Aspurtzera gerturatuko gara Santa Colomako arroila burutzeko asmoz baina ehiztariek bertan ari direnez ezin izango dugu ibilbide hori osatu eta eskuin aldera jo beharko dugu Peña Zarnbulu igotzeko eta ibilbide zirkular batean Aspurtz herrira jaisteko. 5 km baino laburragoa den ibilbidea.
Ibilbidea eta altimetria.
 |
Ibilbide laburra |
 |
Altimetria |
Santa Colomako aparkalekuan kotxea utzi eta ibiltzen hasi. Santa Colomako arroilan barna ibilbidea egiteko asmoz aterako gara kotxetik.
Aparkalekuan pista bat ateratzen da eskuin aldetik eta horretatik abiatuko gara.
.JPG) |
Aparkalekua eta bidea |
Gorago hesi bat gainditu beharko da pistatik jarraitu ahal izateko. Zuzen segi.
.JPG) |
Hesia |
Aurreneko bihurgunean ezkerretik igotzen jarraitu beharko da pinadian barneratu gabe.
.JPG) |
Ezkerretik |
Altuera irabaztean Pirinioak ikusgai izango dira. Gainera elurturik daudenez oraindik ikusgarriagoak ageriko dira bide gehienean zehar.
.JPG) |
Pirinioak |
.JPG) |
Pirinioak |
Pistatik mendi lepotxo batetara iritsiko gara. Gure asmoa, zuzeneko bidetik jaistea zen baina ehiztariekin topo egin dugu puntu honetan eta aipatu egin digute basurdeen batida bat burutzen ari direla eta alde honetara etortzekoak direla, berez ezin izango dugu gure txangoarekin jarraitu.
.JPG) |
Mendi lepoa |
.JPG) |
Idokorri |
Beraz momentuan berean plan aldaketa eta eskuinetik doan pistatxo batetik jarraitzea erabaki dugu, soberan argi bidea izan gabe, baina Asputz herriaren inguruetara jaisteko aukera izango dugula argi izanik. Mendi erpinetik jarraitu eta badakigu gerora Santa Colomaren hasiera aldera herritik pista bat doala, hortaz nonbaiten ardibide edo pistarekin bat egingo dugu.
.JPG) |
Pirinioak |
Mendi ertzetik gora jarraituko dugu eta tontortxo batzuetara gerturatzeko pistatik aterako gara eta horietariko batzutan bidea arras itxita topatuko dugu, errate baterako Peña Zaranbulura iristeko.
Aurreneko tontortxo batera gerturatuko gara Idokorri aldea ikusteko, baina tontorretik ez dago ikuspegi zabalegirik.
.JPG) |
Tontorra |
.JPG) |
Idokorri |
Beheko aldean Aspurtz herria ikusgai.
.JPG) |
Aspurtz |
Peña Zaranburlura iritsiko gara, zenbait komerien ostean. Bidea itxi egiten da eta tontorreko haitzen artetik igotzeko aukera topatuko dugu. Bertatik ere jaitsiko gara pistara.
.JPG) |
Peña Zaranburlu |
.JPG) |
Peña Zaranburlutik San Quirico |
.JPG) |
Peña Zaranburlu |
Jaitsieran ezpelen artean tximeleta bat topatuko dugu eta tartea izango dugu argazkiak egiteko ere.
.JPG) |
Tximeleta |
.JPG) |
Tximeleta |
.JPG) |
Pirinioak |
Mendi ertzetik aurrera jarraituko dugu eta toki honetan haitz handitxo bat topatuko dugu, lurrean botata, non gurutze bat ageri den.
.JPG) |
Gurutzea |
Handik apurtxo bat jaitsi eta bertze muino batetara igo beharko dugu ondoren zuzenean pistara jaisteko.
.JPG) |
Pirinioak |
.JPG) |
Pirinioak |
.JPG) |
Pirinioak |
Bidea ezpelen eta bertze sastraken artetik doan arren, ez da zaila izango jarraitzeko.
.JPG) |
Bidexkan |
Azkenean mendi lepotxo batean abelbidetxo edo pistatxo batekin bat egingo dugu. Eskuinetik herrirantz jaisten jarraituko dugularik.
.JPG) |
Pistatik eskuinera |
.JPG) |
Abelbidetik beherantz |
Haranera iritsiko gara eta errekara iritsi aurretik hesi bat topatuko dugu. Hau gainditu eta zubi batetarantz bideratuko gara eskuin aldetik.
.JPG) |
Hesia |
Cerrancanoko errekatik Aspurtz herria altu batean toki estrategikoan ikusgai da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina