2025(e)ko urtarrilaren 25(a), larunbata

Bidankotzeko Azanzorena kobak eta urjauziak

Bidankotze herriko koba aterpeetara buruturiko ibilbide laburra. Aterpeaz gain, euria egin badu, urjauzi ederrak ikusteko aukera izan daiteke txango honetan. Euriak urjauziak ikusteko aukera eskaintzen badigu ere, bidea loihaz topatzeko aukera ematen du eta puntu batzuetan tentuz ibiltzea eskatuko digu ere.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Azanzorenako bideoa:

Ibilbidea eta altimetria.

Ibilbidea 

Altimetria

Bidankotzetik Burgirako errepidean aparkalekutxo txiki bat dago ibilbidearen hasieran. Errepidea gurutzatu eta bertze aldean izango da ibilbide labur honen hasiera.

Errepide parean aparkatu
Bertze aldetik pista bat izango dugu eta bertan informazio oholak ikusgai ditugu.
Hasiera informazio oholekin
Zutoina
Informazio oholak
Pistatik gora jarraitu eta Racas bordara iritsiko gara. Borda berrituaren gibeletik eskuin aldetik bidea jarraitu beharko da.
Racas
Eskuinetik bidea
Bideak altuera apurtxo bat irabaziko du eta segituan Azanzorenaestratoa ikusgai dago, bertan sortzen diren aterpe edo kobak eta goiko aldetik  Ezker aldetik San Juan erreka eta eskuinetik bertze errekatxo bat jaisten dira eta estrato potente honekin bat egiterakoan, ura nahikoa eramaten dutenean ur jauzi ederrak sortu egiten dira.
San Juan errekatxoa eta Azanzonea ikusgai
Bideak San Juan errekatxoa lehenengoz gurutzatzera eramango gaitu.
San Juan erreka
San Juan zeharkatzen
Eremu oso hezea denez, ezpelak eta bertze zuhaitz eta zuhaizkak goroldioz betetak topatuko ditugu.
Goroldioak zuhaitzak inguratzen
Aurrerago jarraitu eta bi errekak elkatzen diren puntuan berriz ere bertze aldera igaro beharko da.
Erreka berriz zeharkatu
Puntu honetan bidegurutze bat izango dugu. Azanzorenar kobetara joateko ezkerretik edo eta berze eremuan dauden bertze kobetara joateko aukera.
Zutoina
Guk ezkerretik joko dugu aurrenekoz, Azanzorena eta San Juan erreka aldera, bertan ur jauzi nagusia eta aterpe edo koba ezberdinetatik igarotzeko.
Urjauzi nagusia
Urjauziaren xehetasuna
San Juan errekako urjauzia
San Juan errekako urjauzia
San Juan errekako urjauzia
Erreka zeharkatu eta ezkerretik kobetara igotzeko bidexkatik jarraituko dugu.
Ezkerretik kobetara igotzeko
Segituan Azanzorenako aurreneko aterpe edo kobara iritsiko gara. Estrato nagusiaren azpiko aldera hain zuzen ere.
Azanzorenako aterpea
Azanzorena
Estratoaren azpitik koba edo aterpea zabaldu egiten da eta bertatik aurrera egiteko aukera dago.
Azanzorena
Azanzorena
Kobetatik aurrera jarraituz urjauziaren aldera gerturatuko gara.
Koba
Aterpe edo koba ezberdinetatik igaroko gara urjauzira iritsi arte eta bere gibeletik igarotzeko beta izango da.
Azanzorena
Azanzorena
Azanzorena
Urjauzira iritsi eta hau atzetik ikusteko aukera dugu.
Ur-jauzia
Urjauzia
Azanzorena
Urjauziaren gibeletik igaro eta ondoren jarraituko dugun bidea ikusgai dago.
Azanzorena
Azanzorena
Azanzorena
Azanzorena
Azanzorena
Urjauzia
Gune honetan kobako atzeko partera igotzeko bidexka bat dago eta bertatik urjauziaren gibeletik harana osorik ikusteko aukera dago.
Azanzorena
Azanzorena
Azanzorena
Azanzorena
Azanzorena
Azanzorena
Azanzorena
Azanzorena
Azanzorena
Urjauzia
Toki honetatik zenbait argazki egin ondoren beherat jaitsi eta estratotik edo kobetatik bidexka batetatik apurtxo bat jaitsiko gara bidegurutze bat topatu arte.
Azanzorena
Azanzorena
Bertatik apur bat gora jarraituko dugu estratoaren azpira berriz igotzeko eta handik jarraitzeko. Honela bertze errekak sortzen duen urjauzira eta kobak bisitatzeko.
Bertze sektorerako bidea
Bertze urjauzia
Berriz ere koba zabalak ikusgai eta bertatik modu erosoan ibiltzerik izango da.
Azanzorena II
Azanzorena bertze aldeko kobak
Azanzorena II
Azanzorena bertze aterpe kobak
Puntu batean urak osaturiko estalagnita batetara iritsiko gara. Urak darionez egitura berezia buztirik dago eta efektu polita eskaintzen digu.
Estalagmita

Azanzorena II
Azanzorena bertze errekaren urjauzia
Bertze urjauzia
Bigarren urjauzia
Urjauzia
Bisita bukatzean berriz ere koben bitartez atzera egin beharko dugu bidegurutzera iristeko eta handik errekara jaisteko.
Azanzorena II

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina