Munarriz herritik abiaturik ibilbide zirkularra elurte eder batekin raketaz burutua. Elimendira igota eta Andiako zenbait aintzira eta borda zaharrak bisitatuz. Benetan zoragarria, bakarrik burutu izana nekagarriagoa izan arren, paisai elurteetan gehiago gozatzeko aukerarekin.
Munarriz herrira kotxez iritsi eta herriaren sarreran aparkatzeko tokitxo bat topatu izanik, bertan gelditu eta botak eta raketak atera, arropa nahikoa paratu eta ibilbidearekin hasiko naiz.
Munarriz
Karrika batetatik plazarantz bideratuko naiz eta bertan iturria guztiz hormaturik topatuko dut. Eguneko tenperaturaren isla izango dut lekuko hau.
Iturria
Aldameneko kaletik abiatzen den pista hartuko dut Elimendi aldera gerturatzeko eta herritik irteteko.
Pistatik herritik irteteko
Soro eta landa eremuen artean darama pista jarraituko dut. Aurreneko zatian traktore batek egindako ildoa jarraitzerik izango dut.
Pista
Soro ezberdinak elurrez beterik eta geruza lau bat osatzen dute, animalien urrats ezberdinak nabarmentzen direlarik.
Momentu batean metalezko ate batetara iritsiko naiz. Hau gainditu eta pistatik zuzen jarraitu beharko dut.
Atea
Zoilogaina
Apurtxo bat aurrerago bertze metalezko atea gainditu beharko da pistatik jarraitzeko.
Atea eta Elimendi
Atea eta Zoiolagaina
Elimendi
Zoiolagaina
Pistak bihurgune batetara iritsiko da non ezkerreko aldetik jarraituko dut Elimendiko magaletara iristeko.
Animalien urratsak
Bertze pista bat gaindituko dut eta Elimendiko magaletatik zuzen basorantz joko dut.
Elimendiko magalera joan
Andiarantz
Sastrakak elurrez estalirik ageri dira
Pirinioak
Basoan barneratuko naiz eta bidexka bat somatu egiten den tokitik gora jarraituko dut.
Basoan barneratzean
Basoan
Gorago, basotik irten eta bihurgune bat izango da ezkerretik Elimendira igotzeko.
Azken partean ezpelak elurrez zuriturik, egitura bereziak eskaintzen dituzte.
Azken aldapa hau egin eta segituan tontor zabalera iritsiko gara.
Tontorretik ikuspegi zabalak dira, bira osoa eman daiteke mendiak ikusten, Ebroko haranetik, Andia eta Pirinioetara.
Pirinioak
Hodeiak frontearen sarrera erakusten dute
Sarbil eta Pirinioak gibelean
Panoramika Elimenditik
Panoramika Elimenditik
Pirinioak
Pirinioak
Elimenditik bide beretik jaitsiko naiz eta oraingoan pista ezkerretik jarraituko dut Andian barneratzeko. Segituan metalezko ate bat dago, hau gainditu eta pistatik segi.
Atea
Handik gutxira aterpe eder bat dago, baina gaurkoan pistatik jarriatuko dut.
Aterpea
Pistatik jarraituz bertze metalezko ate batetara iritsiko naiz. Bertan bidegurutze bat dagoen arren, gaurkoan atea gainditu eta Andian barneratuko naiz. Hemendik aurrerako bidea zapaldu gabe dago, hots, inork ez da hemendik pasa azken egunetan.
Atea eta zuzen segi.
Otsaurka mendian elur erlaitzak ikusgai
Xehetasuna
Bidegurutze batetara iritsi eta zuzen jarraituko dut baltsa ezberdinetara iristeko.
Bidegurutzean zuzen segi
Aurrerago aska batetara iritsiko gara. Bertako ura gorago dagoen baltsatik jasotzen da.
Aska
Metro gutxi batzuk ibili eta metalezko bertze ate bat dago. Hau gainditu harantxotik jarraitzeko eta baltsara gerturatzeko.
Atea
Baltsa
Metro batzuk aurrerago bertze hormaturiko baltsa dago. Gaurkoan benetan ederrak daudela hormaturik eta elurrak zuritu dituelarik.
Bertze baltsa
Berriz bertze aska bat izango dugu eta eskuinera azkeneko baltsa. Kontutan izan honetan ura ateratzen dela eta Andia paisai karstikoa izanik ez dituela halako askorik.
Aska
Azkeneko baltsara gerturatuko naiz argazki baten bat egitera eta ondoren pistara berriz ere jaitsi eta harantxotik igotzen jarraitu beharko da.
Urmaela
Tartetxo batez harantxoa estutu egiten da eta berriz ere zabaltzean borda zaharretara iritsiko naiz. Ingiriko troka honetako borden aurrien artean berezia den bat dugu, gainera zahar berritua. Borda zirkularra da.
Bordak
Borda zahar hauen inguruan historiaurreko aurriak daude, Ingiriko protillua eta Sangein etxolenak hain zuzen ere.
Barruko xehetasuna
Berriz ere Ingiriko trokara atera eta metro gutxi batzuk igotzean, eskuinetik bertze borda zaharretarantz jo beharko dugu, trokatik ateraz.
Eskuinetik borden aurrierantz
Bordak
El Pelotoneko Borden artetik bide zabal bat gorantz doa. Bertatik igotzen jarraitu beharko da.
Gorago metalezko ate batetara iritsiko naiz. Hau gainditu eta pistatik igotzen jarraitu.
Atea
Pistak Urdanegi aldera eramango nau, poliki poliki berriz ere altuera irabazten delarik. Bidegurutze batetara iritsiko naiz. Eskuin aldetik tontorrera gerturatu eta berriz ere pistatik jaisten hasiko naiz.
Urdanegi
Metalezko atera iritsi eta pistatik zuzen jaisten jarraitu.
Atea
Pista honetatik traktorez ibili izan dira eta berez ez naiz elurretan horrenbeste sartuko.
Beherago bertze bidegurutze bat dago. Ezkerreko pistatik jaisten jarraitu beharko da.
Ezkerreko pistatik
Azienda inguru honetan dagoenez, traktoreekin belarra igo egin diete.
Beherago bertze ate edo langa bat izango da pistan.
Eta aldamenean oroigarri bat. Gaurkoan aproposa kartelean ageri dena irakurtzeko.
Oroigarria
Pista jarraitu eta Munarrizera iritsiko naiz. Oraingoan eliza bisitatuz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina