2025(e)ko urtarrilaren 3(a), ostirala

Donamaria Torskata ur-jauziak

Donamaria herritik ibilbide zirkularra Torskatako ur-jauziak bisitatuz. 10 kilometro eta 500 metrotako desnibel duen ibilbide zirkular honek, Donamariako ingurua eta bereziki Torskata ur-jauziak bisitatzeko aukera eskainiko digu. Txarutako errekaren inguran eta bere basoetako magaletatik paisai ederretatik toki berezietaz gozatzeko beta izango dugu eta Donamariako herri dotorea ere. Behin txangoa bukatuta, Legarrako leizeko memoriagunera gerturatuko gara, gerra garaiko hobirik berezienetariko hau ikusteko.

Ibilbideko xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria

Donamaria

Altimetria

Donamaria herrira gerturatu eta aparkaleku txiki batean kotxeak utzita, motxila prestatu, botak paratu eta neguko egun eguzkitsu honetako ibilbidea hasiko dugu.

Donamaria
Udaleko webean informazio hau eskaintzen digute herriaren inguruan:
Nafarroako iparraldeko udalerria, Malerreka eskualdean kokatua. Doneztebetik, 3 kilometrotara eta Iruñetik 50batera. Muganteak: iparraldean Doneztebe, ekialdean Bertizarana eta Baztan, mendebaldean Oitz eta hegoaldean Ultzama ibarra.
Donamaria osatzen duten herri guneak, hauek dira: Askarraga, Artze, Gaztelu, Igurin eta Uxarrea.
Herrirantz bideratu
Aparkalekutik abiatu eta herriko elizara joko dugu aurrenik.
Donamariako Asuncion Ama Birjinaren eliza, bere ezkil dorre biribilarekin eta teilatu kono forma duena. Elizak, gurutze formako planta du.
Asuncion Ama Birjinaren eliza
Eliza bisitatu ostean errepiderantz itzuliko gara Jauregiko dorrera joateko. Bidegurutzera iritsi eta ezkerretik joko dugu jauregira iritsi arte.
Jauregi dorrea

Jauregi dorrea
Jauregia Donamariako dorretxea da, Nafarroa Garaiko Malerreka eskualdean dagoena. XV. mendean eraikia, eraitsia izan ondoren baserri bilakatu eta goialdean sabai handi bat eraiki zioten. Taulen Etxea izena ere hartzen du. Gaur egun zaharberritua dago eta Kultur Ondare izendatuta dago, udalerriaren sarrera bidean talaia xume baten gainean kokatzen da.
Jauregi dorrea
Itxura ezohiko dorretxea da. Lau solairuz osatuta dago. Behealdetik erdialderaino (lehen eta bigarren solairuak) harlanduz eraikia dago, erdialdetik gorantz berriz egurrez (hirugarren eta laugarren solairuak). Inguruan erraz aurkitzen ziren materialak dira horiek.
Jauregi dorrea
Funtsean gotikoa da, eta lau angeluko oinplanoa dauka. Lau isurialdeko teila-estaldura batek burutzen du eraikin osoa. Beheko solairuan defentsarako hainbat leiho saietera azaltzen dira horman, Erdi Aroko dorreetan hain ugari zirenak.
Jauregi dorrea
Jauregi hau interes kulturaleko ondasuna izendatu dute. Arkitektura zibilaren adibide onenetakoa da. Hau eta Arraiozko Jauregizarrea dorretxea ere Nafarroan gelditzen diren azkenetakoak dira.
Udalerria Ibargoiara ibarrari loturik egon zen 1845. urtea arte. Urte hartan, Azkarraga, Artze, Donamaria, Gaztelu (azken hau 1842ko erroldan udalerri independente gisa agertzen da) eta Igurin herriguneari elkartu zitzaizkion eta Donamaria udalerria osatu zuten, hiriburua Donamaria harturik.
Santutxoa
Apurtxo bat aurrerago hermita santutxo bat dago. Hau bisitatu eta aurrerago metro gutxi batzuk ibili eta bidegurutze bat izango dugu. Ezkerretatik errepide nagusia utzi beharko dugu.
Ezkerretik errepidea utzi
Soro batzuen artetik Artze auzora bideratuko gara. Donamariako ikuspegiak galdu gabe.
Jauregia
Apurtxo bat aurrerago berriz ere ezkerreko bidea jarraitu beharko da auzora iristeko.
Ezkerretara
Eta berriz ere bidegurutze honetan ezkerreko pistara joko dugu gorantz abiatzeko.
Ezkerretara
Artze auzora iritsiko gara eta bere baserri ederretatik auzoa zeharkatuko dugu.
Artzeko baserria
Artzetik ateratzean, ezkerreko pistatik jo beharko dugu.
Ezkerreko aldetik auzoa utzi
Apurtxo bat aurrerago eskuineko bidetik segi.
Eskuineko pistatik
Borda batetara iritsiko gaa eta oraingoan ezkerretik, bordaren azpitik igarotzen den pistatik segitu beharko dugu.
Ezkerretik bordaren azpitik
Pista honek basorantz bideratuko gaitu. Bertze borda batetara iritsi aurretik ezkerretik jo beharko dugu berriz ere.
Ezkerretik
Bordara iritsi eta bere gibelean gorantz doan bidexkatik jarraitu beharko dugu mendi lepotxo batetara iristeko.
Bordaren gibeleko bidexkatik segi
Mendi lepora iristean pista zabalago batekin bat egingo dugu. Eskuina aldetik jo beharko dugu Aizkain mendiko lepoan.
Aizkain mendilepoko pista
Altuera irabaziz jarraituko dugu eta Mendaur eta Malerrekako harana behatzeko aukera izango dugu.
Mendaur
Borda honetara iritsiko gara  eta ezkerreko aldetik gorantz doan pistatik jarraituko dugu.
Borda
Ezkerreko pista, goranzko norantzakoa segi.
Ezkerretik gora
Topatuko dugun aurreneko bidegurutzean, pista nagusi hau utziko dugu ezkerreko pistatik jarraitzeko. Aukeran da zuzen jarraitzea eta aurrerago Goikorro mendira iritsi eta bertatik berriz bidearekin bat egiteko. Gaurkoan ezkerretik soroetara bideratuko gara bertako ikuspegiak izateko.
Ezkerretara
Hesi bat topatuko dugu eta hau gainditu beharko da zuzen jarraitzeko.
Aurreneko hesia
Aurrerago berze bigarren hesi bat dugu. Hau ere gainditu eta mendi-erpinera aterako gara. Bertatik behatoki ederra izango dugu harana ikusteko.
Bigarren hesia
Eskuinetik igotzen jarraitu eta agudo Etxeberrikobordara iritsiko gara.

Etxeberriko borda
Pista zabalago batetatik jarraituko dugu igoera.

Aurrerago bertze hesi bat izango dugu, hauy gainditu eta Goikorro mendiko magalean, ezkerretatik bideratuko gara tontorra ez egitearren.
Hesia
Ezkerretik magaletik jarraitu. Bertan bidea ez da oso argia eta gainera harriz beterik dago, Lapiza da baina landarediak oso estalia du. Hala ere xarmaz beteriko eremua da. Aukeran dago zuzen jarraitzea eta Goikorro mendira igo eta bertatik bordara jaistea.
Ezkerretik
Bertze magalean soroak ditugu eta segituan bertze borda batetara iritsiko gara.
Borda
Bordatik pista jarraitu eta bidegurutze batetara, mendi lepo batera, aterako gara. Bertan iturri eder bat dago eta gainera Bidartxokoko zutarria.
Iturria eta ezkerreko pistatik segi
Pista nagusira atera eta ezkerretatik jaitsi beharko dugu Txaruta errekara iristeko.
Iturria

Bidartxokoko zutarria

Txarutako errekara eta trokara iritsi aurretik uraren indarra nabaria izango dugu, ur-jauzien oihartzuna erraz entzuterik izango dugulako.
Txaruta erreka
Trokara gerturatu eta aurreneko Torskata ur-jauziak ikusgai izango ditugu.
Tarte honetan Txaruta errekak troka estu batetatik dario eta horren ondorioz ur-jauzi aunitz sortuko dira. Gaurkoan ura nahikoa jaisten denez, errekaren indarrak, eremu berezietaz gozatzeko aukera eskainiko dizkigu.
Errekaren bertze aldera igaroko gara zurezko zubitik, pista nagusia utziz. Bertze ertzean ezkerretik bideratzn den pista edo bidea jarraitu beharko dugu, edonon bidea utziz eta ur-jauzietara gerturatzeko aukerekin.
Zubia

Txaruta erreka eta zubia
Ezkerreko bidetik jaitsiko gara, Txaruta errekaren paretik jarraituz.
Ezkerretik
Torskatako ur-jauzi ezberdinetaz gozatzeko aukera izango dugu hemendik aurrera.








Gaurkoan ura edonondik jaisten da. Beraz momentu baten bidea erreka batean bilakatu denez, tentuz egin beharko dugu aurrera.
Bidea urez beterik









Bertze behatoki naturala

Pista zabalago bilakatuko da eta Txaruta erreka ere baretuko da.
Pistatik eskuin aldetik desbideratuko gara harrobi zahar batetara iristeko. Eguzkia gogoz ematen du eta neguan egon arren, toki aproposa aurkituko dugu bazkaltzeko.
Harrobia

Berriz ere pistara atera eta Txaruta ibaiaren ertzetik jarraituko dugu. Iturri bat topatuko dugu, harrobiaren kargalekuaren eraikin baten aldamenean.
Iturria
Aurrerago, soro batzuen aldamenean, pista nagusia uztea erabakiko dugu eta ezkerreko aldetik bide zaharrago batetatik jarraituko dugu.
Bordetara zuzendu pista nagusa utziz
Borda zaharretara bideratuko gara eta bertan bide zaharra topatuko dugu, jaisten jarraitu ahal izateko.
Etxolak
Bidegurutze batetara iritsiko gara. Bertan pista zabalago bat dago. Guk eskuinetik jarraituko dugu Donamariara jaisteko. Ezkerretatik Artze auzora joaterik dago.
Eskuinera
Poliki poliki haranera gerturatuko gara eta bertatik Donamariara.
Mendaur

Jauregi
Herrira iritsi eta eraikin handi batekin topo egingo dugu. Komentua.
Karmeldarren Komentua
Karmeldarren Komentua XIX. mendeko jauregia da, Agerrea izenekoa, eta XX. mendeko 60ko hamarkadan erosi zuen.
Karmeldarren Komentua
Errepidera atera eta handik aparkalekura joko dugu ibilbidea amaituz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina