Korrika 23 Iruñerrian. Iturrama auzoan korrikarekinbat eginik, Iruñatik itzulia, alde zahar, Atarrabi, Antsoain, Errotxapea, Sanduzelai eta Donibane auzoetan barna. 29 kilometro inguruko itzulia eta korrikak sortzen duen giro apartekoaz disfrutatzeko aukerarekin.
KORRIKA Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.
1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen lehen KORRIKA antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik, 23 KORRIKA eta 44 urte igaro dira. Azken edizioa 2024ko martxoaren 14an hasi zen, 11 egunez eta 10 gauez, eta gelditu gabe, KORRIKAk Euskal Herria zeharkatu zuen 23. aldiz. 2.700 kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka partaiderekin, gau eta egun gelditu gabe.
KORRIKA hasi eta amaitu arte, lekukoa eskuz esku eta kilometroz kilometro eramaten dute korrikalariek; lekuko horren barruan, euskaldun ezagun batek KORRIKA helmugara iristean irakurriko duen mezua gordetzen da, ordura arte sekretupean gordetzen dena.
Iturrama auzoan elkartuko gara korrikarekin, Erletokieta kalean, tuneletik ateratzerakoan eta Iturrama auzoko itzulia hasteko.
Erletokieta kalean Arrosadiatik korrikaren zain
Erlotekieta kaletik Iturramako auzorako bidea jarraituko dugu. Amaiur Ikastola eta Iturrama Institutuko kilometroak osatuz, bertze batzuen artean.
Ondoren Foru enparantzatik Alde zaharreko bidea jarraituko dugu.
Foru emparantzan
Alde zaharrean karrika estutetatik ibiliko da ondoren korrika.
Sarasate
Azkenik Gazteluko plazara iritsiko da non jende samalda elkartuko den.
Gaztelu plaza
Alde zaharretik zabalgunera bideratuko da eta handik Beloso aldera Iruñatik Burlata eta Atarrabi aldera joateko.
Beloson
Beloson
Burlatatik igaro eta Askatasuna institututik Atarrabia aldera joko du ondoren.
Atarrabian
Atarrabiatik buelta txikia eman eta Txantrea aldera joko du.
Atarrabia
Txantrea auzoko karrika eta gune ezberdinetatik igaroko da.
Txantrea
Txantrea auzotik Marzelo Zelaietara atera eta handik Antsoain herritik buelta osatzera.
Antsoain
Antsoainetik Errotxapea auzora bideratuko da eta Arga ingurutik Aranzadiko zubira gerturatuz Artika aldera joko du.
Errotxapean
Artika berritik Artika herri zaharreraino eta handik trenbidearen paretik Berriozar alderantz jarraituz.
Artikan
Berriozar zaharreko errepideko zubitik trenbidearen goiko partetik jarraituz, ondoren Berriozarren itzulia ematera.
Berriozar
Berriozarretik Buztintxuri aldera, bertatik tren bidea berriz igarotzeko eta Sanduzelai auzoan barneratzeko.
Buztintxuri
Gure kasuan Kuatro Vientosetik laburtuko dugu, jende anitz elkartu delako eta auzora bideratuko gara bertan berriz ere korrikako aurreko aldea hartzeko.
Donibane auzoa
Donibane auzotik itzulia eman eta azkenik, Baiona etorbidea uzterakoan, Ermitagaina eta Barañainera bideratzean, ibilbideari amaiera emango diogu, 30 km inguru osatu eta gero.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina