatea da.
Militar matxinatuek goiz erabili zituzten gerrako presoak, eta atzeragoardian eta fronteak. Frankismopeko lan behartuaren bi modalitate nagusiak antolatzeko oinarria 281 Estatu berria preso eta preso politikoei lanerako eskubidea emanez (BOE 224, 1937ko ekainaren 1a). Horietako bat lana izan zen. Dagoeneko kondenatuta dauden presoena, hurrengo urtetik aurrera Laneko Zigorren Erredentzio Sistemaren bidez arautua. Beste modalitate nagusia, gerrako presoei buruzkoa, Nafarroan itxian egindako lan gehiena kokatzen den modalitatea da.
1937ko uztailean Presoen Kontzentrazio Esparruen Ikuskaritza (ICCP) sortu zen Generalisimoko Kuartel Nagusiaren aginduz.
Erakunde horrek kontzentrazio-esparruen antolaketa eta administrazioa sustatu eta bere gain hartu zituen, baita lan-sistemaren kudeaketa ere. Bere baitan sortu zen bortxatua. Helburua zen Armadaren esku zeuden milaka preso lanera bideratzea, lan-premia anitzei aurre egin ahal izateko. Horretarako, batzorde sailkatzaile batzuk jarri ziren abian, presoek gerran zehar izan zituzten Errepublikako Armadaren barruko erantzukizunen onarpen-maila eta estatu-kolpearen aurreko jarduera politikoa bereizteko. Oro har, sailkapen desberdinen ondorioz, presoak frankisten lerroetan sar zitezkeen, altxamenduarekiko "afektutzat" joz gero, gerran aurrera egiteko. Halaber, exekuzioan edo espetxean amaituko zuen gerra-kontseilu bat sor zezaketen. Baina baziren presoak lan behartuko batailoietan sartzera bideratu zituzten beste sailkapen batzuk, hau da, matxinada militarrari (Mugimendu Nazional Loriatsuari, sailkatzen zutenen hitzetan) "desafektu" edo "zalantzazko afektu" gisa sailkatu zituztenak. Sailkapen ideologiko horiekin batera, lan arloko beste sailkapen batzuk ere egin ziren (lanbideen, esperientziaren eta gaitasuna), eta Armada matxinatuak presoak erabiltzearen oinarriak jarri zituzten, eta Armada Matxinatu hori Espainia garaikideak ezagutu duen lan behartuen sistema handiena.
Nafarroan gatibu horietako 18.000 egon ziren lanean. Gerraren amaierak bihurtu zuen Nafarroa preso gehien zituen probintzietako bat; izan ere, 1939 eta 1942 bitartean 13.000 presok baino gehiagok lan egin zuten Nafarroako Pirinioetako gotorlekuan, eta testuinguru globalean, batailoi gehienak garrantzi estrategikoko muga-eremuetara lekualdatu zituzten, hala nola Pirinioetara edo Gibraltarko itsasartearen bi ertzetara.
Egozkue-Iragi errepidea. Batailoiak: BB.TT. (Langileen Batailoiak) 3, 159, BD (Langileen Diziplina Batailoiak) 81 eta BDST (Langile Soldaduen Diziplina Batailoiak) 14 lan egin zuten garai honetan 1939-1940. Osotara 1.985 gizon lanean aritu zirelarik.
Errepide horien helburu nagusia Pirinioetako haran ezberdinen arteko tropen garraioa erraztea zen. Nafarroan lau eraiki ziren:
Erronkari, Bidangoz eta Igal herrien artean;
Iragi eta Egozkue lotzen zituena,
Iruritatik Artesiagako porturaino abiatzen zena,
Lesaka eta Oiartzun lotzen zituena, Gipuzkoan, Aritxulegiko lepotik barrena.
Estela honetan frankismo garaiko Nafarroako lan esklabuaren inguruko txostena irakurgai eta deskargagarria duzue.
.JPG) |
Egozkue |
Mendatean beran errepidea gurutzatu eta eskuin aldetik beherantz doan pista jarraituko dugu.
.JPG) |
Egozkua |
Pistatik metro gutxi batzuk egin eta eskuinetik trokarantz doan bidetik jaitsiko gara.
.JPG) |
Pista |
.JPG) |
Pista nagusia utzi eta eskuinetik trokarantz |
Basoan barna ibiliko gara eta berriz ere ilarrakak nonahi ikusgai izango ditugu.
.JPG) |
Ilarraka handiak |
Bide honek Iragitik jaisten den pistara eramango gaitu. Pista beherantz jarraitu beharko dugu.
.JPG) |
Iragitik datorren pistatik beherantz |
Apurtxo bat beherago pista utzi beharko dugu eskuinetik abiatzen den pistatik, errekaren bazterretik.
.JPG) |
Eskuinetik errekaren bazterretik |
Segituan Zugarraundika errekara iritsiko gara. Burdindogi menditik datorren erreka. Hau gainditu eta eskuineko pistatik uharkarantz jarraitu beharko da, errekaren bazterretik.
.JPG) |
Zugarraundika erreka |
.JPG) |
Zugarraundika errekaren zubia |
.JPG) |
Eskuinetik errekaren bazterretik |
Pista honek errekatxo batzuk gurutzatuko ditu urtegira iritsi aurretik.
.JPG) |
Errekatxoa |
.JPG) |
Errekatxoa |
.JPG) |
Ur jauzi txikiak |
.JPG) |
Zugarraundikoa |
.JPG) |
Zugarraundikoa |
Urtegiko pistara atera aurretik hesi bat topatuko dugu. Gainditu eta jaisten segi.
.JPG) |
Hesia |
Eugiko urtegiko pistara aterako gara eta eskuin aldetik presarnantz joko dugu.
.JPG) |
Urtegiko pistatik eskuinetik |
Presara iritsi eta hau zeharkatu beharko dugu.
.JPG) |
Presako eraikinak |
.JPG) |
Eugiko presa |
.JPG) |
Eugiko presa |
.JPG) |
Eugi |
.JPG) |
Eugiko presa |
.JPG) |
Eugiko presa |
Errepidera atera eta tunelera jaitsiko gara, hau gainditzeko eta hilerrean errepidea uzteko.
.JPG) |
Tunela |
Hilerriaren atzeko partetik bidetxo bat abiatzen da eta bertatik jaisten jarraituko dugu.
.JPG) |
Hilerriaren gibeleko bidetik segi |
Bide honetatik Urtasun herriko zubi zaharrera joango gara
.JPG) |
Urtasun herriko zubia |
Zubira iritsi eta bertatik Argaren bertze ertzera igaroko gara, eskuin aldetik herrira igotzeko.
.JPG) |
Urtasun herriko zubia |
.JPG) |
Urtasun herriko zubia |
.JPG) |
Urtasun herriko zubia |
Urtasunera igo eta etxe handi eta dotore hauetatik kotxea utzitako aparkalekura joko dugu.
Ibilbide ederra benetan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina