Gerendiain Alto de la Cruz eta Santa Cruz zirkularra
Gerendiain herritik buruturiko ibilbide zirkularra Alto de la Cruz eta Santa Cruz mendietatik igarota. Eremu ez soberan ezaguna, bereziki Iruñatik horren gertu egonda. Baina inguruetan mendi altuagoak direnez ez da jende gehiegirik ibiltzen. 10 kilometro pasatxo eta 650 metroko desnibela baina apurtxo bat gehiagokoa.
Gerendiain herrian izango dugu gaurko txangoaren abiapuntua. Alaitzeko mendi zerrako mendi txikietara eta ez horren ezagunak bisitatzeko. Ipar magaletik ibiliko garenez, landaredia nahiko oparoa izango da troketan eta basoan barneratzen garelarik.
Gerendiain herria
Kotxea utzi eta eliza bisitatzera abiatuko naiz, aldapan gora hasi aurretik.
Eliza
San Juan Bataiatzaile
San Juan Bataiatzailearen parrokia. Herriaren goialdean Erdi Aroko tenplua dago, oinplanoaren eta bataiarri zaharraren aztarnak direla eta. Aro Modernoan adreilua handitu egin zen, eta horrek eragina izan zuen eraikin osoan, ate nagusia babesten duen kanpoko arkupe batekin. Parrokiak habearte bakarra du, hiru atal eta burualde zirkularra, arku fajoiez eutsitako kanoi-ganga batez estalia. Elizaren barruan, San Joan Bataiatzaileari eskainitako erretaula barrokoa dago, herriko zaindaria, XVII. mendeko Biblia eta Santuen taulak dituena. Pintura modernoko erdiko horma-atala mahatsondoz eta panpanoz apaindutako bi zutabe salomondarrez inguratuta dago, Orizko erretaularen estilo berekoak. Errematea: erdian Gurutziltzatua duten bi armarri.
Hilarria
Atzera egin eta herriko iturrira bideratuko naiz. Bertan goiko aldeko pistatik Donajakue bidea utzi eta eskuinetik gora bideratuz.
Iturria
Eskuinetik gora
Metro gutxi batzu aurrerago bertze bidegurutze bat dago, eskuinetik jarraitu beharko da.
Eskuineko bidetik segi
Gorago bidea estutuko da eta altuera irabazten joango naiz, landaredi oparoa topatuz.
Goroldioa
Altuera irabaztean Iruñerria eta bere lautada agitz ongi ikusteko aukera dago.
Iruñerria
Goiko partean berriz ere basoan barneratuko gara eta bidetik mendi lepo batetara iritsiko naiz, non belardi batzuk topatuko ditudan.
Mendilepoa
Basotik irtetean
Ezkerreko mendiko magaletik gora egingo dut, altuera irabazten eta aurrerago bidetxo bat topatu arte, eta handik eskuin aldetik igotzen jarraitzeko.
Magaletik mendi lepoa
Basotik gora egin beharko da mendi erpin aldetik. Altuera nahikoa irabaztean bertze magala ikusgai izango dugu, tontorrera iritsi aurretik
Irumuga alderako estratoa
Bagadigorri
Irumugako haitzak
Tontor estura iritsiko naiz. Altos de la Cruz izeneko tontorrera hain zuzen ere.
Panoramika Altos de la Cruzetik
Altos de la Cruz
Tontorrean, beheko aldean kobatxo bat ageri da.
Kobatxo aterpea
Txikia baina bitxia.
Kobatxoa
Panoramika Altos de la Cruzetik
Irumuga eta Txanburu
Tontorretik jaisteko bide bera jarraituko dut eta mendi lepora iristean, basoan, borda baten aurriak topatuko ditut. Bere gibeletik doan bidetik jarraituko dudalarik.
Bordaren aurriak
Txantxangorria
Gorostia
Bidexka honek Bagadigorri mendiko magala inguratuz doa eta emeki emeki altuera irabaziz doa, basotik irten arte. Han hesi bat topatuko dut. Hau gainditu eta segituan Santa Cruz mendiko aurren tontorrera iritsiko naiz.
Hesia gainditu
Santa Cruz mendia ez du buzoirik eta harri pilatu batzuk ageri dira bertan.
Santa Cruz mendia
Bertatik eta atzera begira Altos de la Cruz mendia ikusgai dago eta bere gibelean Iruñerria.
Altos de la Cruz
Xehetasuna
Panoramika Santa Cruzetik
Aurrera jarraitu eta eskuin aldean hesia topatuko dugu eta bertan bertze aldera igarotzeko ataka ere.
Ataka
Hesiaren bertze aldetik jarraitu eta tontor nagusira iristean berriz gainditu tontorrera gerturatzeko.
Tontorreko hesia
Santa Cruz
Tontorretik berriz hesira joan eta hau gainditurik, bere paretik jaisten doan bidexka jarraitu beharko da mendi lepora iritsi arte.
Mendi lepoa
Mendi lepoan, ezkerretatik jaisten jarraitu beharko da. Segituan heistarien aterpetxo bate topatuko dut.
Aterpetxoa
Eta metro gutxi batzuk ibiliz, tentuz egon, ezkerreko bidea hartu beharko dugulako Errekazar trokan barneratzeko.
Ezkerretik jaitsi bidegurutzean
Beherago Errekazarren iturburura iritsi eta aurrera jarraitu beharko da. Euri asko egin izan badu, kontuz bidearen zati hau lohiz beterik egon daitekelako.
Errekazar iturburua
Beheko partean bidea pista batekin bat egingo du. Oraingoan eskuin aldetik jaisten jarraitu beharko da.
Pistatik eskuinerantz
Eta segituan bertze pista batekin elkartuko da. Zuzen jarriatu.
Zuzen
Txoritxoa
Pista zabaltzen doa eta aurrerago arroila batetara gerturatuko da. Bertan ezker aldetik eta trokatik baztertuz, goiko aldera bideratuko gaitu, mendiaren bertze magaletik jaisteko.
Behatokia trokatik baztertzean
Irumugako haitzak
Pistatik jaisten jarraituko dugu bihurgune honetaraino, bertan Donajakue bidearekin bat egingo dugu eta ezkerretik jarraitu beharko da.
Ezkerretik Donajakue bidea jarraituz
Aurrerago borda zahar baten aurrien aurretik igaroko gara eta handik Gerendiain herrira iritsiko gara.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina