Urkulu mendirako igoera neguko egun hotz batean. Azpegi eremu berezitik abiaturik. Ibilbidean zehar historia aurreko hainbat eredu behatzeko aukera izango dugu eta historikoki bide garrantzitsuak bertatik igaro direnez bertze aztarna bereziak ere ezagutzeko beta izango da. 7 kilometro eta erdi pasatxo eta 450 metrotako desnibel dun txango klasiko eta ederra.
Azpegiraino kotxearekin gerturatu eta bertatik ibilbidea hasi. Toki berezia hau.
Eremu osoa oso okupatuta dago mota guztietako manifestazio ugarirekin, ingurunearen erabilera handiaren arrasto nabariak, non espazio nahiko txiki batean ehunka manifestazio megaliko, artzain-manifestazio, meatzaritza, militar eta industrial dauden, gaiaz autoritatez hitz egiten digutenak.
Inguru hau guztia misterioz beterik dago, belardi eta baso horietan bizi izan diren jendeen artean, mota guztietako ehorzketa eta agerpen ugariengatik, eta, ondorioz, kondaira eta ipuin, leize, leize, meatze, gotorleku, gaztelu misteriotsu eta guzti, eremu osoa betetzen dute.
Azpegiko gune megalitikoa
Eremu honen garrantzi estrategikoaren lekuko dugu bertako mendi lepoko iturria.
Iturria
Azpegiko harrespilak
Harrespilak
Trikuharria oso degradatuta zegoen eta galgal ia guztia desagertuta zegoen. Ziur aski leku polit horretako borda ugarien paretetara joan zen, ondo babestua, inguruko ur-iturri bakanetako batekin, bide zahar eta garrantzitsu baten ondoan, komunikaziorako eta transhumantziarako bide oso erabilia. Azken batean, neoli fenomenikotik gaur egunera arte etengabe eta biziki erabili den espazioa da, inguru horretan dauden monumentu eta historiaurreko aztarna historiko ugarik eta mota guztietako aztarnek erakusten dutenez.
Ilargia harrespilen gibeletik ageri da
Errepidetik apurtxo bat jaitsi eta eskuinetik abiatzen den pistatik gora ekingo diot.
Bidegurutzean pistatik segi
Gorago artzaien bodetara iritsiko naiz. GRtik aurrera jarraitu.
Borda
Aldamenetik jaisten den trokatxora gerturatu eta egun hauetako tenperaturek osatutako hormak egitura bereziak eskaintzen dituenez, argazki batzuk egingo ditut.
Ura hormatuak egitura bereziak eskaintzen dizkit
Poliki poliki trokatik gora egin eta basoan barneratuko naiz pistatik altuera irabaziz.
Ori mendia
Benetan hotz handia dagoela, horren seinalea, pista erdian sorturiko putsuak nola ageri den ikustea bertzerik ez dago.
Pista
Mendi lepora iritsi eta bertze gune berezi batean gaudela agerikoa da. Bertan Soraluzeko estazio megalitikoa dugu, gizakiaren aintzintasunaren lekuko. Baina ezkerrerago, lurreko gotorleku bat dugu. Baliteke, zaharragoa izan arren, Conbentzio eta independentzia gerra garaikoa izatea egun ageri diren lubakiak eta aurriak. Ez dugu ahantzi behar, Napoleonek 1806. urtean bere Armada Handiarekin berriz Espainian sartzean, bertatik egin zuela, Orbaiztako arma ola hartuz eta ondoren Nabalatik, hots, erromatar bide zaharretik, Auritz aldera eta handik Iruñerantz bideratu zirela.
Lubakiak
Gotorlekuaren lubakiak eta Urkulu
Alde batean borda edo erakin baten aurriak ikusgai dira oraindik.
Eraikin baten aurriak
Lubakia
Bertze aldeko lubakia
Gotorlekutik irten eta Soraluze megalito gunera pasako naiz.
Txoperena lagunak hauxe aipatu egiten digu bertan ageri diren harrespilen inguruan:
Harrespilak Azpegiko lepo horretan kokatutako 8 hileta-manifestazio tangentzialen multzo baten parte da. Lekuari Mairuetxe ere esaten zaio, eta izen horrek konnotazio mitologiko oso egokiak ditu inguruko historiaurreko biztanleek eman zioten funtzioarekin. Iparraldeko beheko lurretatik hegoaldeko altuenetara nekazaritza eta abeltzaintzako bide tradizionalaren punturik altuenean dago.
Harrespil eta trikukuharria
Soraluzeko trikuharriaren inguruan Juanmari Txoperenak eskaintzen digun informazioa:
Ondo definitutako monumentua, bide zahar baten ondoan kokatua, Arnostegiko lepotik Azpegirantz jaisten den eskailera-buru batean. Galgal inguratzen duen ortostato-peristalito bat duen trikuharria. Inguruan, 8 cromlechs ere ikus ditzakegu, horietako bi tumuluak, eta lur-gotorleku bat, beste aztarna batzuez gain. Bide horretan zehar, horietako asko garrantzitsuak dira historiaurreko nekazaritza- eta abeltzaintza-ibilbide gisa.
Trikuharri hori nahiko egoera onean dago, arpilatuta dagoela kontuan hartuta. Ganbera eta estalkia pixka bat mugituta daude, eta ez dakigu indusketa ofizialik egiten den
Soraluzeko trikuharria
Soraluzeko trikuharria
Soraluzeko trikuharria
Mendi lepoko bidea gurutzatu eta Urkulu mendiko magaletik gora joko dut.
Bidea gurutzatu eta magaletik gora
Ori
Altuera irabaztean lurrezko gotorlekuaren egiturak arratsaldeko argiek agerian utzi egiten dituzte.
Gotorlekua
Goiko partean harrizko estratu zabal bate gainditu beharko da.
Haize azko dabilen arren, ipar alderako magalak elur hormatua gordetzen dute.
Urkulu
Azkenean Urkuluko omenezko dorrera iritsiko gara. Azken teoriak diotenez, ez dirudi erromatar garaikoa denek, behintzat inoiz ez dira aztarna fidagarriegirik topatu teoria klasikoa egiaztatzeko. Gainera erromatar galtzada Ibañetatik zeharkatzen zituen pirinioak eta Orbaiztako arma olara edo hobeto Txangoako meatokietarako adarra Nabalatik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina